Jon Enparantza: «ETA ez balitz ez litzateke guardia zibilik, ez torturarik ere?»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hasteko eta behin, abokatu gisa jasotako eskarmentuaz Jon Enparantzak esan diguna: «Gure lana zaila da, bizi dugun errealitatea gogorra delako. Baina presoek eta euren senideek eta lagunek bizi dituzten egoera izugarriak ezagututa guk izaten ditugun oztopoak txikiak gelditzen dira. Abokatuok esan ohi dugunez, mundu honetako baldintzetara ohitu egin gara eta izugarrikeriak ‘irentsi’ egiten ditugu, Frantzian bezala Espainian».
Abokatuaren estatusa edota izaera ea errespetatua den jakin nahi izan dugu halaber. Aldian aldiko egoera politikoak nola eragiten duen abokatuen jardueran: «Egoera politikoak beti eragin du abokatuen zereginean, nolako egoera politikoa halako egoera abokatuentzako. Gatazkaren historian eta bilakabidean garrantzitsua izan da abokatuaren zeregina. Abokatuek inplikazio politiko garrantzitsua izan dute militante gisa. Abokatuaren izaera politikoak laguntzen du lanean, baita estatuen administrazioaren egituran eskarmentuak. Epaileen erabaki gordinen eta latzen berri ezagutzen dugu abokatuok eta badago nolabaiteko errespetua gurekiko. Edonola ere, sistemaren amaraun administratiboak harrapatua gaude, hamaika dira gainditu beharreko oztopoak», diosku abokatu honek.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Hausnarketa Nazionala prozesua amaitu zuen abenduan. Nola burutu zen berau?
Askatasunak, Etxeratek eta, oro har, presoen alde lanean ari diren erakundeek burutu dute Hausnarketa Nazionala. Herri batzarrak izan dira hausnarketaren oinarriak. Aldi berean eragile sozial eta politikoekin harremanak izan dira interpelazio zabal bat eginez, nazio eta herrialde mailan batez ere, 60 eragile ezberdinekin. Gogoetaren abiapuntua, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa beraren eztabaida izan da alde batetik eta Euskal Herriak bizi duen egoera politikoa bestetik. Baina prozesua ez da amaitu, urrian abiatu zen eta Kursaaleko Batzarra izan da hausnarketa proiektatzeko gune eta unea. Gogoetaren oinarri horiek barneratzen segituko da eta iniziatiba ezberdinak gauzatzen.

Zein da amnistiaren alde ari diren erakundeen egoera gaur egun?
Zaila. Erakunde hauen ilegalizazioak helburu ezberdinak bilatzen ditu. Ezer baino lehen ohartarazi behar da Baltasar Garzon ez dela inor erakunde hauek legez kanpo uzteko. Honek, printzipioz, erakundeen jarduera eteten ditu. Ondoren, auzitegi batek onetsi behar du edo ez. Alabaina, bien bitartean, erakunde hauen jarduera guztiak behin behineko etena pairatzera kondenatuta daude. Hau da, Espainiako Estatuaren politikaren helburuetan bi plano bereizi behar dira: plano batean, erakundeen aktibitatea bertan behera uztea aurreikusia dute, eta beste plano batean, presoen aldeko dinamika eta sostengua kriminalizatzea lortu nahi dute.

Iparraldean erakunde hauek ez daude legez kanpo, ordea.
Erakunde hauek edo Batasuna, adibidez. PPren gobernua aurreko gobernuek 20 urteetan egin ez zutena egiten ari da azken bizpahiru urteetan. Presoen aldeko aktibitate publikoaren aurkako jarrera areago gogortu du. Egoera bitxia eta harrigarria da. Frantziak, momentuz behintzat, ez du Espainiako Estatuan jazarriak diren erakundeen aurkako jarrera bera hartu. Badira salbuespen kasuak, Joan Mari Olanorena edota Segiko Eneko Aizpururena. Horiek ETAren egiturako kidetzat jo dituzte. Askatasuna Hegoaldean debekatua dagoen bitartean, Iparraldean normaltasunez ari da. Hori Espainako Estatuak Euskal Herriaren kontrako borroka honetan duen kontraesana da.


Espainiako Estatuaren politika eta legedia gogortu ondoren, zertan da «Euskal presoak Euskal Herrira» aldarrikapena?

