Ezpalak


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ikus-entzunezkoen Jaialdia

Munduko 33 herrialdetatik etorritako 130 ikus-entzunezko lan ikusi ahal izango dira aurten 17. ekitaldia duen Miarritzeko Ikus-Entzunezko Programen Nazioarteko Jaialdian (FIPAn). Hilaren 20tik 25era sei alorretan banatutako lehiaketan parte hartuko dute lan horiek. Bestalde, gero eta arrakasta gehiago du FITAPEL izeneko sailak, non kazetari eta profesionalek lehiatik kanpo geratu diren lanak eta beste urte batzuetakoak ikusi ahal izango dituzten. Horrez gain, hilaren 22an William Karel dokumental errealizatzaile eta gidoilari eta erreportari grafikoa omenduko dute. Hitzaldi, topaketa eta mahai-inguruak ere ez dira faltako.


Hamar mendetako artea

Orain arte arreta berezirik eskaini ez zaion arren, Erdi Aroko arteari buruzko lan garrantzitsua burutu dute Arte y arquitectura en el País Vasco. El patrimonio del Románico al siglo XX (Nerea argitaletxea) liburua osatu duten profesionalek. Izan ere Erdi Arotik hasi baitira Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban dagoen artearen ondarea arakatzen. Arkitektura, eskultura eta pintura bildu dituzte argitalpen honetan eta bertan Erdi Arotik abiatuta, Arte Modernoa eta Garaikidea ere jorratu dituzte. Xesqui Castañer Artearen Historiako irakasleak gidatutako lana izan da hau, eta bertan bost lagunen talde batek parte hartu du, guztiak aditu eta irakasleak. 200 argazki inguruko liburua da eta bertan, egileek diotenez, emakume artisten lana ere kontuan izan dute. Liburua edozeinentzat ulergarri izateko moduan egin dute.


Zaharrak berri

Lehenago egiten zen moduan egin nahi dute bertsotan Fredi Paia, Jokin Uranga eta Xabier Silveirak; gai-jartzailerik gabe, aurrez prestatutako bertsorik gabe eta oholtzara igo gabe, alegia. Horretarako jarri dute martxan Zaharrak berri Tour izeneko egitasmoa. Tabernetan egingo dituzte saio gehienak, norekin eta non bertsotan egin hautatuz. Egitasmo honekin gazteak bertsozale bezala hezi nahi dituzte. Horretarako urtarrilaren 23an Bilbon ariko dira, otsailaren 6an Donibane Garazin, 13an Algortan, 20an Lesakan eta martxoaren 27an Aulestin. Eta ondoren, Bartzelonara ere joatekoak dira. Guztia bertsolaritza galtzen ari den filosofia hori berreskuratu nahian.


Museoetako hezkuntza

Gasteizko artium museoa aukeratu dute datorren udazkenean New Yorken hasiko den Open Exchange (Truke Irekia) izeneko mintegian parte hartzeko. New Yorkeko Arte Garaikideko Museoak eta Columbiako Unibertsitateak aukeratu dute Gasteizko museoa eta berarekin batera munduko beste hamaika. Hezkuntza egitarauei buruz mintzatuko dira. Izan ere, nazioarteko museo horien hezkuntza sailen artean harremana sortzea da mintegiaren xedea. Artiumek hezkuntza proiektu berezia jarri zuen abian sortu zenetik, eta ez da horrelako ekimenetan parte hartzen duen lehen aldia.


Orfeoia barrutik

Alderdi artistikotik behin baino gehiagotan aztertu izan da Donostiako Orfeoia, ez ordea giza ikuspegitik. Horixe egin du hain zuen Carmen de las Cuevasek zuzendu duen Donostiako Orfeoia; mugarik gabeko harmonia 1897-1997 liburuak. Mende batean zehar giza talde horrek izandako bilakabidea aztertu du Carmen Ruiz de Garibay eta Izaskun Medranoren laguntzaz. Argazkiak eta pasadizoak dira liburuaren oinarriak. Dokumentazio lan handi baten ondorioz eginiko liburua da. Orfeoiaren historia (hasierako zailtasunak eta izandako gailurrak), barne funtzionamendua eta egitura, izan dituen arauak, hiriarekin duen lotura, munduan zehar eginiko emanaldiak... arakatu dituzte kantari talde bat baino gehiago den elkarte hau barrutik aztertuz.


Gay, lesbiana eta transexualen inguruko filmak egon badaude

Eta erakutsi egingo dituzte hilaren 22tik 25era bitartean Bilboko Bilborock aretoan, Zinegoak jaialdiaren baitan. Euskal Herriko Gay eta Lesbianen Hegoak elkarteak antolatu du. Eta bertan 25 lan ikusi ahal izango dira, horietako bat bera ere ez da oraindik Euskal Herrian estreinatu. Gehienek maitasuna dute oinarri, beti ere genero ezberdinetatik jorratua. Film luzeak, laburrak eta dokumentalak ikusi ahal izango dira, eta sail bakoitzean onena sarituko da azken egunean. Bestalde, Eloy de la Iglesiari emango diote aurten ohorezko saria. Baina batez ere, nazioarteko jaialdi honek zinemagintzan alor honetan dagoen hutsunea bete nahiko luke.


Interneten irakurtzeko

Horretarako jotzen du jendeak Borraska Interneteko literatura aldizkarira. Izan ere, 25.000 pertsona baino gehiagoren bisita izan baitute web gunean. Ale berria prestatu dute eta bertan 35 autore inguruk hartu du parte. Ipuinak, poemak edota erreportajeak aurki daitezke mundu guztiko idazleek idatziak. Patxi Irurzunen La vida privada de Adolf Hitler, Paddy Rekalde eta Diego Martiarturen euskarazko poemak eta Rubén Plaren katalanezkoak, José Ovejero idazle eta biadaiariaren ipuin berri bat... guztiak borraska.gueb.net helbidean irakur daitezke.


Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude