argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 19a

ARGIAko zenbaki honetan egindako elkarrizketan adierazten duen gisan, Juan Mari Atutxa Eusko Legebiltzarreko lehendakariak politika utziko du legealdi hau bukatzean. Bi urte falta zaizkio jubilaziorako eta tarte horretan BBK-ko bere lehengo lanpostura itzuliko da. Ondoren, bere familiaz gozatu nahi duela adierazi du. Carlos Iturgaitz PPko buruzagiaren esanetan, berri ona da «ustezko gaizkile batek» politika uztera doala jakitea.

Miren Azkarate kultura sailburua da Eusko Jaurlaritzako bozeramaile berria Josu Jon Imaz ordezkatuz. Industria Sailburu berria, aldiz, Ana Agirre izango da, orain arte Imazen sailburuorde gisa aritu dena. Agirre 1981ean hasi zen Eusko Jaurlaritzan tekniko kualifikatu gisa eta harrezkero goi kargu ugari izan ditu.

Elkarrik dagoeneko 40.000 sinadura bildu dituela jakinarazi du. Mugimendu sozialak 100.000 lortzeko xedea du, modu horretan legez «alderdien mahai» baten eraketa eskatu ahal izateko. Datorren urtarrilaren 24an manifestazioa egingo du Iruñean.