Jazzak taupadaka dirau


2021eko uztailaren 27an
«Handikotea, irekia, hurbila». Hala deskribatu dute Pio Lindegaard, bere funtsa aztertzen eta ordenatzen hiru urte pasatxo daramatzaten Mariela Arruek eta Blanca Diezek. Alabak, Cristina Lindegaardek, beste hitz bat gaineratu dio deskribapenari: "Apasionatua, gartsua". Zornotzan jaiotako daniarra, orain lau urte hil zen, baina bere ezaugarriek, bere pasioak bizirik dirau. Areetako Andres Isasi musika eskolan 2. solairuko liburutegi/fonotekan dute gordea Lindegaarden funtsa, Euskal Herrian jazzaren inguruko bakarra. Argazkiak, liburuak, Pioren idatziak, diskoak, bideoak... Denetik da bertan, baina maiatzetik, txukun bildua eta ordenatua. Eta taupadaka, behinola jazza benetan maite izan zuen gizonarenak izan zirelako.

Jazzari emana

Izan ere, kasik 50 urtetan, jazzak Bizkaian izen abizenak zituen: Pio Lindegaard. Getxoko Jazz jaialdia ernetzen lagundu zuen eta bertako jazz europarraren lehiaketako epaimahaikide izan zen. Hala kontatu digu egun Getxoko Kultur etxeko zuzendaria den Eugenio Gandiagak, "Pio zoriontsu zen festibalean, eta guk ere estimu handia genion, hainbeste ezen bizi zela omenaldia egin genion. Iñaki Salvadorrek kanta sortu zuen bera goratzeko: Theme for Pio" delakoa. Euskal Herrian bakarrenetarikoa zen jazzaren inguruko irrati saioa ere gidatu zuen Lindegaardek, 1952an hasi eta ia 50 urtez: "Batería y Contrabajo". Bilbaina Jazz Club-a ere berak sortu zuen beste zale batzuekin. Baina ezagutu zutenek, ingurukoak jazzaz blaitu nahian gogoratzen dute batez ere. Alabak, Cristina Lindegaardek ere antzerako oroitzapenak ditu: "Grina zuen jazzarekiko eta apasionatu onenek bezala, ingurukoak maiteminarazten saiatzen zen. Bere etxeko ateak zabaltzen zizkien jazz zaleei: diskoak, aldizkariak... uzten zizkien".

Jazzari emana bizi izan baitzen Pio Lindegaard. Oso gazte zela sartu zitzaion musika estilo honekiko arra. Danimarkara bidali zuten ikastera. Gitarra jotzen zuen taldetxo batean, baina bere idatzietan aitortu bezala, ez zen oso abila. Laster konturatu zen bere trebetasuna beste zerbaitetan zetzala: idaztean, komunikatzean, jazzarekiko zaletasuna besteengan piztean... eta horretantxe eman zuen bizitza: gauzak biltzen, ikertzen, gogoeta egiten. Horregatik agian, izan dute hainbeste lan Mariela Arruek eta Blanca Diezek.

