Koka ihartu ez eta pozoiak Kolonbian gizakia hiltzen du


2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Putumayo eskualdean ez dituzte erraz ahaztuko 2000. urteko Eguberriak: egun horietan hasi ziren militarrak inguruko koka soroak airetik keztatzen eta fumigatze kanpaina hurrengo martxoa arte luzatuko zen. Goizeko 08:00etan hasten ziren hegazkin eta helikopteroak «lanean» eta arratsaldeko 16:00ak arte segitzen zuten. Bertan bizi diren Cofan, Inga, Embera, Paez eta Awa indiarrak laster hasi ziren ondorioak nozitzen: botagura, dermatitiak, urdaileko minak... Batzuek begi eta belarrietan nozitu zituzten arazoak, eta Puerto Guzman herriko alkateak zazpi pertsona hil zirela adierazi zuen.

Koka landareak ihartzeko airetik jaurtitzen zuten pozoia zen kalte horien guztien erruduna: Monsanto multinazionalak ekoizten duen Roundup Ultra. Bertako biztanleak saiatu dira protesta egiten, baina Kolonbiako Uribe lehendakariak garbi erantzun die fumigazio plana ez dela inondik inora geldituko. Herritar askok auzoko Ekuadorrera ihes egin beste biderik ez du izan bizirik segitzekotan. Eta azkenean Ekuador bera izan da pozoiketaren ardura duen Dyn Corporation -Vietnamen «orange agent» pozoia zabaltzen zuena bera- auzitara eraman duena, Kolonbiako lurrez gain Ekuadorreko soroak ere kutsatzeagatik.

Kolonbia sendotzeko herritarrak gaixotu

Kolonbian gertatzen ari denaz informazioa Mailer Mattié ekonomilariak eman du. Antropologia Ekonomikoan eta Nazioarteko Elkarlanean espezialdua dagoen emakume honek Las fumigaciones del Plan Colombia plazaratu berri du Baliabide Genetikoen aldeko Nazioarteko Ekintza (GRAIN ingelesez) erakundeak duen web gunean. Estatu Batuek Kolonbiako agintariekin martxan jarritako «Plan Colombia» famatuaren aurpegi ezkutuetako bat erakutsi digu Mattiék bere artikuluan.

2000.eko ekainean eman zion baietza AEBetako Senatuak «Bakea, aberastasuna eta Estatuaren sendotzea» planari. Ofiziala izen hori izan arren, Kolonbia Plana da munduan barreiatu dena. Erabakia amerikarrek hartu zuten, baina Kolonbian aplikatzeko: hemengo gerrilarien finantzazio iturria drogaren komertzializazioa delako teoria oinarritzat hartuta, drogen labore, produkzio eta merkaturatzea errotik suntsitzea du helburu plan honek. Eta Kolonbiak bere buruarentzako duen Nazio Garapen Plana 2000-2006 delakoaren barruan itsatsi zuten.

Plana 7.500 milioi dolar ari da kostatzen, baina AEBetako gobernuak horietatik 1.575 bakarrik jarri ditu. Gainerako 4.000 milioiak Kolonbiako estatuak finantzatzen ditu, zerga, pribatizatze eta nazioarteko zor gehiagoz. Planaren diruetan %80 gastu militarretan doa, eta %20 bakarrik geratu da helburu sozialetarako. Lehentasuna eman zaio legez kanpo koka eta lobelar soroak airetik fumigazio bidez suntsitzeari. Soro horiek azkar ihartzeko helburuak ordea ez ditu osasun eta ekologia mailako ondorioak kontuan hartu. Pentsa, 2003ko urtarrila arte 130.000 hektarea igurtzi dira pozoiz, eta 2006a bitartean beste 144.000 suntsitu behar dituzte.

Plan hau baino lehen ere gai kimikoen esperimentazio gunea zen Kolonbia multinazionalentzako. 1978tik hainbat belar suntsitzailerekin egin izan dira ahaleginak: Paraquat, Triclopyr, Tebuthiuron, Imazapyr, Hexaxinona... Baina 1986tik aurrera Monsanto enpresa ezagunaren glifosatoarekin aritu dira nagusiki.

Monsantoren Roundup Ultra

Horixe da glifosatoaren izen komertziala. 70eko hamarkadan asmatu zuten eta geroztik Latinamerikan urtean 1.000 milioi dolar baino gehiagoko salmentak lortzen ditu. Bere sorterrian, AEBetan, sasiak ihartzeko erabiltzen da: jazki bereziak eraman behar ditu erabiltzaileak eta %1eko kontzentrazioan. Kolonbian aldiz %26 arteko kontzentraziotan jaurtitzen dute hegazkinetatik, eta tartean janariak, iturriak, pertsonak eta animaliak diren lekuetan.

Ondorioak berehala azaldu dira, espero izatekoa zen legez. Baina herritarrek jasaten dituzten gaixotasun eta heriotzen oihartzunik ez da iristen mundu zabalera. Beraz, inguru horietan bizi diren laborariek eta beren senideek etsipenez nozitzen dituzte kalteak. Beren osasun arazoez gain (larruazalean, hesteetan eta sistema neurologikoan nagusiki) koka edo lobelarra ez diren beste laboreak ere kutsatu eta ihartzen ikusi behar dituzte, ganadua pozoitu eta akabatzeaz gain. Baina zakurraren ipurdian galduta bizi diren gizakiak dira, eta nork entzungo die?

Beraiek lurralde horietara iritsi zirenean horrelako arazorik ez zuten ezagutu. Gehienak bertako indigenak dira, bizirauteko laborantza xume bat egiten dutenak, eta gainerakoak lur oparoagoen bila etorritako nekazari pobreak dira. Baina AEBk eta Europak hain kopuru handitan -eta ilegala izateagatik hain kario ordainduz- kontsumitzen duten kokaina eta heroina ekoizteko landareak jori eman ditzaketen lurraldean egokitu ziren.

Kolonbian 1994an 45.000 hektarea ziren koka hostoa ekoiztera emanak, eta 1999an 122.000. Tarte horretan 600 milioi dolar xahutu ziren teorian narkotrafikoaren kontrako gastu militarretan: inork ez du frogatu ahal izan estrategia horrek fruiturik eman duenik, baina berean darraite. Bestelako plan alternatiboak -Putumayoko indigenekin koka alorrak eskuz suntsitzeko gobernuak hitzartu zuena adibidez- bazterrera utzi eta fumigazioa indartu dute.

Bertako herritarrek Kolonbia Plan honekin dena daukate galtzeko. Baina Mailer Mattiék identifikatu ditu irabazteko asko daukatenak. Militar kolonbiarrek beren armategiak berritzen daukate negozioa eta bestela programa sozialetarako liratekeen sosak berenganatzen dituzte. Estatu Batuek merke sartzen dute eskua geopolitika aldetik (besteren artean, agian Panamakoaren ondoan beste kanal transozeaniko bat irekitzeko) garrantzizkoa zaien Kolonbian. Eta hazi transgenikoen alorrean nagusi den Monsantok bere produktua saltzen du mugarik gabe. Lur horietan azkenean Monsantoren haziak bakarrik erabili ahal izango baitira: bere hazi transgenikoak dira glifosatoari atxikitzen dioten bakarrak.

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude