Zientziaren zaporea

  • Sagardogintzaren osagai garrantzitsuetako bat lehengaia da, hau da, sagarra. Sagarrak berak heldu arte egiten duen ibilbidea, sagardoaren elaborazio-prozesua eta botilan bertan edari horrek duen bilakaera ezagutzea nahitaezkoa da.

2007ko otsailaren 21ean
Ikerlariek, egindako ikerketen ondoren, hainbat gomendio ematen dituzte, baina gero sagardogilearen eskuetan gelditzen da sagardoa nola egin erabakitzea. Orain arte egin diren ikerketen helburua, hain zuzen ere, oinarri zientifikodun emaitzak sagardogilearen eskura jartzea da. Horrela, beren esperientziaz eta emaitza horiez baliatuz, mota ezberdinetako sagardoa ekoizteko aukera izan dezakete.

Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Elkartean dagoeneko urrats batzuk eman dituzte, eta ondorioz, zenbait ikerketa egin dira Euskal Herriko hainbat erakunderekin batera eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Ia lauzpabost urte daramatzate I+G proiektuetan parte hartzen. Ardoa, Sagardoa eta Txakolinaren Mahai Teknikoaren bitartez ari dira proiektuak aurrera eramaten Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Mahai Tekniko hau honela osatuta dago:

-Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako teknikariak.
-Sektoreko ordezkariak.
-Nekazaritza-arrantza sektoreko ikerketa eta berrikuntzari emandako laguntzen Eusko Jaurlaritzako ordezkariak.

Ikerketa horiek egiten ari den erakundeetako bat Euskal Herriko Unibertsitatea da. Kimika Analitikoko Sailean eta Kimika Fakultateko Mikrobiologia Sailean egin dituzte azterketa horiek. Sagarraren eta sagardoaren azterketa kimikoa eta mikrobilogikoa egin dute, eta egiten ari dira. Ikerketak egiteko Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiek Zubietan (Gipuzkoa) eta Zallan (Bizkaia) dituzten haztegietako sagarrak erabili dira.

Hauexek dira orain arte jorratu diren ikerketa-lerroak:

-Sagardotarako Euskal Herriko sagarren karakterizazioa.
-Hartzidura edo elaborazio prozesuaren karakterizazioa.
-Dolare mota eta hartzidurarako erabilitako ontzien eraginaren azterketa, horien materialaren arabera.
-Sagardoak botilan duen bilakaeraren jarraipena.
-Sagar-barietate bakoitzean, arbolan dagoela eta heldu ahala konposizio kimikoa nola aldatzen den jakiteko azterketa.
-Une honetan ikerketa berri batekin ari dira: zentrifugazioak eta iragazketak nola eragiten duten sagardoaren kalitatean.

Euskal Herriko sagar moten karakterizazioa

Sagar horiekin guztiekin azterketa analitiko sakonak egin dira. Sagar horiek zenbat azukre, azido eta fenol dituzten aztertu da. Kopuru handienetik txikienera, azukreak dira sagarraren osagai nagusiak; azukreak gozotasuna ematen dio fruituari. Neurri txikiagoan azidoak daude; horiek garraztasuna ematen diote. Eta azkenik, oso kantitate txikian fenolak daude, mikaztasunaren erantzuleak. Ondoren, osagaiak banan-banan aztertu dituzte. Azukreen taldean, esate baterako, zenbat glukosa, fruktosa, sakarosa eta abar dagoen aztertu dute. Azidoetan, berriz, zenbat maliko, kiniko eta abar dauden; eta azkenik, fenoletan katekina, epikatekina, azido hidroxizinamikoa, prozianidima eta abar aztertu dituzte.

Ikerketa horren arabera, sagardotarako egokiak diren sagar-motak hautatu dituzte. Momentuz hautatu diren sagar hauetan honako ezaugarri hauek bilatu dituzte:

-Sagar goiztiarrak izatea, urria eta azaroa bitartean heltzen, ontzen direnak izatea alegia.
-Gaitzen aurrean gogorrak, iraunkorrak izatea.
-Emankortasun egokia izatea.
-Ezaugarri enologikoak: karakter azidoa eta mikatza izatea.
-Polifenol eta azidoen kopurua altua izatea.

Hauetxek dira, une honetan eta ikerketa honen arabera, sagardoa egiteko egokitzat jotzen diren sagarrak: txalaka, patzuloa, moko, geza-miña, ugarte, urtebi handia, urtebi txikia, goikoetxea, mozoloa, urdin, errezila, manttoni, azpuru garratza, ibarra eta txistu.

Ikerketa horri esker ondorioztatu dute hasierako muztioa lortzeko sagar motela edota azido gehiegikoa erabiltzea ez dela komeni. Lehenengo kasuan, sagardoa erraz galtzen da, eta bigarrenean, berriz, asko kostatzen zaio heltzea.

Hartzidura edo elaborazio prozesuaren karakterizazioa


Sagarra estutu eta hortik ateratzen den muztioa eskuartean izan ondoren, muztio hori hartzidura ontzietan sartzen da. Hartzidura prozesuaren inguruan sagardogile bakoitzak bere trukuak izan ohi ditu. Ikerlariek hartzidura prozesua aztertu eta haren jarraipena egin dute. Horretarako bi prentsa mota erabili eta alderatu egin dituzte: prentsa tradizionala eta pneumatikoa. Horrez gain, ontzi motak ere egurrezkoak eta altzairu herdoilgaitzezkoak izan dira. Horrekin batera sagar-nahaste desberdinek bukaerako sagardoan zein eragin duten ere aztertu dute. Horretarako azterketa mikrobilogikoa egin da. Izan ere, sagardoa hartzidura prozesu baten ondorioz lortzen den edaria da, eta, beraz, legamiak eta bakterio laktiko eta azetikoak ditu. Horiek nola funtzionatzen duten aztertu dute.

Ikerketa horren ondoren, ondorio hauetara heldu dira ikertzaileak: prentsa pneumatikoa prentsa tradizionala baino hobea da, garbiagoa eta azkarragoa baita. Kupelei dagokienez, berriz, altzairu herdoilgaitzezkoak egokiagoak dira egurrezkoak baino, tenperatura errazago kontrola daitekeelako eta garbiagoak direlako.

Sagarraren bilakaera arbolan

Sagar-mota bakoitzean, arbolan dagoela eta heldu ahala konposizio kimikoa nola aldatzen den jakin nahi izan dute. Konposizioa aldatuko balitz, sagar horietatik sortutako muztioaren kalitatean eragingo luke. Azken batean, zera jakin nahi da: sagarraren konposizioa sagarra biltzen den garaiarekin aldatu egiten den ala ez, eta heltze-garai horretan zenbat denbora ematen duen.

Horretarako janarien analisian erabiltzen diren ohiko teknikak eta Erresonantzia Magnetiko Nuklearraren teknika, teknika berritzailea, erabili dituzte. Bi teknikak aldi berean erabili dituzte. Erresonantzia Magnetiko Nuklearraren teknika, EMNa, oso ezaguna da, medikuntzan erabiltzen delako, baina gero eta gehiago erabiltzen ari da analisi kimikoen aplikazioetan ere. Teknika honen abantaila nagusia azkartasuna da. Erresonantziaren bidez, emaitzak 15 minutuan lortzen dira; ohiko teknikak erabilita, berriz, hiru egun beharko lirateke.

Ondorioei begira jarriz gero, ikusi dute heltze-prozesuan sagarrean gertatzen den konposizioaren aldaketa ez dela hain handia sagar-mota batetik bestera dagoen konposizio aldaketaren aldean. Bestalde, konturatu dira sagar bakoitzak bere heltzeko modua duela, hau da, sagar guztiek heltze-prozesuan azukre gehiago hartzen badute ere, konposatu fenolikoak edo polifenolak eta azidoak galdu egiten dituztela; bakoitzak bere abiaduran egiten du. Eta, azkenik, ikusi dute sagar-mota batzuek konposizio egonkorragoa dutela heltze-prozesuan; beste sagar-mota batzuk, ordea, probaren azken bi asteetan azukrea, azidoa eta polifenolak galtzen hasiak ziren.

Sagardoa zentrifugatzea edo iragaztea komeni al da?

Zentrifugazioak eta iragazketak sagardoaren kalitatean nola eragiten duten jakin nahi dute. 2003ko ekainean hasi zuten ikerketa eta aurtengo ekainerarte arituko dira horretan. Sagardoaren ekoizpena dibertsifikatzea da helburua. Gaur egun egiten den sagardoaren arazoa da denbora gutxian kontsumitu behar dela.

Ikerketa Euskal Autonomia Erkidego mailan ari dira egiten. Euskal Herriko Unibertsitatea eta AZTI ari dira azterketa egiten.

Sagardoan beti bi zati daude: zati likidoa eta zati solidoa, sakabanatuta egon ohi dena (uhertasun itxura ematen duena da). Zati horrek sagardoa alferrik galdu dezake. Klarifikazio prozesuan hondar horiek kendu eta sedimentatu egiten dira

-Zentrifugatzea: iragaztea baino teknika suabeagoa da. Zentrifuga batean egiten da. EHUn zentrifugatutako sagardoak ikertzen ari dira.
-Iragaztea: ardo zurietan aspalditik erabiltzen ari diren teknikak erabiltzen dira. Iragazki ezberdinak daude. AZTIn iragazitako sagardoak aztertzen ari dira.
-Iragazitako zein zentrifugatutako sagardo horien konposatu fenolikoak aztertzen ari dira Leioako Kimika Fakultatean (EHU).

Zentrifugatutako eta zentrifugatu gabeko sagardoaren artean ez dago alde handirik. Bai, ordea, iragazitako sagardoan. Erabat gardena da iragazitako sagardoa. Egonkorragoa da, baina horren kontsumitzailea ez da ohikoa.

Azkenak
“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak |
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


2025-02-10 | Irati Diez Virto
Izotz arotik hona, endemismoa kolokan

Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]


2025-02-10 | Jakoba Errekondo
Migranondoa, beste bat etxerako

Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Eguneraketa berriak daude