Kafearen zorra «khat» drogak arindu du Etiopian


2021eko uztailaren 19an
INTERMON-OXFAM erakunde humanitario prestijiotsuak eman du abisua berrikitan: kafearen prezioa ez dute zuzendu munduko konpainia nagusiek eta horren ondorioz Etiopian milaka baserritar kafeondoak errotik atera eta «khat» landareak ari dira beren ordez ipintzen. Erakunde horren prentsa oharrak izenburu esanguratsu hau zeraman: «Kafearen hondamendiak mundu mailako drogen boom bat dakar».

2002ko udazkenean piztu zuen argi gorria Intermon-Oxfamek, eta haren oihartzun ttiki bat egin zuen Net Hurbil honek «Kafeak gosea ematen du merkeegia denean» izenburua ipiniz. Orduko informeak aipatzen zuen beste herrialde askoren artean Etiopiak gorriak ikusi behar zituela arrazoi horrengatik: urte hartan kanpo zorraren 58 milioi dolar barkatu zioten Etiopiari... baina kafearen prezio lotsagarria dela-eta 110 milioi galdu zituen. Bi urteotan egoerak ez du hobera egin, okerrera baizik. Orduan abisatu zitzaigun gaur hango nekazariei kafea duela 100 urte baino merkeago erosten zaiela (gero Mendebaldeko herritarrok kikaran askoz karioago ordainduko dugun arren). Kafearen laboretik bizi diren 25 milioi laborari familia hondamendira zihoazela ere esan zitzaigun. Gaur egun haien berri gehiago eskuratu digu Intermon-Oxfamek: nekazaritza utzi eta hirietako miseriara doazenez gain, milaka laborari droga duten landareak ekoiztera pasatzen ari dira. Peru edo Kolonbian kafea utzi eta kokara pasa diren bezala, gure lurretan askoz gutxiago ezagutzen dugun «khat»aren laborean murgildu dira Etiopian.

Khat, veve, qat, eschat, miraa...

Catha Edulis da bere izen zientifikoa eta munduan «khat» izenez da ezagunena. «Miraa» eta «veve» izenez da ezaguna Kenyan, «qat» deitzen diote Yemenen, «eschat» Etiopian eta ingelesezko hainbat agiritan «chat» izenez bataiatua ere aurki daiteke.

Eki Afrikan, Itsas Gorriaren bi aldeetan (Etiopia, Eritrea, Somalia, Yemen...) eta Arabiar Penintsulan antzinatik erabiltzen den droga estimulagarria da. Sarritan nekazariek kafe landareen tartean edukitzen dituzte «khat» zuhaixkak, eta hauen ostoak dira ahoan mastrikatuz eguna alaitzen dietenak. Ameriketako hainbat nekazariri koka hostoak bezala.

«Cathinone» izeneko gai kimikoa dute khat ostoek eta honek gizakiaren nerbio sisteman eragiten du, gutxi gora behera anfetaminek egiten duten moduan. Droga beraren familiakoa baina ahulagoa den «cathine» ere badute hosto horiek. Zuhaixkaren goialdeko hostoak dira indarrik handiena dutenak, eta horiek moztu eta lehen 48 orduetan eragiten dute gehien: «cathinone» delakoak ordu horietako iraupena du. Bi egun baino lehenago moztutako ostoak eskuratu baditu, «cathine» ahulagoak ematen duen «igoaldiarekin» konformatu beharko du hartzaileak.

Kairoko Mohamed Al-Kamel doktoreak bere web gunean esplikatzen duenez «kokainak eta anfetaminak ematen duten euforiaren antzekoa eragiten du ‘khata’ mastekatzeak, baina askoz ahulagoa». Yemengo populazioaren %80ak kontsumitzen omen zuen duela gutxi arte, eta kopuru hori da herrialde hartan duen normaltasunaren adierazgarri. Orain aldiz, Yemengo agintariak trabak ipintzen hasi dira gai horri, lantegietan eta administrazioan batik bat.

Hain erabilia izan arren, «khat»aren gehiegizko erabilerak beste droga estimulagarrien antzeko koadroak ematen ditu: paranoiak, depresioak, anorexiak... Eta horietatik desintoxikatzeko ere antzeko terapiak erabiltzen direla argitzen du Mohamed Al-Kamelek.

Etiopian sarri ibili den bidaiari amerikar bati irakurri diogu hemen ere populazioaren %80ak erabiltzen duela, %40ak egunero. Adis Abeba hiriburuan dosi bat osatzen duen adaskak dolar bat balio du. Sasi-anfetamina honen «igoaldia» mastekatzen hasi eta ordu erdira nabaritzen da, «goia» ordu eta erdiren buruan, eta 4-5 orduren bueltan bukatzen da. Dosi ttikian, estimulagarria da «khat»a, eta erabiltzaileek ohi baino gehiago hitz egiten dute (gehiegi askotan); gauza konplexuetan kontzentratzeko ezintasuna dute aldiz. Dosi gogorragoetan konplikazioak handiagoak dira: psikosiak, aluzinazioak eta beste. «Biharamonak nahiko gogorrak dira», aitortu du «khat»a ongi ezaguzten duen honek.

Karitatearen ordez prezio onak

Bost urtean, Etiopiak urtero ateratzen dizkion etekinak 330 milioi dolarretatik 165 milioitaraino erori dira. Hondamendi horren ondoan, «khat» hostoen esportazioak herrialdearen %13 izatera iritsi dira, hau da, 58 milioi dolarrekoak. Martxa honetan kafeari 3.000 urteotan bere sehaska izan den Etiopian «khat»a nagusituko zaio, hamar urte baino lehenago.

Ameriketan bezala Etiopian, nekazariek ez dute arrazoirik falta hiru mila urtez egin duten kafe laborea alde batera uzteko. Duela gutxi librako ia 3 dolar ordaintzen zieten arren, fite 86 zentimotaraino jaitsi diete prezioa multinazionalek. Aldiz, «khat» bushela (35 litro inguruko edukiera du aleentzako neurri honek) 9 dolar pagatzen diete.

Antzera gertatzen zaie Peruko nekazariei. Han kafea 65 zentimo ordaintzen diete librako, eta kokaina aldiz 3 dolar. Zer hautatuko zenuke zuk familia aurrera ateratzeko tresna bakartzat lur mutur bat eta zure bi besoak bazenitu?

Azken bost urteotan Etiopiako gobernuak bakarrik esportazioetan 830 milioi dolar galdu dituela kalkulatu du Intermon-Oxfam erakundeak. Dirutza hori galdu ez balu, hainbat osasun eta hezkuntza zerbitzu gehiago eskaini ahal izango zuen Etiopiako gobernuak. «Munduko hiru herrialde pobreenen artean dago Etiopia. Diru hori guztia hori galdu ez balu, beste modu batera egin ahal izango zion aurre duela gutxi jasan berri duen goseteari».

Eskertzekoa da Intermon-Oxfam bezalako erakunde humanitario bati horrelako salaketa entzutea. Larrialdietan ongi funtzionatzeaz gain arazoen konponbidea erakutsi baitu: kafe erosle handiek ordain diezaietela nekazariei beren lehengaiak merezi duen prezioa eta haiek asmatuko dute beren bizimodua konpontzen. Sara Lee, Kraft, Nestle eta Procter and Gamble multinazionalak aipatu ditu nagusiki erakunde horrek bere salaketan. Eta Merkataritza Zuzena ez «guaykeria» baina garrantzizkoa dela oroitarazten digu Mendebaldeko kontsumitzaile aberatsoi.

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak |
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


2025-02-10 | Irati Diez Virto
Izotz arotik hona, endemismoa kolokan

Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]


2025-02-10 | Jakoba Errekondo
Migranondoa, beste bat etxerako

Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Eguneraketa berriak daude