Paradisu hezean lore endemikoaren bila


2007ko otsailaren 21ean
Artikutzara iristeko, lehenik N-1 errepidea hartuta Oiartzunera iritsi behar dugu. Bertan, Altzibar eta Karrika auzoak zeharkatuz, Bianditzeko gailurrera doan errepidea hartu eta bihurgune gutxi batzuen ostean Artikutzako sarrerara iritsiko gara.

Kotxea guarda etxea edo Eskas izenez ezagutzen dugun horretan utziko dugu. Pare-parean, Artikutzan egin daitezkeen eta debekatuak dauden ekintzen berri emango digun panela topatuko dugu eta maldan behera abiatu aurretik komeni zaigu gainbegiratu azkar bat eskaintzea.

Guarda etxearen albotik igaroko gara beheranzko errepideari helduaz. Baina berehala, ezkerretara beste panel bat topatuko dugu, oraingo honetan Artikutzan bizi diren animalien berri ematen diguna. Iragarki horren ondoko bidezidorrean barrena, basoan sartuko gara. 3.700 Ha-ko hedadura duen lurralde honen % 30a pagadiek osatzen dute, guztira 1.135 Ha. Ondoren hariztiak datoz, 800 Ha-ko azalera estaliaz. Gainontzekoak haltzadiek, baso mistoek eta otalurrek betetzen dute. Azken ekosistema geratzen zaigu aipatzeke, gizakiek eraikitako ekosistema artifiziala, urtegi ingurua. Ur ertzean, sahatsak, urritzak, lizarrak, haltzak, intsusak eta ur zaleak diren beste hainbat espezie bizi dira.

Hasiera batean, pagadian zehar ibiliko gara. Sasoi honetan, nekez topatuko dugu landarerik. Goiztiarrenetako bat, zakur hortz izenez ezagutzen dena dugu. Arrosa-more koloreko loreak ditu eta lantza itxurako hosto orbandua.

Segituan, behera iritsiko gara. Errekatxo bat zeharkatuko dugu zubi baten gainetik eta berriz ere gorantz.

Halako batean, seinale txiki bat ikusiko dugu, "ur jauzia", ipintzen duena. Kontuz-kontuz urreratu eta mendi hegalaren aldapa izugarria izango dugu begi bistan. Berriz ere lehengo bideari eutsi eta ekin gogoz aldatsari.

Bidean goazela, ez ikaratu bat-batean bide erdian zuhaitz bat erorita topatuz gero, paradisu honetan, bai zuhaitzak bai animaliak bere kasa jaio eta hiltzen baitira. Leku pribilegiatua da horregatik Artikutza bizidun ororentzat.

Eta beste seinale bat eta beste panela begien aurrean. Ez dago beraz galtzeko arriskurik leku honetan. Ataka bat ere ikusiko dugu. Igaro ondoren, bi norabide: bata urtegira eta aterpetxera doana, eta bestea, zuzen herrira. Nahi izanez gero, Donostia eta Lezoko zona altuak urez hornitzen dituen urtegia bisita genezake salto batean.

Herria berehala dugu. Lehenik latsarri zaharra, alboan ermita. Ermita txiki baina dotorea, San Agustin egunean (abuztuak 28) betetzen da erabat, urteko egun horretan soilik irekitzen baitute Eskaseko ataka kotxeentzat. Bidea jarraituaz, antzinako eskola eta frontoi ederra pilotan aritzeko. Ez dira etxe asko ez, eta bertan bizi direnak urte osoan oraindik gutxiago.

Frontoia pasa eta, ezkerretara dagoen pista hartuko dugu, garai bateko meategi bidea izandakoa. Minutu batzuetan, abandonaturiko bi etxe dauden lekura iritsiko gara, lehengo lantegietako langileen bizileku.

Aurrera jarraituaz, eskuinetara ageri zaigun bidezidorrari muzin eginez, orin artekoari segituko diogu. Burdinazko ataka bat pasako dugu Elama bailaran murgilduaz. Ez ahaztu bide osoan zehar, Elama ibaiaren ezkerretara ibili beharra daukagula, gainontzekoan, ibilbideak ez du inongo zailtasunik, pista zabala eta erosoa baita. Bat-batean, zelai eder bat ikusiko dugu gure ezkerretara, eta zelaiaren erdi erdian, meta ziriak zutunik, belar idorraz estaltzeko pronto.

Metro gutxi batzuk egin eta berehala,eskuinetara hartuaz, zubi eder baten gainetik, Goizaringo konplexu metalurgikora iritsiko gara, gure ibilbidearen azken muturrera. Urteen poderioz landareez apainduriko eraikuntzen hondakinez beteriko lekua da lehen begirada batean. Baina bere barnean, aspaldian martxan egon zen burdinola ezkutatzen du. Karobia, labeetan kiskalitako harri beltzak... nonahi topatuko ditugu.

Eta iritsi da atzera buelta egiteko tenorea. Birritan leku beretik igarotzeak, badu bere abantaila, inguruko elementuak miatzeko aukera gehiago. Beraz, Artikutzako izarra den Soldanella villosa ezagutzeko egokiera aproposa. Goizarin eta herria bitarteko pareta hezeetan arreta jarri, baina hostoez baliatu beharko gara ezagutzeko, loratu martxoa arte ez baita egiten.

Herrian gaudela, frontoiaren alboan dagoen zubia igaroko dugu, zatitxo batean errepidean ibiliaz. Baina berehala, eskuinetara seinalea, Eskas ipintzen duena. Berriz ere basoan sartuko gara. Parada ederra, isil-isilik joanez gero hainbat txori espezieen kantua behinik behin entzuteko edota lurretik dabilen animaliaren bat edo haiek utzitako arrastoren bat ikusteko: orkatzak, basurdeak, azeriak, basakatuak, muxarrak, urubiak, ipurtatsak, apo mota ugari, suge gorriak, mutur luze pirinearra, muskerrak... eta ezin zerrenda bukatu.

Azken indarrak aprobetxatuaz, poliki-poliki kotxea dagoen lekura iritsiko gara. XIII. mendeko lehen aipamenek diotenez, Artikutza Orreagako Kolegiataren jabetza izan zen XIX. mendea arte, Artikutzako basoak egoera bikainean mantenduaz. Baina XIV. mendean sorturiko burdinelak eta aktibitate honi loturiko ikazkintzak, zeresanik izan zuten bertako paisaia aldaketekin. XIX. mendean esku ugaritatik pasa ondoren, 1919. urtean Donostiak erosi zuen berez Nafarroako lurrak diren natur gune zoragarri hau.

Soldanella villosa-rekin topo
Artikutzako protagonistatzat, landareen erreinuko espezie xume baina oso berezia aurkeztuko dizuet, Soldanella villosa. Landaretxo hau Euskal Herriko eta Kantabriako endemismoa da, bere hedapen zona leku horietara mugatzen delarik .

Gure lurraldeko landareen artean bitxienetarikoa, eta modu honetara dago katalogatua: espezie arraroen zerrendan. Baina bizitoki zabalera murritza eta ezohiko espeziea bada ere, Europako Komunitateko Habitat Arteztarauak babesten du, "komunitaterako interesdun" izendatuaz eta espeziearen jarraipena ziurtatzeko barruti bereziak ezartzearen beharra azpimarratzen dute.

Dagoeneko ziur nago soldanella ezagutzeko irrikaz zaudetela, banoa bada berau deskribatzera:

Gutxi gora behera 13 cm-tako landare hau, martxotik maiatza bitarte loratzen da, lore morexka bat emanez. Txanponak diruditen hosto borobil, berde distiratsuez horniturik, erraz identifikatuko dugu beste landareen artean. San Jose lorearen ahaidea da (Primulaceae familia) eta izugarri atsegin zaio Artikutzako giroa. Artikutzan bi egunetik behin euria egiten du bertako klima "urtaro lehorrik gabeko klima epel hezea" baita. 50 eta 900 metro arteko altueran bizi da, baina beti errekasto baten inguruan. Kapritxosa samarra da, eta moko finekoa dugu ez baitugu edozein errekastotan topatuko.

Hezetasuna atsegin du ezer baino gehiago. Hau dela eta oso garrantzitsua da erreka bazterreko landaretza osatzen duten espezieak: haltzak, urritzak, lizarrak… egoera onean mantentzea espeziearen bizi iraupenerako. Baina Artikutza bezalako parajeak ez du arazo hori oraingoz. Bizkaia aldean larriago dabil.

Normalean ez dugu ale bakarra topatuko, sortatan baizik. Eta hori guk lur gaineko ikuspegia dugulako, baina lur azpian ibiltzen diren satitsuak bagina, azkar konturatuko ginateke ale guztiak elkarren artean komunikaturik daudela sustrai luzeen bidez.

Beraz, non topatuko dugu kasik Euskal Herriarena soilik den espezie hau gure ibilbidean? Artikutzako herritik burdinoletarako bidean dauden errekastoetako pareta bustietan errepara ezazue. Noski ez ezazue denbora alferrik galdu urik gabeko lekuetara bista zuzenduaz. Hori bai, hain bitxia dela hainbatetan azpimarratu ondoren, inori ez dakiola bururatu eskuetan hartzea. Artikutza osasuntsu badago, urte askoan gizakiaren atzaparretatik ahal den gehiena babestu delako izan da eta.


Azkenak
'Itoiz, udako sesioak' filma
“Itoizek eragindako emozioen bideari eutsi diogu, Juan Carlosek egin duen benetako prozesua jaso dugu”

Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.

 


Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Eguneraketa berriak daude