Gure pelikula


2021eko uztailaren 27an
1963an, Alexander Mackendrick zine zuzendari eskoziarra bat etorri zen elkarrizketa egiten ari zitzaion kazetariarekin. "Bai, arrazoi duzu »esan zion kazetariari», zenbait gai izugarri jorratzeko komedia da aukera bakarra". Mackendrick eta aipatu morroia izenburu kilometrikoa duen film batez ari ziren: Dr. Strangelove, or: How I learned to stop worrying and love the bomb (Stanley Kubrick, 1963).

Espainiako zinemetan »baita Hego Euskal Herrian ere, beraz», izenburua aldatuta estreinatu zen Kubricken filma. Telefono rojo? Volamos hacia Moscu laburragoaz bataiatu zuten, itzulinguruka erabat saihestuta, ikusleak Gerra Hotzari buruzko satira zela jakin zezan.

Kubako krisiaren ondoren egindako film hartan, Kubrickek barruan sentitzen zuen izua azaldu zigun. Hala, filmeko pertsonaiak muturreraino satirizatuta, galdera potoloa planteatu zuen: bonba nuklearra artaburu eta mozkorren esku ote dago? Ez da posible, ezin liteke!

Kubrickek satiraren begi umoretsuaz begiratu zion gai izugarri horri, seguru asko, Mackendrickekin ados, zentzugabekeria hura salatzeko modu bakarra iruditzen zitzaiolako. Drama adierazteko, komediaren forma arina aukeratu zuen.

Hala ere, Kubrickek ikuspuntu hura hartzea ahalbidetzen zion abantaila bat zuen. Hiroshima eta Nagasakiko biztanleek ez bezala, berak ez zuen holokausto nuklearrik bizi izan. Probatu ez duenaren distantziak halako arintasuna ematen zion. Seguru asko, japoniarrek ez zuten barre egingo bonbaren gainean trostan ari den cowboyaren eszena ospetsuarekin.

Tankera horretako komedia politiko asko dago zinemaren historian. Besteak beste, gaiarekiko distantziak egiten ditu era bateko edo besteko. Gaurkotasunezko film bat aipatzearren, oraindik ere Hego Euskal Herriko zenbait aretotan ikus litekeen Good bye, Lenin! (Wolfgang Becker, 2002) adibide ona da.

Elkarrengandik oso urrun »kilometrotara» egon arren, Kubricken eta Beckerren filmeek elkar ukitzen dute. Bietan Gerra Hotzaren garaia dakusagu, baina hori baino estuagoa da lotura: bietan umorea aukeratzen da plater latza nolabait irensgarri egiteko.

Aipatu Good bye, Lenin! horretan, 1989an Berlingo Harresia behera bota zuteneko garaia gogorarazten du Beckerrek. Egun haietan, urte luzez elkarrengandik bananduta egon ondoren, Mendebaleko eta Ekialdeko alemaniarrek berriz ere elkar besarkatu eta txanpaina barra-barra edan zuten. Baina txanpona ez zen alde bakarrekoa izan, harresi hura botatzeak beste aurpegia ere izan zuen-eta: utopia komunistaren porrota, kapitalismoaren gailentze erabatekoa. Egun hartan jende askoren ametsa behera erori zen.

Wolfgang Becker askoz gertuago dago gertakariez Kubrick baino. Horrexegatik, Good bye, Lenin!ek komedia eta drama neurri berean nahasten ditu.

Eta guk zer?

Alexander Mackendricken planteamendua oso polita da, baina beti ez da posible. Egia da komedia dela zenbait gai izugarriri buruz aritzeko modu zorrotzena, baina batzuetan, amigo... ezin liteke. Eta ez komediarako osagaiak falta direlako, azpiko sufrimendua gehiegizkoa delako baizik.

Euskal Herrian bizi den drama esaterako. Nola kontatu behar dugu pelikula hau? Bistan denez, pertsonaia politiko grotesko asko dago komedia aise gaindituko lukeen fartsan protagonista izateko. Baina azpiko drama ikaragarriegia da apar horietarako. Zein genero dagokio, oraingoan bezala, aukerak behin eta berriz alferrik galtzen dituen jende saldoari?


Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude