Harriari zukua ateratzen


2007ko otsailaren 21ean

Aizarnako plazan hasiko dugu txangoa. Xarma berezia duen auzo maite horrek 50eko eta 60ko hamarkadan izugarrizko demografia beherakada jasan zuen. Baserri bakoitzean hamar lagunetik gora bizitzetik, gaur egungo bakardadera izugarrizko jauzia izan da eta bertakoen begirada harro baina goibeletan nabarmentzen da. Baserriaren gain-beherakada dela-eta, inguruko herri industrializatuetara joan da jendea eta baserria aste bukaeratako atsedenleku bihurtu kasu asko eta askotan. Elizaren parean ermita dago eta horren horma pilotaleku moduan erabiltzen da. Alboetara bi etxe ilara, zein baino zein apain eta ederragoak. Plazatik elizari begira jarrita, eskuin aldean etxe ilaren artetik jaisten den bideari jarraitu eta Putzutako ikuztegira edo garbitokira iritsiko gara. Isil-isilik ibiliz gero, emakumeen marmar eta hitz hotsak, alai kantari batzuetan, penatuak beste batzuetan, entzun daitezke oraindik mundu honetako miseriak garbitu ezinik.

Bidean gora eginez, baserri eta txalet artean Aizarnaren ikuspegi ederraz gozatu ahal izango dugu. Atzean, kareharrizko Ertxin mendixkaren bihotza margaz egina dago eta beltza da, lau lignitozko geruzek ematen baitiote kolore hori. Lignitozko geruzak 1844tik 1930a arte ustiatu zituzten. Lignitoa ikatz minerala dugu. Txondorrean egiten denak baino bero gehiago eskaintzen du, baina askatzen dituen ke eta hautsak ere toxikoagoak direnez, industrian erabiltzen da. Kareharri horren gainean pinudiak eta larreak ikusten dira, baina gizonak abandonatutako bazter eta izkina bakoitzean txorbeltz, erratz, hamaika igokariren arantza eta arteak agertzen dira. Izan zitekeenaren adierazgarri, artadi kantauriarra. Kareharritan ura iheskorra denez, lur lehorrak eratzen dira eta itsasoak eskaintzen digun babes termikoa kontuan izanez gero, artadiak eratzen dira. Ez harizti eta ez haltzadi, ezta gaztainadiak ere, artadiak. Baina urrun dira artadiak hemen; arte solteren bat edo beste erramu artean, eta baserri eta zelaiak aurkituko ditugu. Mendixkaren gainaldean San Pelaio ermita xumea dugu. Ermita apaintzeko garaian, aldarearen atzean gelditzen den horma, garai batean, milaka koloretako puntuz margotu zuten. San Pelaio inguruan ere ikatza ateratzeko meatze bat bazegoen eta inguruak arakatuz gero, ikatza jaisteko erabiltzen zuten kablea eta gurdia ere topa daitezke.

Bidegurutze nagusira iritsi gara dagoeneko. Bi bide asfaltatu daude, eskuinekoa eta ezkerrekoa. Eskuinekoa hartuko dugu lehendabizi, baina berehala ezkerrera doan gurdibideari ekingo diogu eta pinudian sartu aurretik, ezkerreko bidezidorrean murgilduko gara. Bide hori Erdi Aroko bide nagusia da Zestoako Lili jauregia eta Altsolarats jauregia batzen zituen galtzada. Pinudian barneratu eta artadiko usainak datozkigu berriro ere: haginak, erramuak. Eskuetan erramuaren hosto lantzeolatua (lantza formakoa) hartu eta usainduz gero, landare horren mistikotasunaren berri emango digu. Kontuz, aldiz, haginaren hosto txikiekin, pozoiez jantziak baitaude. Landareak eta txoritxoren bat ikusiz jaitsiko gara. Bidean erdi eroria dagoen baserri bat igaroko dugu. Atariko labea ere eroria dagoen arren, nabarmena du garai batean labeak ematen zion balioa.

Errekara iritsi aurretik Altsolaratseko jauregia topatuko dugu eta guk berriz, alboko baserria ikuilu moduan erabiltzen duen gizona ere ezagutu dugu. Hark kontatu digu jauregian bertan bizi zela errentero gisa, 60ko hamarkadan su hartu zuen arte. Jauregia suntsituta (lau hormak geratzen zaizkio eta ez osorik) alboko ermita etxebizitza moduan berrerabiltzeko prestatu zuen errenteroak. Ermitaren sarrerako atea adibidez, porlanez itxi zuen. Gaur egun, etxebizitza izan zena, alegia ermita, ikuilu bihurtu dute.

Altsolarats errekak bi harrizko zubi ditu soilik. Horietako bat igaro eta Errotatxiki baserrira iritsiko gara. Ezkerrera jo eta Bekola eta Goikola oletara iritsiko gara. Idatzietan 1385. urteaz geroztik aipatzen dira burdinola horiek. XVI. mendean garai oparoenak izan ondoren, XVIII. mende bukaera arte burdina lantzeko erabili ziren. Gerora, XIX. mendean, margak erreta kare hidraulikoa lortzen zuten, horrela, burdinolak berrerabiltzeko modua aurkitu zuten.

Ola hauen historia dastatu ondoren, Errotatxikira itzuli eta errepidean gora egingo dugu, errepidea amaitu eta errekarekin topatu arte. Errekaren emaria arina bada, harriz harri salto eginez zeharkatuko dugu. Urez gainezka badator ordea, albotik jarraitu eta berehala metro eta erdiko zabalera duen egurrezko zubitxo bitxia erabiliko dugu. Horrelako zubiak ugariak dira erreka honetan, baina apenas ikusten diren hemendik kanpo. Gizakientzat soilik eraikitzen dira zubiok, ibilgailuek eta animaliek ezin dute hemendik igaro. Zubi horren pareko maldan dago Gipuzkoako giza aztarna zaharrenetarikoak aurkitu ziren kobazuloa. Kareharrizko hormaren oinetan dago Amaldako koba, Goi Paleolitikoan gizakiak erabiltzen zuen aterpea. Zenbat aldatu ote da inguru hau Goi Paleolitikotik? Imajina ezina. Errekaren albotik jarraitu eta ingurune basatiagoan murgilduko gara. Erreka inguruko hegazti eta igerilariak, ur zozo eta amuarrainak, igel eta uhandreak eta zorionekoak bagara, orkatz lotsatiren bat edo beste ere ikusi genezake. Entzun, begiratu, ukitu, usaindu eta aspertzen garenean, historiaurretik, Erdi Arora, industrializaziotik teknifikaziora egin itzulerako bidea. Baina ez ahaztu sentitutakoa.

Iraetako margak eta Ertxinako ikatz minerala
Geologia, Industria eta Historia batzen dira Aizarna eta Altsolarats inguruan. Bi gertaera geologiko batzen dira hemen, biak ere gizakiak ustiatzeko modukoak, eta fenomeno horien baturari esker, zementu arkaikoa ekoiztea lortu zuten. Batetik, Zestoako Iraeta auzoko margak daude. Horiek kare hidraulikoa edo, bertakoek deitzen dioten moduan, «iraulika» ematen dute. Bestetik, Ertxinako lignitoa edo ikatz minerala dago. Harri mota hori, zuraren fosilizazio naturaletik dator eta, ikatz begetala (mendian txondorretan gizonak egosten duena) baino merkeagoa denez, industrian erabiltzen zen. Hasiera batean margen erreketa Altsolaratseko burdinola zaharretan egiten zen, XIX. mende amaieran. Gerora, kare horren produkzioa handituz joan zen eta hainbat lantegi eratu zituzten Bedua, Agote, Arroabea eta Txiriboga auzoetan. Lantegi bakoitzak bere ikatz meatzea zuen, denak Ertxinako mendian kokaturik. Bertako lau lignito geruzetatik hirugarren geruza ustiatu zen batik bat. Bi metroko zabalera zuen eta kalitate oneko lignitoa. XX. mendearen hasieran inguruko ehun bat lagun aritu ziren meatzetan lanean. Gerra ondoren, soldadutza kunplitzeko modua zen meatzetan lan egitea eta inguruko gazte asko eta asko horrela aritu ziren. Ustiaketa horrek duen arriskurik nabariena "antigrisu" deituriko gasaren isurketa da. Gas hori arnasteak zorabiatu eta ito lezake edonor. Lehertu ere egin daiteke erreketa errazekoa baita. Gas horren leherketa zela eta 50eko hamarkadan istripu larria gertatu zen eta hogei lagun baino gehiagok erredura larriak jasan zituzten. Hala ere, zementu artifiziala asmatu zutenean kare hidraulikoaren produkzioa bertan behera gelditu zen. Ikatz minerala ateratzeko meatzeak poliki-poliki itxi egin zituzten.


Azkenak
Bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Ekuadorko presidentea

Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.


2025-02-10 | ARGIA
Traktoreak Gasteizko, Baionako eta Tafallako kaleetan, azken protesten urtemugan

Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.


Goya sariak eta esaten (ez) diren hainbat kontu

Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.


Altzairuari eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiola iragarri du Donald Trumpek. Ez du zehaztu noiz sartuko den neurria indarrean.


Bosgarren preso trukea egin dute Hamasek eta Israelek

Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.


Carrefourren kontrako boikot eguna antolatu du larunbaterako BDZk

Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Ibaipeko autobidearen proiektua gelditzea exijitu dute ehunka lagunek Bilbon

Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.


Beltrán eta Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo hondamendiaren bosgarren urteurrenean

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Eguneraketa berriak daude