Nahaspila ordenatzen

1999ko apirilean hil zen Pio Lindegaard. Bere familiak, 7.000 dokumentu (tartean, idatziak, soinu eta ikus-entzunezko dokumentuak) pasatxoko fondoa erakunde bati ematea erabaki zuen abendu partean. Getxoko udala izan zen zorionekoa. Eta ondorioz, baita Andres Isasi musika eskolako liburutegi/fonoteka ere. Aurreneko beharra, dokumentuok kutxetan biltzea eta Areetara eramatea. Lan nekeza benetan, "Nire aita, 300 metro koadroko etxean bizi zen eta hala ere, leporaino zuen. Bakarrik bizi zen eta lekurik ez!! Gainera ez zen oso ordenatua..." kontatu digu barre artean alabak, Cristina Lindegaardek. Kutxok kamioietan heldu ziren Andres Isasira. Orotara, bost lagunek hartu dute parte funtsa aztertzen. Blanca Diez 2000.ean hasi zen: "Funtsaren organigrama zein zen atzeman behar izan genuen aurrena. Genuena klasifikatzen denbora luzea eman genuen". Eta ez da harritzekoa, idatziez betetako 38 kutxa, 87 liburu, 95 aldizkari, kasik 5.000 soinu dokumentu, 26 bideo, 12 film eta ia 1.000 argazki baitzituen Lindegaardek bilduta. Horiek behin zehaztuta, testuak aztertzeari ekin zioten. Lanik gogorrena, baina agian hain ikusgarria ez zenarekin hasi ziren, testuak ordenatzen. Praktikotasunez jokatzeaz gain, oso aberasgarria izan da haientzat. Izan ere, han irakurritakoak harri eta zur utzi zituen Diez eta Arrue. Biltzeaz gain, Lindegaardek asko idatzi zuelako. "Obsesio modukoa zuen gizonak, gogoeta egitearekin konformatu ez, eta idatzi egiten zuen, baita ederki egin ere", diosku Arruek. Izkiriatutako horiek zer nolakoak ziren azaldu digu Blanca Diezek: "Igual-igualtsu topa zenitzakeen talde bati egin kritika, euskal gastronomiari buruz uste zuena, haurtzaroko oroitzapenak edo jazz musikarien aipamentxoa. Garai hartako Bilbotik osteratxoa ere proposatzen digu... Atera kontuak!". Areago, jazz kantari eta musikarien inguruko entziklopedia ari zen idazten Lindegaard. Familiak Getxoko udalarekin sinatutako kontratuan klausuletako bat da hori kaleratzea.

Soinu dokumentuak ere ez dira gutxi. Munduan publiko den jazz europarraren bildumarik handiena eta garrantzitsuena ei da Lindegaardena. Biltzea zuen maite, ez edonola baina. Blanca Diezek argitu digu kontua: "Klasikotzat jotzen ditugun diskoak batzeaz gain, talde berriei ere txokoa egin zien. Talde hungariarren diskoak zituen!". Ez hori bakarrik, berak handik edo hemendik grabatutako kaseteak ere badira bilduman (gehiengoa, 1.300 bat), inongo izenburu edo erreferentziarik ez dutenak. "Merkaturatutakoa bakarrik ari gara aztertzen eta ordenatzen. Ziurrena ezingo ditugu kaseteak-eta katalogatu. Entzun, entzun daitezke, baina zaila da oso aditzen ari garena zer den jakitea", diosku Mariela Arruek.

Etxean gozatzeko aukera

Testuak, soinu dokumentuak eta enparauak maileguan hartzea badago gainera. "Fondoa aurkeztu eta berehala etorri zitzaigun jendea liburu edo disko bat maileguz eskuratzeko asmoz. Hasierako asmoa bestelakoa bazen ere, Piok berak egin eta nahi zuena egin dugu guk, dena laga", dio Arruek harrotasunez. Eta zer dagoen kontsultatzeko web gunera jotzea besterik ez da (www.getxo.net). Nobedadeez gain, Lindegaardekin zein jazzarekin lotura duten estekak aurki daitezke. Lehen datu base soila zuten, orain liburutegi kudeaketa informatikorako programa dute. Nazioarteko formatua du. Hartara, jendeak katalogazioa on-line du.

Pio Lindegaarden bizitza eta oro har, jazz europarraren inguruko ikerketa sakona egiteko nahikoa material dute Andres Isasin. "Hori bai, ikerlaria aditua behar du, esfortzu intelektual handia galdatzen baitu", gaineratu digu Mariela Arruek. Ikasia izan edo ez, bertara hurbiltzen dena jazzaz eta Pio Lindegaardez mozkortua irtengo da.

Munduan handiena
Idatziez betetako 38 kutxa, 87 liburu, 95 aldizkari, kasik 5.000 soinu dokumentu, 26 bideo, 12 film eta ia 1.000 argazki zituen Lindegaardek bilduta. Munduan publiko den jazz europarraren bildumarik handiena eta garrantzitsuena ei da Lindegaardena.


