Bero-beroan


2021eko uztailaren 19an

PP gehiengo nagusitik gertu, inkesten arabera

El Pais egunkariak abenduan egin eta oraintsu kaleratu duen inkesta baten arabera, Espainiako herritarren %64k uste du Mariajo Rajoi izango dela Espainiako Gobernuko hurrengo gobernuburua. Eta inkestaren datuen arabera hala izango da, PPk 5,5 puntuko aldea aterako bailioke PSOEri, gehiengo osoaren mugan jarriz. Hala ere, %55,9k gobernu aldaketa nahiko luke. Edozein eratan, inkestaren arabera, hamar herritarretatik lauk oraindik ez du erabaki zer boztaku.


Euskobarometroaren iruzurra salatu du Kataluniako Contrastant-ek


Azken Euskobarometroaren datoen ondorioz, EAEko hurrengo hauteskunde autonomikoetan PP eta PSOE Eusko Legebiltzarrean gehiengo osoa lortzetik oso gutxira egon zitezkeela zabaldu zen. Gaur egun 37 boto dituzte eta Gipuzkoan Ezker Batuak gal lezakeen eserlekuarekin, beti ere Francisco LLerak zuzentzen duen inkestaren arabera, PSE-EEk bat irabaziko luke eta beraz, bloke konstituzionalistak 38 izango lituzke. Contrastantek salatu du hori ez litzatekeela horrela, D’Hont Legearen arabera Ezker Batuak Gipuzkoan eserlekurik galduko balu, 2001eko emaitzen arabera, hori EAJ-EA koaliziora joango litzatekeelako eta ez PSE-EEra. Ibarretxe lehendakariak iragarri du jada ez duela hauteskunderik aurreratuko, baina martxoko 14aren ondoren, 2005eko EAEko autonomikoen aurrekanpaina luzea aurreikusten da.


EITBko Ortuzar eta Zupiriaren auzia astindu nahi du Fungairiño fiskalak

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskal Nagusi Eduardo Fungairiñok, Andoni Ortuzar eta Bingen Zupiria EITBko zuzendaritzako kideen aurkako auziperatze prozedurak aurrera jarrai dezala eskatu dio Gillermo Ruiz Polanco epailerari. Ortuzar, Zupiria eta Julian Beloki iazko maiatzean EITBko medioek ETAren bideo bat ematean, "terrorismoa haizatzearen" akusaziopean auziperatu zituzten. Oraingoan, Beloki auzitik kanpo utzi du, ETAren iragarpenek irratian oihartzun txikiagoa izan zuelako. Auziaren berezko fiskala berau artxibatzearen aldekoa zen, eta Fungairiño zigor eskaerekin jarraitzearen aldekoa denez, berak hartu du kasua bere gain.

Piñeiro eta euskara

EAEko justizia auzitegi nagusiko presidente berria den Fernando Ruiz Piñeirok euskarari buruzko adierazpen polemikoak egin zituen pasa den astean ETB2ko El Punto saioan: «Epaile batek, bere lanean jardun ahal izateko, ez du zertan hizkuntza koofizial bat jakin. Epailearen lanean funtsezkoa eta lehentasunezkoa den bakarra zuzenbidea ezagutzea da eta hura aplikatzen jakitea». Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak adierazpenok kritikatu ditu eta presidente berriak euskara gutxietsi duela adierazi. Besteak beste, Abokatu Euskaldunen Elkarteak, Behatokiak eta Euskal Herrian Euskarazek Piñeirok esandakoak gaitzetsi dituzte.

EBLUL kezkatuta euskarak Nafarroak bizi duen egoerarekin

Nafarroan izan zen joan den astean Hizkuntza Gutxituen Europako Bulegoko (EBLUL) presidente Bojan Brezigar. Iazko martxoan Nazio Batuen Erakundearen eta Europako Kontseiluaren erakunde aholku emaile den EBLULen ordezkaritza bat izan zen euskarak Nafarroako lurraldean duen egoera aztertzen. Txosten bat osatu du erakundeak eta bertan oso kezkagarritzat jotzen da euskararen egoera Nafarroan, gainera azken urteetan atzerapausoak eman direla adierazi dute, 2000ko foru dekretuaz geroztik batez ere. Txostena Nafarroako Parlamentuan eta Hezkuntza Departamenduan aurkeztu zuen erakundeak. Nafarroako Gobernuak, bestalde, zera adierazi du: «Txostena eta EBLULen iritzia ez datoz bat errealitatearekin».


Soziolinguistika ikastaroa Iruñean

Iruñeko Karrikiri elkarteak Hizkuntzaren erregistroak: funtzio komunikatibo guztietara heltzeko tresnak ikastaroa antolatu du. Otsailaren 3tik 24ra bitarte, Pablo Suberbiola, Asier Larrinaga, Juan Ignazio Lizarraga eta Asisko Urmeneta arituko dira irakasle lanetan. Lau saiotan, haur hizkera, gazte hizkera eta komunikabideetako hizkuntz erregistroak jorratuko dituzte. Izena emateko epea urtarrilaren 30ean bukatuko da.


Orotariko Euskal Hiztegia bukatzear

Hainbat erronka ditu Euskaltzaindiak aurtengorako eta garrantzizkoena Orotariko Euskal Hiztegia urte honetan amaitzea da. Koldo Mitxelenak hasi zuen hiztegia eta egun Ibon Sarasolak zuzentzen duen lan taldeak jarduten du zeregin horretan. Bestalde, hizkuntzaren ikerketan ibilitako hainbat idazle eta hizkuntzalari omenduko ditu Akademiak. Duela 25 urte zendutako Mikel Zarate idazlea omenduko du martxoaren 26an Lezaman. Maurice Harriet apaiz eta idazlea ere omendua izango da Haltsun uztailaren 23an. Harrietek Euskalki guztien ezaugarri nagusiak biltzen zituen Euskara-frantsesa hiztegia osatu zuen, baina ez da inoiz argitaratua izan.


Microsoftek Office 2003 euskaratuko du

Elhuyar eta uzei Windows XP eta Office 2003 euskaratzen ari dira, Microsoftek programak euskaraz komertzializatzea erabaki baitu. Oraingoan, beste bertsio batzuekin egin ez bezala, Eusko Jaurlaritzak ez ditu lan horiek finantzatuko, baina promozioan lagunduko du.


Koalizioen dantza

Hauteskunde zerrendak aurkezteko epea bukatzen den aste honetan, dena erabakita dagoela esan liteke, nahiz eta, futbolean bezala, azken minutura arte itxaron beharko den. EAJk EArekiko ardatz estrategikoari eusten saiatuko dela dion bitartean, EA ardatz estrategiko horretatik ihesi dabil, zentro-ezkerreko bere eremua finkatu nahian. Aralarrekin egin nahi izan du koalizioa, baina azken honek nahiago izan du perfil ezkertiarragoa eta EAEn 2003ko udal hauteskundeetan posible izan ez zen koalizioa iragarri du Zutikekin. Bergarako fronteak, bestalde, pilota Nafarroa Bai koalizioan utzi du, Bergarako eskaintzaren filosofiarekin bat eginez gero, botoa harentzat eskatuko lukeela proposatuz. Aralarrek interesgarritzat jo du proposamena, baina Nafarroa Bai koalizioak astean erantzungo dio Batasunari, nahiz eta zaila izango den baiezko biribila ematea. Horrez gain, Batasunak iragarri du jadanik era batera ala bestera Bergarako proposamena martxoaren 14ko hauteskundeetan egongo dela.


Azkenak
'Itoiz, udako sesioak' filma
“Itoizek eragindako emozioen bideari eutsi diogu, Juan Carlosek egin duen benetako prozesua jaso dugu”

Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.

 


Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Eguneraketa berriak daude