Errepresioa areagotu ondoren presoen aldeko dinamikan bizkortu beharra ikusi da. Amnistiaren alde lanean segitu ahal izateko are gehiago antolatu beharra dagoela errepresioaren aurka, alegia. Mugimenduaren Hausnarketak aldarrikapen hori berresten lagundu digu. Hau da, presoek izaera eta eskubide politikoak dituztela eta euskal gatazkaren prozesuan parte hartzeko eskubidea dutela esaten da. Halaber, eskubide horiek politikan ematen ari diren aldaketekin uztartu beharra hobetsi da. Finean, presoen aldeko dinamika birkokatu beharra ikusi da.

Gatazkari irtenbide bat eman ahala gauzagarri ikusten al duzu aldarrikapen hori edota presoen eskubideak oro har?
Guk aldarrikapenari ekiten diogu presoen eskubideen aldarrikapenean indar egiteko eta euren errealitatearen gordintasuna azaltzeko. Beti ere, gatazka politikoaren ebazpenera hurbiltzen garen itxaropenez, gatazkaren ebazpenean laguntzen dugulakoan. Jakina, guk eskubide horiek aipatu gabe segi dezakegu amnistiaren alde lanean. Ordea, eskubide horiek bete gabe nekez lortuko dugu amnistia. Eskubide horiek guztiak betetzen laguntzeak gatazkaren konponbidean lagunduko du gure ustez.

Mugimendua 60 gizarte eragileekin bildu da. Nolakoa izan da haien inplikazioa edo atxikimendua? Zein izan da harrera?
Presoen eskubideei dagokienean, funtsean, ez zaie ezer berririk ekarri eragile hauei. Presoen aldeko eskakizunak kaxoi batean zeuden eta mahai gainera ekarri ditugu. Nahia eskubideak eztabaida politikoaren eremuan kokatzea da. Eragileek zerbait ekartzea baino, nahia Hausnarketa haiekin konpartitzea da. Askotan aurreiritzi edo klixe batzuk izaten dira gure artean. Giza eskubideez hitz egitea inportantea da, baina klabe politikoan hitz egin beharra dago eta orduan aurreiritziak agertzen dira.
Euskalgintza eta hedabideetako eragileekin, baita hainbat sindikatu eta alderdirekin izan gara. Eremu horretan, oraingoz Batasuna, ANV-EAE eta Aralarrekin bakarrik. EAJ eta EArekin aurrerantzean egotea espero dugu. Planteamenduek, orokorrean, harrera ona izan dute. Egoera politiko berriaren diagnosian bat etorri gara, ñabardurak ñabardura. Eragile hauetako asko giza-eskubideen planoan geratu dira, momentuz ez dute urrats berri bat eman nahi. Guretzat ez da nahikoa, baina interesgarria da bakoitza non kokatua den jakitea. Abiapuntu bezala ontzat jotzen dugu, denborarekin jarrerak eboluzionatzen eta hurbiltzen joango diren esperantzaz.

Gatazkaren ebazpenaren atariaren ote gauden galdetu ohi dugu aldian-aldian. Irtenbidetik hurbil ala urrun al gaude?
Ni baikorra naiz, baina ez inozentea. Konflikto politikoa konpontzeko eskema ez da zaila, arazoa da borondatea izatea. Baina borondaterik ez dago, ez gobernuen aldetik ez alderdi politiko nagusien aldetik. Horrek frustrazioa eta borroka amaigabea dakartza. Borondaterik ez bada zaila da konfliktoaren konponketaren ataria ikustea. Gure erantzukizuna gatazka politikoa ahalik eta esplizituen azaltzea da, atari hori ahalik eta hurbilen egon dadin. Errealitateari muzin egiten bazaio irtenbide hori urruntzen da gure ustez. Hurbil ala urrun? Ez bata ez bestea. Kontua gatazkaren errealitatea hurbilaraztea da.

