Ezpalak


2021eko uztailaren 27an

Bidaiariek ikusi eta kontatutakoa

50 idazletik gorako bidaiari eta idazleen zerrenda osatu du Santiago Leone Puncel ikerlariak Euskal Herria XIX. mendeko bidaia liburuetan izeneko ikerlana burutzeko. Irungo Udalak ematen duen Jose Antonio Loidi ikerketa beka jaso du historialariak eta urtebeteko epean osatu beharko du lana. Dioenaren arabera, XIX. mendean bidaiari gehiago etorri ziren Euskal Herrira eta haiek kontatutakoa interesgarriagoa izan zen. Europak orduan jakin omen zuen Euskal Herria existitzen zenik. 50 idazleko zerrenda horretan dira, besteak beste, Humboldt, Victor Hugo, Louis Lande eta Pierre Loti, besteak beste.


Musika erromantikoa

Munduan organo erromantiko gehien kontzentratzen den lekua da Gipuzkoa. Egun hauetan, hain zuzen, horrelako organoak dituzten hiru herritan »Azkoitian, Bergaran eta Azpeitian» Nazioarteko V. organo Erromantikoen Zikloa burutzen ari dira. Dagoeneko bi asteburutan hainbat emanaldi eskaini dituzte euskal organo-jole nahiz Europako herrialde ezberdinetatik etorritakoek. Otsailaren 7an Hans Ole daniarrak Azkoitiako Santa Maria parrokiako organoa joko du eta egun berean Roberto Antonello italiarrak Bergaran emanaldia eskainiko du. Antonellok berak joko du hurrengo egunean Loiolako Basilikan. Otsailaren 13an, Daniel Oyarzabalek joko du leku berean eta 14an Azkoitian kontzertua eskainiko du. Egun horretan amaituko da Zikloa Oscar Candendo eta Loreto Aramendiren emanaldiekin.


Literaturari leku egin dio EKEk

Ahozko zein idatzizko literaturara mugatuko da aurtengo urterako Euskal Kultura Erakundeak martxan jarri duen BatekMila ekimenak. Kantuketan-en ondotik sortua den ekimen honen baitan ama eskolako eta lehen mailako ikastetxeetako euskarazko irakasleei literaturaren inguruko formakuntza emango zaie, euskal literatura hobeto ezagutzeko eta ondoren haurrei interesa pizteko. Horrez gain, ekimenaren baitan zahar etxeetara joateko asmoa du EKEk bertan daudenen memoria jasotzeko grabaketen bitartez. Azkenik, Euskal Herriko zenbait artistekin literaturan oinarritutako obra bat prestatuko dute 2005erako. Besteak beste, Miarritzeko baletak, Bainako Scene National erakundeak eta Garazikus elkarteak parte hartuko dute obra horretan.


Jaurlaritzaren babesa musikariei

19 diskoetxe izan dira aurten Cannesko Midem Jaialdian Eusko Jaurlaritzak prestatzen duen Euskadiko Soinuak egitarauaren baitan. Hain zuzen, Midemen euskal musikak izan duen erakus-mahaian banatu ditu Jaurlaritzak 2003ko euskal musikaren esanguratsuena biltzen duten bi CDak. Horrekin batera aurten www.euskadikosoinuak.com helbidea prestatu dute, non euskal musikarien berri jaso duten. Midemeko ekimena aurkeztu eta hurrengo egunean hitz egin zuen Jaurlaritzako Kultura sailburu Miren Azkaratek azkenaldian euskal musikariek jasandako boikota dela-eta. Azkaratek «euskal musika talde, enpresa eta produktu komertzialen aurkako kanpaina zabal bat» salatu du.


Arte garaikidea oinez

Kalitate handiko erakusketa prestatu du aurten Nafarroa Oinez antolatzeko ardura duen Lizarra ikastolak. Euskal Herriko arte garaikidearen bilduma osatu dute. Bilduma aberatsa, eskultura, pintura, grabatu, argazki eta bideo lanez osatua baitago. Estilo ugaritako arte lanak dira gainera. Batzuk egile esanguratsuek emandakoak dira, hala nola, Chillida, Oteiza, Zumeta, Basterretxea, Badiola, Aizkorbe, Salazar, Irazu, Azketa edo Osesenak. Besteak artean bide berriak jorratzen dabiltzan beste zenbait artistenak dira. Kontua da batzuen zein besteen lan gehienak salduta daudela dagoeneko. Eta bere ibilbidea hasi besterik ez du egin Artea oinez’04-k. Otsailaren erdia arte egongo baita Iruñeko Gotorlekuko Arma Aretoan. Ondoren, Bilbo, Donostia eta Lizarrara abiatuko da.


Telebista publikoa eta kultura.

Euskal Telebistako Langile Batzordeak berak salatu berri du ETBko programazioaren baitan eskaintza kulturalaren murrizketa progresiboa dela-eta kezkaturik dagoela. Izan ere, murrizketa horren azken adibideak dira Hau komeria! eta Desde el gallinero saioen desagerpena. Bost urtean mantendu dira bi saio hauek eta sariak ere jaso izan dituzte. ETBren sorrera legeen baitan dago jasoa «Euskal kulturaren zerbitzurako tresna» izatearen xedea. Eta zentzu horretan, zaila da telebista publikoa helburu horri nola erantzuten ari zaion ulertzea. Langile Batzordeak «nekez ulertzen du».


Komikien intimitatea

Komikietako pertsonaien bizitza sexuala edota finantza kontu ezkutuak jarri nahi ditu agerian Eugenio Merino artistak Iruñeko Nafarroako Unibertsitate Publikoko Carlos III aretoan paratu duen erakusketan. Porky, Tintin, Barbie, Epi eta Blas... bezalako pertsonaiak biluztu ditu. Izan ere, marrazki bizidun hauen egia adierazi nahi izan du artistak, eta era berean erakutsi marrazki bizidun horiekin egiten den ongiaren eta gaizkiaren jokoa. Haur gehienak ongia adierazten duten pertsonaien alde makurtzen dira. Gero, ordea, askok sentitu du pertsonaiak ongian eta gaizkian kokatzeko modu horrekin «gezurra esan zigutela». Hori dio erakusketaren katalogoak behintzat.


Azkenak
PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2025-01-10 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Eguneraketa berriak daude