Zainketa paliatiboen gida bat bizitzaren azken faserako


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

EAEko Zainketa Aringarrien Elkarteak Bizitzaren azken arorako osasun eta gizarteko baliabideen gidaliburua aurkeztu du, bai gaixoentzat bai beren senideentzat hain zaila gertatzen den bizitzako fase horretan lagungarri izan nahi duena. 2002. urtean martxan jarritako Gizartearen Telefono Paliatiboa izeneko ekimenaren ondoren osatu den datu-basetik ateratako informazioarekin egin dute gidaliburu hori.
Elkartearen presidentea den Wilson Astudillo doktorearen esanetan, gaixoen bizitzaren azken fasea etapa gogorra da bai pazienteentzat bai horien familientzat, sarritan gaitzaren eragin fisikoek eta emozionalek gainditu egiten dituztelako, are gehiago laguntzarik gabe edota zeri aurre egin behar dioten jakin gabe aurkitzen direnean.
Gidaliburuan zainketa paliatibo edo aringarrien printzipio orokorrak zehazten dira, eta baita Gipuzkoako eremu sanitarioan eta gizarte-ongizatean dauden laguntzako baliabideak. Erakunde horien guztien laguntzak identifikatzen dira bertan, arduradunen izenak, helbidea eta harremanetarako telefonoak emateaz gain.
Astudillo doktorearen ustez, "garrantzi handikoa da osasun eta gizarte-solidaritateko sareen parte-hartze eta koordinazio egokia, gaixotasunaren fase terminala askoz ere eramangarriagoa egin dezaketelako, gizarteak paziente horiekiko eta familiartekoekiko duen solidaritatea aurrera eramaten lagunduta". Zainketa aringarriak neurri oso eraginkorrak dira gaixoen bizi-kalitate ahalik eta hoberena lortzeko, eta familiei laguntzeko. Eta bizitzaren azken fasean dauden paziente terminal horiek »horrela esaten zaie gaitz sendaezina eta progresiboa diagnostikatu zaienei», hiru-sei hilabeteko bizi-itxaropena dute. Gidaliburua oso baliagarria gertatuko zaie, gisa horretako gaixoei.


Azkenak
Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


Eguneraketa berriak daude