Azkenak
2024-10-04 | ARGIA
Hego Euskal Herriko umeen %8,3ak ikusmena zaintzeko zailtasunak ditu

EAEko haurren %6,4ak eta Nafarroakoen %10,2ak ikusmen pobrezia du. Visión y Vida elkarte espaniarrak egin du estatuko azterketa. Txostenaren arabera, ikusteko arazoak dituzten haurren eragozpen larriena da ez duela minik egiten, eta familiek, baliabide ekonomikorik ez... [+]


Gazako genozidioak urtebete: gertaera nagusiak

Urtea bete da Hamasen urriaren 7ko erasoak gertatu zirenetik. Ordutik, Israelek Gaza suntsitu du eta guda inguruko herrialdeetara zabaltzen ari da pixkana. Urtebete honetako gertaera nagusiei errepasoa emango diegu kronologia honetan.


2024-10-04 | ARGIA
Guardia Zibila omenduta, biktima batzuk berriz biktimizatzen direla salatu du Memoria Osoak

Memoria osoa ekimenak salatu du biolentziaren biktima izan direnen arteko desberdintasunak bultzatzen ari direla hainbat instituzio, eta norabide hori zuzentzeko deia egin du. Ekimenak estatuen biolentziaren hamabost biktima elkarte biltzen ditu. Urriaren 12an Guardia Zibilak... [+]


2024-10-04 | Gedar
Gasteizko udaltzainek ere taser pistolak izango dituzte

Bi T10 pistola elektriko erosiko ditu udalak, baina beste sei erostea eskatu dute poliziek. Arma zurien erabileraren ustezko gorakada hartu dute aitzakiatzat, erabilera justifikatzeko. Gero eta udaltzaingo gehiagotan ari dira taser pistolak eskuratzen; Ertzaintzaren BIZKOR... [+]


Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik

Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]


Garbitzaile batek gurpil-aulkian ekin behar izan dio lanari Iruñeko Mendigoiti ikastetxean

Maria Elena Escudero 56 urteko emakumea azkenean Mendigoiti ikastetxeko bere garbitzaile lanera itzuli behar izan da ostegun honetan, Iruñeko Mendillorri auzoan. Asteazkenean ez joateko esan zioten Zaintzen enpresakoek eta ostegunean berriro baietz, aurkezteko lantokian.


Haurrekin alzheimerraz mintzatzeko gakoak

Alzheimerraren inguruan haurrekin naturaltasunez hitz egitea du helburu ‘Arrain bat bezala’ antzezlanak. “Zenbat eta lehenago landu orduan eta gutxiago estigmatizatzen da”, nabarmendu du Ana Maestrojuán zuzendariak.


Wikipediaren hizkuntza gutxituen biltzar batean bizitakoak

Lanopor egun batzuk izan nituen joan den astean. Oporrak ziren, baina ordu batzuk dedikatzen dizkiodan afizio bati emanak izan ziren, biltzar batean inbertituak: hotelean lo eta hotel bereko areto batean jardunaldiak goiz eta arratsaldez. Ordu gutxi batzuk geratzen ziren hiria... [+]


Lapurdi zeharkatzekoa duen AHT proiektuaren aurka mobilizatzeko deia luzatu dute

Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.


Uri Tzafon mugimendua: Jainkoaren izenean, Libano kolonizatzera

Uri Tzafon 2023ko martxoan sortu zen, ehunka batzuk kide dira, baina milaka jarraitzaile ditu jada eta tinko jarraitzen du bere ideia nagusia saltzen: Libanoko Litani ibaitik hegoalderako lurraldea Galilearen iparraldea da, beraz, "koloniza dezagun".


2024-10-03 | Leire Ibar
UGTk Euskotreneko hizkuntza eskakizunen aurka jarritako eskaera atzera bota du EAEko Justizia Auzitegiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du UGT sindikatuak Euskotreneko egonkortze prozesuko euskara eskakizunen aurka egindako eskaera. UGT sindikatuak horren aurka eskaria egin zuen eta epaileak azpimarratu du eskakizunak UGTk berak sinatutako lan-hitzarmenean onetsita... [+]


Nafarroako Gobernuak etxebizitza publikoen eskariaren %3 baino ez du asetzen

Alfaro kontseilariak “aurreko hamarkadetako politika espekulatiboak” kritikatu ditu eta kolaborazio publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du Foru Legebiltzarrean. Helburu gisa jarri du Europa erdialde eta iparraldeko datuetara heltzea. Etxebizitzaren esparruan lan... [+]


Eguneraketa berriak daude