Nagoen lekutik: Baratzea, negutegia eta loreontzia


2021eko uztailaren 28an

Amaitu berri den 2003a urte mugitua izan du euskal kultur munduak, ordainetan edo, euskara bera ere asko mugitu da munduan barrena. Euskal Herritik esportatzen ditugun notiziak ez dira beti onak izaten, baina gero eta gehiago dira hemendik kanpora irteten diren musikari, idazle, kazetari, bertsolari, zientzialari, eta abarrak. Denek ez dute gure berri berdin emango, baina tira, etxean ere guztiok ez ditugu gauzak berdin ikusten, beharbada begiratu ere ez dugulako berdin begiratzen.

Irunberriko euskararen baratzea

Kanpotik etortzen naizen bakoitzean etxeko berri jakiteko amorratzen egoten naiz, baina era berean, beldurrez akabatzen. Hemen nagoenean berri onak eta txarrak pixkanaka iristen dira eta horrela irensten ditut. Disgustua eta gustukoa dosi txikietan heltzen dira, gazi-gozoari hobeto hartzen zaio neurria lehenari garrantzia kenduz eta bigarrena exajeratuz.

Aurtengo "Nafarroa Oinez" bertan behera geratu berritan abiatu nintzen Nepal aldera. Eguraldi txarrak hainbeste ilusio eta lan hankaz gora utzitako irudia eman nuen harantz. Aitortzen dut ez naizela festa erraldoi horien oso zalea. Ikurriña gehiegi ikusi eta euskara gutxiegi entzuten dudalako agian edo hizkuntzaren izenean gazte mozkor dexente eta "borratxo" asko sumatzen dudalako beharbada.

Irunberriko hondamendiaren ostean kontu korronte zenbaki batzuk eman ziren ezagutzera, jendeari dirua bertan sartzeko gonbitea luzatuz. Kanpotik etorri bezain laster milioi bat euro baino gehiago bildu zirela jakiteak asko poztu ninduen. Eguraldi ona egiten duenean 100.000 lagun bildu bai, baina zenbat diru ateratzen den ez da normalean esaten. Teleberritan negarrez ageri zen ikastolako ordezkariari irrifarra bueltatzeko balio izan badu sikiera! Premian daudenei laguntza ematea eta lagundutakoak pozik ikustea bezalakorik ez dago!

Kalteak kalte, eguraldi txarrak mesede egin ote digun ustea daukat. Alde horretatik begiratuta, Egunkariaren aurka, Del Olmo epaileak egindako operazioak ere mesederako dirudi, asko saiatu arren ez genukeen geure kasa irakurle kopurua bikoiztuko. Kanpoko baten belarrondokoak espabilatzen ote gaitu?

Durangoko Kultur negutegia

Aurreko batean Durangoko Azokari buruz idatzi gabe geratu nintzen eta badakit desgaraian nabilela, denborak abiadura baino gehiago azelerazioa darama. Abendukoa 38.a izan zen, datorren urtekoa 40.a izango da, aurtengoa 39.a izango baita! Juan Mari Irigoienek, Gari Berasaluzek, Xabier Mendigurenek eta beste hainbatek egin dute lehen Azokaren inguruko gogoeta, niri ere horixe bururatu zitzaidan Durango aldera nindoala. Jende uholdea espero arren igande goizean (abenduaren 7an) abiatu nintzen bertara. Eguraldi aparta lagun eta gurasoekin bazterrak ikusiz hurbildu ginen Maltzagatik barrena Durangora. Oker ez banago 1976. urtean egon nintzen lehenbizikoz, Franco hil eta urtebetera. Diktadorea bera azkenaldian baino gaixoago zegoen Citroen Dyane zaharra hartu eta abiatu ginen. Deskarga eta Elgetatik barrena hotzez akabatzen Elorriora eta handik Durangora. Elurra ere ez zen urruti izango. Tolosatik Donostiara eta handik Durangora trenez joateko aukerak hiruzpalau ordu eskatzen zituen eta kotxez ordubete pasatxo, aparkatzeko ere ez zen orduan arazo askorik izango.

Liburu eta diskoen artean ezagunak agurtu, lagunekin berba egin eta zerbait erosi asmoz ibiltzen ginen, ikusmiran, baserritarrak "peri" egunean letxuari edo arkumeari begiratzen dioten antzera. Zigarroen keak eta arnas lurrinak bereiztu ezinik, hantxe, egun pasa.

Etxean "tokadiskosik" ez, kotxean "radiokasetik" ere ez, musika aukerak beraz, baztertuak… liburuak berriz gustukoen artean erabaki ezinik! Euskarazko klaseak Gaueskolan emanez 3.000 pezeta inguru irabazten genuen hilabetero, haiekin bizi ahal izateko eta bizioak (afizioak) ordaintzeko nahiko lan! Garai bateko kontuak dira hauek!

Andra Mari eliz ataria aurrena, geroago etorri zen merkatu plaza, beranduago karpa zuria, eta iaz eraikuntza berria. Landako 4.400 metro koadrotan, 400 liburu berri eta ia ehun musika titulu formato ezberdinetan. Joan den abenduko Azokan Durangoko Negutegi kulturala martxan, kristalezko eraikuntza dotoreari horrexen itxura hartu nion. Barruko Goienkale, Artekale eta Barrenkale jendez gainezka, 271 erakusmahaiak lepo beteta. Gehienetan hotza protagonista izan den Azokan beroa sentitzea arraroa zen benetan.

Euskararen ispilua eta neurgailua da Durangoko Azoka, Euskal Kulturaren eskaparatea ere bai. Joan-etorrian ehunka "maniki" genbiltzan, mila euro baino gehiagoko soldatadunak asko eta asko… zer erosia aukeran, nork saldua ere bai eta halere, laino beltzak omen datoz argitalgintzaren geroan. Negutegi efektoaren ondorioa izango ote da?

Xabiertxo liburua, nire ametsen loreontzia

Besopean poster pare bat eta dozena erdi liburu hartuta irten gara gurasoak eta hirurok, horien artean Xabiertxo. Duela 40 urte gure etxean ez genuen irakurtzeko aukera handirik eduki. Arantzazuko praileen errebista eta Xabiertxo nik gogoan ditudanak. Hori ordea ez zen aitzakia, orduan (Tolosan behintzat) bazen "kajaorrosko biblioteka" eta liburuak maileguan uzten zituzten. 1923. urtean argitaratu zen Xabiertxo lehenengoz, aldamenean daukadan aita jaio eta handik bi urtetara. Liburu azaleko Xabiertxok eta aitak badute elkarren antza, biek daramate txapela buruan, nik ez dut txapelik gabeko aita ezagutu.

"Txapela buruan eta ibili munduan" dio esaera zaharrak, aitak txapela buruan bai, baina ez da mundua ezagutzera atera (mundua orain telebista bidez sartu zaio etxera). Niri berriz, ea "mundu osoa korritu dudan" galdetzen dit. Xabiertxo liburuak mundu bat ireki zidan, hizki eta marrazkiena, irakurketa eta idazketarena. Kontrazaleko irudia oso gertuko egiten zitzaidan. Maoizko praka urdinak eta abarkak jantzitako baserritar asko ezagutzen nituen, saskia eta sega bizkarrean hartutako gizonaren irudia egiazkoa zen niretzat. Azaleko irudia berriz, misteriotsua zen, irreala iruditzen zitzaidan. Irudi baten barruan bestea, haren barruan txikiagoa… noraino ordea? Infinitoaren muga iritsi ezineraino?

Abioiean irakurtzen ari naiz Xabiertxo, Nepaletik etxera bidean, «Nola ibiltzen geran» kapituluan honela dio liburuak: "Gizona, berez, bi oñez ibiltzen da. Bañan, laxterago ibili nayean, aspalditik ibili izan da astoz eta zaldiz ere. Gurpila ta gurdia ere aspaldi sortuak ditu. Bañan gero ta laxterago ibili nairik azkenengo urtietan Bultzi edo Trena sumatu du. Bai aurerapen aundiak ekari dizkiola gizonari sumaketa eder orek! Gaurko egunetan oraindik aurerago joanda beriz, eta Gurtariña edo Automobila eta Egazki edo Aeroplanoa sumatu ditu..."

Duela astebete baino gehiago hegazkin bat itsasora erori zen Egipton, Itsaso Gorria beltzez, lutoz jantzi da bat-batean. Nagoen lekutik ez oso urruti, lurrikara batek 30.000 lagun hil eta Irango Bam herria erabat txikituta utzi du. Lur astinduak segundo gutxitan abiazioak mende oso batean baino pertsona gehiagoren heriotza ekarri du... "Jaungoikoa da gauz guztien egilea" dio Xabiertxo liburuaren lehen esaldiak. Gauza on guztien egilea bakarrik ote da?

Doha, Qatar


Azkenak
Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


2025-04-02 | Mara Altuna Díaz
Arberoa ikastolaren suteak elkartasuna piztu du Ibarran

Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


2025-04-02 | Hala Bedi
Haizea eta Mikelsa (Euskal Udalekuak):
“Adin baten ematen du gauza guaiak ezin direla euskaraz egin”

Hemen da "uda bete abentura bizitzeko aukera." Zabalik dago aurtengo Euskal Udalekuetan izena emateko epea. 6 urtetatik 17 urtera arteko haur eta gazteentzako hamaika txanda antolatu dituzte Bernedo, Abaigar eta Goñi herrietan.


Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi ditu Basauriko plantatik

Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.


2025-04-01 | Axier Lopez
Eskuindar nahiz progre, 10 urtez mozalarekin

Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Espainiako polizia bat bi urtez infiltratu zen Lleidako mugimendu politiko eta sozialetan

Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan

Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]


Eguneraketa berriak daude