«Su-etena punto kom» ekimenak ETAri su-etena eskatu ondoren artikulu bat idatzi zenuen ARGIAn. Joxe Iriarte Bikilak erantzun zizun. Zer gogoeta egiten duzu hark idatzitakoaz?
Antza denez Bikila indignatu egin dut. Ulertzen dut nire artikuluaren tonua edo modua gustatu ez izana. Zilegia da bere jarrera. Hala ere, bere erantzuna harrigarria egin zait. Ni ETAri su-eten bat eskatzeak kezkatu ninduen, bereziki une honetan eta leku horretan, non eta Martin Ugalde Parkean. Badakit zer pentsatzen zuen Ugaldek. Baina, parkearen aurkako erasoen ondoren, Egunkaria itxi eta bere arduradunak atxilotu eta torturatu ondoren ETAri su-etena leku horretan eskatzea? Parkearen aurkako erasoa ETAk egindako Andoaingo bi ekintzen ondorioz dela esatea lekuz kanpo dago. ETAk Joseba Pagazaortundua hil zuelako itxi zuten Egunkaria? Estatuak ez du erasotzeko ETAren aitzakiaren beharrik. ETAren ekintzen intentsitatea inoiz baino apalagoa denean eta Estatuaren erasoa inoiz baino gogorrago denean Bikila bezalako militante baten aldetiko erantzun hori harrigarria egin zait.

Dena dela ere, historikoki ezker abertzalearen eremu sozialean edo bere inguruan aritu diren pertsonek eskatu dute su-etena.
Gogoetatzeko moduko eskaera izan daiteke, ez dut hori ukatzen. Nik eskaeraren modua eta lekua ez nituela egokitzat jotzen kritikatu nuen. Bikilaren erantzunak ez dio erantzuten nik galdetzen nuenari, su-etena testuinguru horretan eskatzea indignantea zela nioen, besterik ez. ETAk gatazka islatzen du, ETA desagertzearekin konfliktoa ez da desagertuko.
Moduak alde batera utzita, mamira joanez. Zure ustez ETAk su-etena emateak ez luke gatazkaren prozesua laguntzen eta erabakitzen erraztuko?
Gatazka gainditzeko konpromisoa eta borondatea behar dira. ETAk lagundu dezakeela esan du hamaika aldiz. Beste zerbait behar da.

Zerbait horretan kontra-partida politikoren bat sartzen al da?
Hori aztertu beharko litzateke. ETAk su-etena emateak, bere horretan, ez dut uste ezer ekarriko duenik. Beste konpromisoak behar dira. Bestela betiko eskeman segituko dugu. Hau da, ETAk guardia zibilak ekarri al ditu? ETA egongo ez balitz ez litzateke guardia zibilik egongo, ezta torturaturik ere? Arazoa ETA sortu baino lehenagokoa da. Serio izan gaitezen. Sustraietara jo behar da. Kontua da ere, denok ez dugula askatasun berberaz hitz egiten ahal. Kontua ez da ETAren alde egitea, baina erabiltzen ditudan hitzak garesti ordaindu ditzaket.

«Javier Gomez presoen eskubideak urratzeko epailea da»
«Espainiako Gobernuaren lege aldaketak eragin ezberdinekoak dira. PSOEk presoen urrutiratze eta sakabanatze politika gauzatu zuen eta PPk presoak eta euren familiak salbuespen egoeran jarri ditu. Errepresioa kanpoan gogortzen denean barrukoen egoera are gogorragoa da. Aldaketa bat espetxealdia 40 urtera luzatzea da. Estatuak presoari hiltzerainoko zigorra aplikatzea erabaki du.
Espetxe Zaintzako Javier Gomez epaileak, epaile bakarra, 600 presoen eskubideak babestu behar ditu. Praktikan ordea, presoen eskubideak urratzeko epailea da. Gobernuaren politika betetzeko izendatu zuten. Espetxeetako zuzendariek euskal presoen eskubideak murrizten badituzte ere, berak ez ditu eskubideak bermatzen. Ondorioz, presoen eskubide asko urratzen ari dira.
Esate baterako, erredentzioak ez dira aplikatzen ari. Bestalde, presoentzako bisitak areago murriztu eta moldatu dira. Legearen aldaketak eragin zuzena du istripuen gorakadan: sakabanaketa eta urrutiratzeaz gain, bisiten ordutegiak eguerditik iluntzera pasa dituzte. Vis a visak aste barnean jartzen dituzte, ordu oso desegokian. Hori guztia politika planifikatua da, mendeku politikoa».


Azkenak
Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


Eguneraketa berriak daude