Makina bat kontu


«Telefono mugikorrik gabe ez noa inora»
Teknologi kontsumoa neurtzeko TDK enpresak Europan egin berri duen inkestaren arabera, osagarri teknologikoek nahiko mendean hartuta gauzkate. Uharte bakarti batera zer eramango ote luketen galdetzean, europar gehienek aski erraz botatzen omen dugu erantzuna: «telefono mugikorra eta PCa».
Alemania, Espainia, Frantzia, Italia, Polonia eta Erresuma Batuan egin den galdeketak argitzen duenez, parte hartzaileen %46ak ezingo luke PCrik gabe bizi eta %42ak telefono mugikorra ipintzen du ezeren gainetik. Esan beharra dago Espainian, gainerakoetan ez bezala, zertxobait aldatzen direla datuak, PCrik gabe moldatuko ez liratekeenak %25 baitira.
Osagarri teknologiko gogokoenak aipatzen hasita, diferentzia handiz gailentzen dena telefono mugikorra dugu (%93) eta ondoren CD irakurgailua eta PCa datoz.
Osagarri teknologiko desiratuenen artean, berriz, argazki kamera digitalak aipatzen dira besteen gainetik, galdeketan esku hartu duten %27k datorren urtean erosteko asmoa duela azaldu dute.
Eta ondoren datorrenak inkestaren emaitzekin zerikusirik ez badu ere, badu lotura zuzenik telefono mugikorren erabilgarritasunarekin. CNR gaztelaniazko aldizkarian irakurri berri dugunez, Malaysian aski da SMS mezu labur bat idatzi eta bikotekideari hiru aldiz bidaltzea dibortzioa martxan jartzeko. Nahikoa omen da, hain justu, "zutaz dibortziatzera noa" edo antzeko oharra eskaera legala izan dadin. Antza denez, metodo hau beste hainbat herri islamiarretan izan duen arrakastagatik onartu du Malaysiako gobernuak. Badu, ordea, eragozpen txundigarririk... Gizonezkoentzat bakarrik balio du.

Jurasiko garaiko pinuak salgai
Wollemi du izena pinu berezi honek eta Australiako basozain batek 1994an tupustean aurkitu zuen arte, 175 milioi urteko fosil baten berri besterik ez zen. Hainbat urte iraun duen ikerketaren ondorioz eta aldaxkak landuz, zientzialariek pinua berpiztea lortu dute eta 2005. urtean zenbait mintegitan salgai izango dela iragarri dute.

Basoen gaztetasuna eta aldaketa klimatikoa
Global carbon project ziklo karbonikoaren politika eta aldaketa klimatikoa aztertzen duen nazioarteko zientzia erakundeak adierazi berri duenez, 50-75 urte barru basoek ezingo dute gaurko CO2 maila xurgatu eta klimaren aldaketa areagotu egingo da. Basoek karbono dioxidoaren herena xurgatzen dute, ozeanoek beste heren bat eta gainerakoa atmosferan pilatzen da. Azken hau dugu, hain zuzen, azken urteotan horren entzutetsu bilakatu den aldaketa klimatikoaren erantzule nagusia.
Aipatu erakundearen azterketaren arabera, lurreko landarediak horrenbeste karbono dioxido xurgatu badu, azken urteetan berriztatu egin delako eta "gaztea delako" izan da, baina landareok heldutasunera iritsi eta gehiago hazten ez direnean, orain arteko kopuruak ezingo dira mantendu eta uste baino gas gehiago pilatuko da atmosferan.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude