Sua eten


2021eko uztailaren 16an


Morboa

Su-etenaz adierazpenik ñimiñoena eginda ere, berehala aztoratzen dira bazterrak. Nahikoa izan zen abenduan talde batek su-etena aldarrikatzea jendaurrean, gutariko bakoitzak galdera zaparrada jasotzeko bere inguruan. Gaia izanik su-etena, jendea hasi zen makinatzen zer nolako sukalde lana ote zebilen ezkutuan, pulpitutik esan zena esateko.
Niri dagokidanez, Andoaingo agerraldira bildu nintzen adierazpenak eta pertsonak erakarrita, baina ez dakit ezer ezkutuko lanez. Badenik ere ez. Beraz, ondoko hausnarketa ez dago lotua inongo prozesu sekreturi, eta ez luke eragin behar morborik.

Fakturak

Andoaingook ETAri su-etena eskatzen diogu eraginkorragoak izan gaitezen, aurrera egiteko orduan. Horretan etorri gara espresuki bat aldarria sinatu dugunok. Bakoitzak izango du bere juzkua borroka armatuaz, baina ez da oraingo lehentasuna hori argitzea. Garrantzitsuago da gu guztiok pentsatzea eta esatea hobesten dugula borroka armaturik gabeko egoera elkarlanerako.
Uste dut jarrera horretara bil daitekeela jende asko. Eta, aldiz, antzua deritzot gaitzespen bila ibiltzeari. Besteak beste, denboran zehar aldatu egin delako borroka armatuaren balorazioa: Miguel Angel Blancorena gaitzetsi zuten guztiek ez zuten berdin kondenatu bere garaian Carrerorena. Hortaz, non jarri kondenarako mugarria? Bestalde, ez da ETAren borroka armatua gaitzespena mereziko lukeen jarduera bakarra. GAL edo presoen sakabanaketa ez dira preziso eredugarriak etikaren aldetik, bi adibide besterik ez aipatzearren. Antzua litzateke horien kondena exijitzea ezertan hasteko.
Faktura asko dago ordaintzeko gatazkaren alde guztietan, eta bakoitzak berea kobratu nahi badu beste ezer baino lehen ez gara inora iritsiko elkarrekin. Hobe dugu fakturak kajoian gorde eta adiskidetzen hastea. Egoera aproposagoak etorriko dira fakturak trukatzeko eta zorrak kitatzeko.

Kapitulazioak

Bistan da zenbateraino pozoitzen duen jarduera politikoa borroka armatuaren kontuak. Berez alderdien artean zatiketa sortzen du, baina ez da arazo makalagoa gaiaz egiten den erabilpen intentzioz betea. Joko hori dela-eta, irteerarik gabeko bidean daude sartuta hainbat kontu potolo, inork ez duelako nahi zalantzan gera dadin bere jarrera gai honetan.
Ibarretxek sekulako hipoteka hartu zuen eza eman zienean Batasunaren botoei ETAren jarduera kondenatzen ez zuen bitartean. Bere irudi politikoa jantzi zuen konpromiso etikoz, baina garesti ari gara ordaintzen guztiok lehendakariaren santutasuna. Unibertsitate Legearekin gertatu dena ez da txantxetakoa izan.
Eta Batasuna ohiak iragarri du alderdiek ondo egiten badituzte etxeko lanak jasoko dutela saria gero, ETAk ez duela bere horretan iraungo. Falta zaie esatea beraiek nahi dutela ETA geldirik egotea, horrek erraztu egingo lituzkeelako etxeko lanak. Normala da eguraldiari begira egotea, ezin zaiolako eragin, baina ortuan erein egin behar da, gero ezer jasoko bada. Hobe luke Batasuna ohiak meteorologia gutxiago, eta nekazaritza gehiago.
Esanak esan, bi jarrerak ezkongarriak dira, beti ere biak egon ezkero prest amore emateko. Ezkon tratuaren oinarri litzateke elkarrekin su-etena eskatzea. Alderdiak has daitezela nobio promesa horrekin, eta gauzak aurrera badoaz sartuko dute eskaera ezkontzako kapitulazioetan.

Gurdia

Gurdia astundu egin zaigu gaizki egindakoen zamarekin. Haatik, ezin diogu jare egin etsita, mugitu beharrean gaude. Idiak uztartzen badira, tiratuko dute aurretik, baina kostako zaie gurdia eramatea atzekoon bultzada barik. Eskatu zuk ere su-etena.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude