Felipe Juaristi: «Identitate bakarra ezartzen denean, besteak soberan daude beti»


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zein izan da zure liburu honen historia?
Hasieran Alma Roses Mahler-en historia kontatzeko asmoa nuen. Mahler musikariaren iloba zen, eta oso biolinista ona. Roses harizko laukotea osatu zuen eta oso ospetsu egin zen, Austrian batez ere. 1938an Hitlerren armada Austrian sartu zenean, laukoteak alde egin zuen, lehendabizi Amsterdamera eta handik Londresera. Baina Alma berriro itzuli zen Holandara eta han jendeari laguntzen hasi zen, alde egiteko beharrezkoak zituzten bisa faltsuak sortzen-eta. Baina alemaniarrak Holandan sartu zirenean, Almak ere alde egin zuen Frantziara, Lisboara iritsi eta handik Ameriketara ospa egiteko asmoarekin. Dijonen harrapatu egin zuten, ordea, eta Auschwitzera eraman. Hango zaintzaile batek ezagutu egin zuen, eta judu baten biolina eman zion jo zezan, XVII. mendeko biolin bat. Jotzen hasi eta denak etorri ziren bera entzutera, baita Mengele bera ere, oso ezaguna zelako. Eta Auschwitzeko Emakumeen Orkestraren buru izendatu zuten. Han hil zen, tifusak jota »han tifusaz hiltzen ez zena, gosez hiltzen zen edo gaseatuta», eta hil zenean ohoreak eta guzti egin zizkioten. Ni harritu ninduena hauxe izan zen: nolatan herio-zelai batean orkestra bat?

Beraz, egiazkoa da nobelan aipatzen duzuna, ez zeure asmakizuna?
Noski egiazkoa dela, herio-zelai guztietan zegoen orkestraren bat. Oso dokumentazio gutxi dago orkestra horien inguruan, eta orkestra hari buruz ikertzen hasi nintzen. Bada Paul Celanen poema bat, Koldo Izagirrek itzuli zuena, Tango de la muerte izenekoa. Hungariako kontzentrazio-esparru bateko presoek jotzen omen zuten heriotzaren tango hori. Paul Celanen gurasoak hantxe hil ziren, hortik dator poema. Memoriatan beti aipatzen dute presoak iristen zirenean orkestra batek jotzen zuela, formatzen zutenean eta norbait urkatzen zutenean ere bai. Izugarria da hori. Benetan edertasunak zentzurik ba ote du halako leku batean? Edo Neronek lira jo zuenean Erroma erretzen zuen bitartean?

Itzul gaitezen nazien gaiaren harira.
Historia oso xelebrea da. Jada 1914.eko Gerran hasi zen sarraskia, bai ingelesak bai alemaniarrak gasa erabiltzen hasi zirenean. Gerraren kontzeptua amaitu egin zen horrekin, hura deuseztapena izan baitzen. Eta haren jarraipena izan zen Bigarren Gerra, ze alemaniarrak ez ziren 1914koan gustura gelditu eta Bigarrenean orduko metodoak erabili zituzten. Eta erabaili zuten gasa 1914. Gerrarako judu batek asmatutako gas nerbioso bat zen. Lehenengo Gerraren ondoren, parasitoak eta baratzetako zomorroak hiltzeko erabili izan zen. Eta gerora alemaniarrek erabili zuten. Horixe da metafora: gas hori baratzetako zomorroak hiltzeko erabilgarria baldin bazen, gizarteko parasitoak hiltzeko ere erabilgarria zela. Gas hori asmatu zuen judua Suitzara erretiratu zen, ihesi joan eta han hil zen, baina bere familia Auschwitzen hil zen.

Parasitotzat jotzen zituztelako hiltzen al zituzten naziek beren biktimak?
Bai. Lehendabizi, eutanasia aktibatu zuten, hau da, Alemaniako elbarriak eta zaharrak sartzen zituzten horrelako furgoneta edo etxe batzuetan eta gaseatu egiten zituzten. Orduan hasi ziren sobrante zen guztia »parasitoa zena» hiltzen. Eta gero juduak, ijitoak, gerrako presoak... Baina historia asko nahastu zen, izan ere Europak duen kontzientzia txarrarengatik baitago gaur Israelgo Estatua. Juduei gertatu zitzaienagatik Europak kontzientzia txarra zuenez, onartu egin zuen Israelek estatu bat behar zuela. Beraz, nazien eraginez sortu da; eta hori mendekua da, orain Israel metodo berdinak aplikatzen ari da-eta. Heydrichek asmatu zuen juduentzat-eta "azkeneko soluzioa" izango zena. Heydrich biolin jotzailea zen, eta Bohemiako gobernadore izan zen. Halako batean, Txekiako bi partisanok hil zuten. Partisano haiek eliza batean ezkutatu ziren, eta Gestapokoek fusilatu egin zituzten. Gero naziek euren herria suntsitu zuten. Eta orain zer gertatzen ari da Israelen? Adibide garbia da. Azkenean historiak erakusten duena da borreroa biktima izan daitekeela eta biktima borrero. Horretan ez dugu ezer aurreratu.

Kulturak ez gaitu salbatuko?
Ez dut uste. "Azkeneko soluzioa" Heydrichek aurkeztu zuenean berarekin bildu zirenetatik »Eichmann, Stuckart, Neumann eta horietatik, uste dut hamar zirela denera» zortzi unibertsitateko doktore ziren eta espezialistak beren gaietan. Haiek erabaki zuten juduak, ijitoak, homosexualak eta beste hainbat soberan zeudela eta sistematikoki hil egin behar zituztela. Jende ikasiak erabaki zuen hori, ez edozeinek! Kulturak ez du salbazioa ziurtatzen. Alemaniakoak garbi uzten du hori. Eta gertuago joanda, Bosniako gerran nor zen sarraskigilerik handiena? Radovan Karatzi, pediatra famatu bat! Horregatik diot kulturak, humanismorik gabe, ez gaituela salbatuko. Baina zer humanismo mota? Azkenean humanismoa ere zer da? Bere izenean egin dira sarraskirik handienak! Gizatasunaren izenean Robespierrek gillotina martxan jarri zuen. Stalinek egin zuena ere gizatasunaren izenean egin zuen. Eta Hiroshima, Nagasaki, zergatik gertatu ziren? Bakearen izenean! Edo Dresdeko bonbardaketa. Hogeita hamar mila pertsona hil ziren, zibilak denak, eta horren errudunak ez ziren alemaniarrak, aliatuak baizik!

Zure liburuan gogorarazten dituzu espainiarrek Flandesen eta inguruetan egindako sarraskiak ere.
Inkisizioaren indarra ere terrorean zegoen oinarrituta, jendearengan sortzen zuen beldurrean. Flandesen egin zutena, Hogeita Hamar Urteko Gerra hartan, Alemanian, Txekian... Alemaniak bere populazioaren erdia galdu zuen. Erraz esaten da, eh, populazioaren erdia! Eta ezer ez da aldatu. Gaur egun begiratu bat bota diogu munduari eta, zer ikusten dugu?

Ideia onen izenean egiten diren gauza txarrak?
Spinozak esaten zuen hori! Estatu guztiak sortu izan dira terrorearekin. Estatu guztien oinarrian zegoen Estatu bat eta erlijio bakarra. Eta erlijio bakarra behar zenez, juduak soberan zeuden eta musulmanak ere bai. Edo konbertitzen ziren, edo kanporatzen zituzten... Eta berdin gertatu zitzaien protestanteei katolikoen lurretan.

Amsterdami garrantzi handia eman diozu nobelan. Zergatik?
Izan ere, Amsterdam oso inportantea izan zen. Han kalbinistak zeuden, eta erlijio guztiak onartzen zituzten baldin eta besteei ez bazieten molestatzen. Juduak nahiko lasai bizi izan ziren han. Baita Euskal Herriko zenbait tokitan ere, foru bat eduki zuten.

Airezko emakumeak izena jarri diozu nobelari.
Biolina delako emakume forma duen musika tresna.

Eta Spinoza hautatu izanaren arrazoia?
Narratzaile bat behar nuen. Ni ezin nintzen izan, ez bainaiz gertaera horien lekuko izan. Orduan Spinoza hautatu nuen, judua zelako, berak ere inkisizioa pairatu zuelako eta benetan gizon librea izan zelako.

Ez al zuen parte hartu sinagogan beste bat zigortzen?
Hamalau urterekin, bai. Berak kontatzen du, gero damutu egin zen horretaz. Juduek ere beraien inkisizioa zuten. Spinoza bera bidali egin zuten sinagogatik eta baztertu. Atentatu bat ere izan zuen. Eta bere lagunik minena harrikatu egin zuten kalean, liberala zelako. Eta hori Amsterdam liberalean, eh!

Airezko emakumeak identitatearen inguruko nobela dela esan daiteke?
Izan ere, identitatearena oso garrantzitsua da. Kultura alemana anitza zen, baina naziek eredu bakarra ezarri zuten, eta bertan sartzen ez zirenak etsaiak ziren. Norberaren nortasuna ulertzeko identitate bakarra ezartzen denean, besteak soberan daude beti.

Gerta al dakiguke guri antzekorik?
Edozein tokitan gerta daiteke, nortasuna eredu bakarrarekin neurtzen baldin badugu.

Kulturak ez gaitu salbatuko
«Kulturak ez du salbazioa ziurtatzen. Alemaniakoak garbi uzten du hori. Eta gertuago joanda, Bosniako gerran nor zen sarraskigilerik handiena? Radovan Karatzi, pediatra famatu bat! Horregatik diot kulturak, humanismorik gabe, ez gaituela salbatuko»


Azkenak
Gasteizko greben bideo ezezagunak aurkitu ditu Martxoak 3 elkarteak Erresuma Batuko artxibo batean

Hiru bideo dira (albiste barruan ikusgai). Batak jasotzen du, grebak antolatzea leporatuta, Carabanchelen espetxeratu zituzten Jesús Fernandez Naves, Imanol Olabarria eta Juanjo San Sebastián langileak espetxetik atera ziren unea, 1976ko abuztuan. Beste biak Martxoak... [+]


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


2025-03-10 | June Fernández
Celeste Agüero
“Manifestu politiko bat bezain indartsuak dira nirekin daramatzadan kantak eta olerkiak”

Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.

Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]


2025-03-10 | ARGIA
Badator Bizi Baratzea Orria, ARGIAren aldizkari berri eta berezia

Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]


Elkarte eta kooperatiba agroekologikoen des-finantziazio mekanismoak

Euskal Herri mailan txikitik handira agroekologia sustatzen duten zenbait elkarte eta kooperatiba ataka larrian daude, finantziazio iturriak bertan behera geratu ostean. Erakunde publikoetatik, berriz, elikadura negozio gisa ikusten duten proiektuen aldeko apustu irmoa nabari... [+]


Zata arrunta
Ahuntzak gustuko omen dituen gautxoria

Katalanen ustetan artzainak engainatzen omen ditu hegazti honek: “enganyapastors”. Espainiar eta latindarrek, aldiz, ahuntzari esnea kentzen diola diote, hortik datorkio hain zuzen ere izen zientifikoan (Caprimulgus europaeus) islatzen den caprimulgus (capra... [+]


2025-03-10 | Jakoba Errekondo
Loratu ala hil. Loratu eta hil

Noizbait. Noiz izan ote zen? Noizbait landareren batek lorea egitea erabaki zuen. Bai, bai, landareek ere erabakiak hartzen dituzte, eta guk maiz ez bezala, erabakiak bete egiten dituzte. Eta loreak sortu zituzten.


2025-03-10 | Garazi Zabaleta
Bordaxaki
Euskal txerriak hazteko eta eraldatzeko proiektu txikia Nafarroako Pirinioan

Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]


2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


Eguneraketa berriak daude