Ezpalak


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.


Ikertzaileen altxorrak

Kalkulatu ezin den balorea du Gasteizko Sancho El Sabio Fundazioak biltzen duen funtsak. 40 urte darama dokumentazio lan horretan eta hain zuzen, egindako lana eta bildutako materialaren erakusgarri Vital Kutxa Fundazioak erakusketa zabaldu du martxoaren 7a arte. Mundu guztiko ikerlariek baliatu izan dituzte Fundazioaren dokumentu historikoak. Erakusketan, besteak beste, fanzineak, pegatinak, kartelak, argitalpen erligiosoak, aldizkariak... ikus daitezke. Lazkaoko Beneditarren liburutegiak ere badu ikerlarientzat makina bat altxor. Izan ere, iaz 30 urte bete zituen liburutegiak legez kanpo jardun ziren taldeen aldizkari, egunkari, panfleto eta esku-paper ugari biltzen ditu.


Natura eta abentura filmatzen

Ezinezkoa filmatzen. Natura eta abenturari buruzko dokumentalak da martxoaren 3tik 6ra Nafarroako Unibertsitate Publikoan Javier Ortegak eskainiko duen Zinema dokumentalaren II. Mintegiaren izenburua. Ortegak Al filo de lo imposible telesailean egin du lan gidoilari gisa. Dokumentalaren historia, telebistan egun duen lekua, eta hauen sortze prozesua eta errentagarritasuna jorratuko ditu hitzaldien bidez.


Txikien zirkuitua

Talde amateur eta semiprofesionalek eginiko antzezlanak ikusi ahal izango dira Bilbon maiatza bitartean. Izan ere, hirugarrengoz egingo da aurten Zirkuitoa ekimena. Talde horiei antzoki ibilbide batean parte hartzeko aukera eskaintzea da xedea. Baita antzerki fresko eta modernoa bilbotarren auzoetara gerturatzea ere. Zirkuitoa Udaleko Kultura Sailak antolatzen du eta honen arrakasta handitzen doa urtez urte. Aurten egitaraua bi zatitan banatu dute: lehenengoan Otxarkoagan, Errekalden, San Frantziskon eta Begoña-Santutxun eskainiko dituzte lanak 9 taldek. Apirilean hasiko den bigarrenean Basurto-Zorrotza, Deustua, Uribarri eta Barainkuara zabalduko da. Parte hartuko duten taldeek, hala ere, erakundeei laguntza handiagoa eskatu diete.


Azkenean elkartuta

Udaberirako martxan izango ei da Euskal Herriko diskoetxeen elkarte berria. Diskoetxe handiek eta zenbait txikik dituzten arazoak direla-eta elkartzea erabaki dute. Angel Valdes Elkar-eko arduradunak dioenez, sektorearen %90 batua egongo da horrela. Elkartearen helburu nagusiak diskoen gaineko BEZa jaistea, hainbat proiekturentzat laguntzak eskuratzea eta egileekiko errespetua sustatzea izango dira.


Arco-rako bidea

Artista ezagunak eta ez hain ezagunak izango dira Madrilen otsailaren 12tik 16ra burutuko den Arco azokan. Eduardo Txillida, Dora Salazar edota Andres Nagelekin batera Raul Urrutikoetxea eta Andoni Euba ere izango dira, besteak beste. Aurten 9 galeria joango dira Euskal Herritik. Gainera, lehenengoz, arte publikoari eskainitako Madrid Abierto ekimena egingo da. Azken honetan ere euskal ordezkaritza egongo da.


Argazkia kartelera

Hamar urte darama Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegiak argazkigintzaren aldeko apustua egiten. Urte horietan guztietan makina bat erakusketa eta argitalpen plazaratu ditu. Autore klasikoak »Man Ray, Cartier Bresson, Sigfrido Coch edota Alberto Schommer», Euskal Herritik kanpoko egileak »Patricia Allende eta Antonio Bueno, besteak beste» eta batez ere, gure argazkilariek »Gorka Salmeron, Aitor Ortiz, Javier Berasaluze, Pilar Albajar edota Josean Olazagoitia bezalakoek» izan dute bertan lekua. Orain artean eginiko lanarekin jarraitu nahi du Agiritegiak, eta horretarako hemendik aurrera Ignacio Aldekoa Kultur Etxean izango du erakusketa aretoa.


Badago arrazoirik.

Hori diote behintzat hainbat zinegile ezagunek. Hain zuzen ere, izen hori jarriko diote »Badago arrazoirik» egingo duten film dokumentalari. Film horretan egungo Espainiako gobernuari eta etorriko denari zer «ez zaien gustatzen» erakutsi nahi diote. Gehienez 90 minutu iraungo ditu eta telebista guztiei eskainiko diote doan, martxoko hauteskundeak baino lehen eman dezaten. Proiektu honetan daude, besteak beste, Vicente Aranda, Imanol Uribe, Montxo Armendariz, David Trueba, Julio Medem, Gracia Querejeta, Isabel Coixet, Manuel Gutiérrez Aragón eta Iciar Bollaín.


Gogoeta lanak.

Hiru liburu plazaratu ditu Jakinek Jakin irakurgaiak sailean. Hausnarketarako lanak dira hirurak, formatu txiki eta irakurgarrian. Platonen Sinposioa Jesus Mari Arrojeriak itzuli du. Jean Domaten Legeen tratatua euskaratu du Andres Urrutiak. Eta Xabier Eizagirrek eta Juan Bautista Bengoetxeak itzuli dituzte Paul Feyerabenden, Karl Popperren eta Thomas S. Kuhnen testuak Dogmak zientzian? liburua osatzeko.


Berriz erromerian.

Dantza eta trikitixa doinuak ikuskizun huts bilakatzen ari direla-eta Zeraingo herriak eta Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak erromeriak sustatzeko ekimena jarri duteabian. Aurten bederatzi erromeria egingo dituzte. Ospakizunetan dantzak izan duen garrantzia berreskuratu nahi dute honela.



































































natzeko, hamar urte hauetan egin dituzten argazki erakusketen kartel esanguratsuenak bildu dituzte. Bertan dira otsailaren 29a arte.


Azkenak
2024-11-28 | Leire Ibar
Tolosan Ertzaintzak pilotakadaz zauritu zuen gaztearen kasua artxibatu dute, biktimak deklaratu aurretik

Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.


2024-11-28 | Julene Flamarique
Bi presa kendu dituztenetik, izokina Bidasoatik Baztanera heltzen hasi da

Hobekuntza horiekin izokinak eta beste espezie migratzaile batzuek erruteko eremu optimoak lortzea eta bizirik irauteko aukerak handitzea espero da. Europako funtsekin finantzatutako jarduera da, Life Kanturibai proiektuaren baitakoa.


2024-11-28 | Leire Ibar
Jasotako isun bakoitzeko helegiteak aurkeztu dizkio Ernaik Eusko Jaurlaritzari, guztira 133

Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.


94 urteko emakume bat hil dute Gasteizko IMQ Igurko zahar-etxean, eta gizon bat atxilotu

Adinekoen egoitzako egoiliarra da asteazken gauean hildako emakumea. Larriki kolpaturikoa ospitalera eraman zuten, baina bertan hil zen emakumea. Bertako egoiliarra den 68 urteko gizon bat atxilotu dute, indarkeria matxista leporaturik.


2024-11-28 | Leire Ibar
Nabarmen igo da antsiolitikoen eta depresioaren aurkako botiken kontsumoa gazteen artean

Hego Euskal Herriko gazteen osasun mentalaren egoera “kezkagarria” da, Gurea Geroa atari digitalak egindako txosten batek agerian utzi duenez. Inkestaren arabera, gazteen erdiek ondoez emozionala pairatzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte... [+]


“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


2024-11-28 | Julene Flamarique
‘Feminizketak’ seriea eta ‘Ikusgela’ proiektua: aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza sarien irabazleak

Asteazkenean banatu dituzte Rikardo Arregi sariak, Andoainen. Kazetaritza Saria Berria-n argitaratutako Feminizketak elkarrizketa sortak jaso du, eta Komunikazio Saria Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen Ikusgela proiektuak. Ohorezko mugarria Ana Galarraga Aiestarani eman dio... [+]


Munstro aplikazioak izaki beldurgarriak batzera eramango gaitu puzzle joko frenetikoan

Threes! edo 2048 klasikoen bertsioa prestatu dute Julen Irazokik eta Ibai Aizpuruak, Mikel Dale musikagilearekin batera. Android-en doan deskarga dezakegu euskarazko bideojokoa.


Jakes Bortairu eta Dominika Dagerre militanteak atxilotu dituzte Baionan goizaldean, eta eguerdian askatu

Urtarrilean salmenta espekulatibo bat salatzeko ekintza egin zuen Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, eta horrekin lotuta egon daitezke atxiloketak. Goizeko seiak aldera atxilotu dituzte, "atea kasik hautsiz eta esku-burdinak segidan ezarriz", Ostia sareak... [+]


2024-11-28 | Jon Torner Zabala
Gehiago Gara jaia egingo dute Antzuolan, hil diren haurrak “bizipozetik” gogoratzeko

Hil Argi elkarteak antolatuta, Bizipoza egitasmoaren laguntzarekin, Gehiago Gara jaia egingo dute abenduaren 15ean Antzuolan. Haurrak galdu dituzten familiak, lagunak, eskolako kideak eta, oro har, hil diren umeak "bizipozetik" gogoratu nahi dituzten herritar guztiak... [+]


Frantziak “immunitatea” aitortu dio Netanyahuri, Libanoko su-etenaren truk

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]


2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


Sindikalismo eraldatzaileaz eta lanaz eztabaidatzeko nazioarteko kongresua Leioan

Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Eguneraketa berriak daude