Makina bat kontu


Kedarrak berotegi-efektua areagotzen du

Prozesu industrialen hondakin gisa ekoizten den kedar beltzak, elurrak duen eguzki-izpiak islatzeko era aldatzen du. Ordenadorez egindako simulazio baten arabera kedar beltzak joan den mendean gertatutako berotegi-efektuaren %25ean erantzukizuna du.
Lurraren latitude altuetan, izotza eta elurra arruntak diren lekuetan alegia, haizeak garraiatutako kedarren metaketak ondorio garrantzitsuak izan ditzake klimatologian. Elurrak edo izotzak geruza zuriak sortzen dituzte eta hauek eguzki-izpiak espaziorantz islatzen dituzte, baina gainazal zuri horiek kedar beltzez iluntzen badira, izpi gehiago xurgatuko dira eta gutxiago islatu. Gertaera honetan autoelikaketa gertatzen da gainera. Kedarrak eguzki-izpien xurgaketa handitzeagatik tenperatura igotzea eragiten badu, izotz-urtze handiagoa gertatuko da eta ondorioz kedarraren proportzioa elurretan edo izotzetan handituko da, eguzki-izpien xurgaketa areagotuz.
Ikerketa hau Goddard Institute for Space Studies-eko ikerlari-talde batek burutu du James Hansen-en zuzendaritzapean. Ikerlari hauen ekarpen nagusia kedarrak eguzpi-izpien islatzean duen oztopatze-efektua neurtzea izan da.
Kedarra ikatz beltza baino ez da, baina karbono dioxidoak berotegi efektuan duen eraginaren bikoitza du. Hala ere, bataren eta bestearen isurtze-kantitateak direla eta, oraindik orain karbono dioxidoa da berotegi efektuaren erantzule nagusia eta urtetan horrela izaten segituko du.
Aipatu ikerlarien arabera kedarraren eraginez glaziar asko desegiten ari dira eta adibide gisa, orain 11.000 urte Kilimanjaron sortutako izotz geruza bi hamarkadatan desager daiteke. Mendi horretan, hain zuzen ere, izotzak %80 egin du behera azken 100 urteotan.


Erregai ekologikoago baten bila

Argonne’s energy laboratory-ko ingeniariek diseinatu berri duten zeramikazko mintzen bidez hidrogenoa ateratzerik izango da ohizko erregai fosiletatik. Hidrogenoak oxigenoarekin erreakzionatzean elektrizitatea sortuko da eta hondakin gisa ura, beraz egun sortzen diren hondakinen artean ekologikoena sortuko da.
Ingeniarien arazo nagusia hidrogenoa era ekonomikoan lortzea da eta urte askotxo daramatzate ildo horretan. Argonne Laborategiko Balu Balachandran eta lagunek egungo erregai fosiletatik hidrogenoa lortzeko sistema antolatu dute, beraz hidrogenoa sortzeko sistema konplexuak ebitatu egiten dira.
Orain arteko probak laborategian egin dira oso diametro txikiko mintzak erabiliz, baina zientzialarien arabera ez dago inolako arazorik diametro handiko mintzak sortu eta gasolindegi edo birfindegitan instalatzeko eta honela hidrogenoa eskala handian sortzeko.
Industriarako mintz-sistema gehienak hondakin-urak edo gasak bereizteko erabiltzen dira. Bahe gisa funtzionatzen dute eta zulotxo txiki batzuk dituzte non diametroa txikiagoa duten molekulak baino ez diren pasatzen. Aipatu mintzak ez dira hidrogeno purua isolatzeko bezain espezialduak eta mintz espezialduak lortzea izan da Argonne-ko laborategiko ikerlarien helburua. Zeramikazko mintzek ez dute zulotxorik eta material eroalez eginda daude eta hauek hainbat elektroi eta ioi baino ez dute pasatzen uzten. Honela Argonne-ko mintzak hidrogenoari eta elektroiei bakarrik uzten die horma zeharkatzen. Antolatutako sistemak 900°C onartzen du eta hidrogenoa ateratzeko lehengaia gasolina eta gasoilak sortzeko erabiltzen dena izango denez, sistema gasolindegitan instalagarria izango da. Automobil ekologikoagoen belaunaldi baten atarian gaudela esan dezakegu.


Azkenak
2024-12-02 | ARGIA
ARGIA Durangoko Azokan: zer, noiz eta non?

Jakoba Errekondo eta Garbiñe Larrea han izango dira, baita Haziak liburuko egileak ere. Superbotereak hezkuntza liburua, Abentura erraldoia komikia... eta, jakina, Inor ez da ilegala-ren postutxoa ere ipiniko du ARGIAk. Aurtengo beste nobedadea: denda fisikoa Andra Mari... [+]


Tomate hazien bildumagileak eta bioaniztasunaren zaintza logikak

Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.


Armarri-zimitz jaspeztatua
Gonbidatu gabeko turista

2016an ikusi omen zuten lehen aldiz Herrialde Katalanetan. Bi urte geroago, 2018an alegia, Xanti Pagola eta Imanol Zabalegui entomologoek Gipuzkoan azaldu zela jakitera eman zuten. Eta euskaraz izendatu ere bai! Urte batzuk pasa dira eta ez dut esango gure artean ikusteaz ohitu... [+]


2024-12-02 | Jakoba Errekondo
Gintonikaren ezkontza

Bart arratsean izan da. Etxekoak gintonikari zurrupaka. Ni aspaldi dibortziatu nintzen gintonikarekin. Ginak oso gogoko ditut, hortz-haginak ur, baina tonikak ezin edan ditut, gozoegi eta burbuila zakar gehiegi.


Aurkezle eta umoregile bat salatu dute, hainbat emakumeri eraso egiteagatik

"Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere", seinalatu dute idatzi batean, sare sozialetako kontu berri baten bidez hedatu dena. Leku ugaritako neska gazteak elkartu dira salaketa egiteko. EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, pertsona hori ageri... [+]


2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Eguneraketa berriak daude