Ezpalak


2021eko uztailaren 28an

Euskal operaren ezaugarriak

Euskal nortasuna eraikitzeko sortu zen euskal opera, XIX. mende amaierako giroan. Hain zuzen, euskal opera deitzen den horren zergatiak eta ezaugarriak aztertu ditu Natalie Morel Borotrak L’Opéra basque (1884-1937) lanean. Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Herriko Etxeak Euskal Kultura saria eman diote lan horrengatik. Morelek jaso dituen ezaugarrien artean dioenez, euskal operak historia taularatu ohi zuen batetik. Eta bestetik, euskal baserritar edo arrantzaleen mundu bukolikoa ere taularatzen zuten opera lanek. Opera kantariak gehienetan ez ziren profesionalak, abesbatza amateurretatik aukeratuak baizik. Bestalde, taula gainerako herrian bertan abesten ziren kantuak aukeratzen ziren.


Nafarroako Gastronomia Akademia

Gastronomiak duen garrantzia bultzatu asmoz, eta Nafarroako gastronomiaren bertuteak jendarteratu nahian Nafarroako Gastronomia Akademia sortzeko asmoa azaldu du Juan Ramon de Andres Soralucek, Nafarroako Foru Erkidegoko Ekonomia-administrazioko Auzitegiko lehendakariak. Ekimenaren bultzatzaileek Nafarroan gastronomiaren inguruan jada hainbat gauza egiten direla aitortzen duten arren, lehiaketak, sariak… antolatzea dute helburu. EAEn dagoeneko badago Gastronomia Akademia propio bat.


Animaziozko laburmetraiak sarean

Nontzeberri.com-ek Nontzeflash lehiaketa antolatu du. Edozein generotan eta hizkuntzatan egindako animaziozko laburmetraiak aurkeztu ahal izango dira, nahiz eta hizkuntza nagusia euskara izango den. Apirilaren 15a bitartean aurkeztu daitezke lanak eta onenak 2.000 euroko saria jasoko du. Euskarazko onenak, berriz, 900 eurokoa.


Ipar Euskal Herriko lanen bilduma

150 obra erosi zituen iaz Arabako Arte Ederretako Museoak, eta horretarako Arabako Foru Aldundiak 450.000 euro baliatu zituen. Erositako lanen artean, nagusienak ikusgai jarri ditu museoak otsailaren 22a bitartean. Ahalegin berezia egin du Museoak Ipar Euskal Herrian jaio edo lan egindako artisten bilduma hobetzeko. Hori dela eta, erakusketa, batik bat, Ipar Euskal Herriko XIX. Mendeko Baionako Marrazki Eskolako artisten margolan, grafiko, marrazki eta zeramika lanez dago osatua. Besteak beste, Gustave Colin, Georges Berges, Louis Floutier eta Rafael Olateren lanak ikus daitezke.


Euskal zinema Okzitaniara bidaian

Garai eta estilo ezberdinetako filmak aukeratu ditu Euskadiko Filmategiak hilaren 13tik 17ra Okzitaniako Tolosan egingo den Euskal Herriko zinemaren astean erakusteko. Julio Medemen Euskal pilota, Arantxa Lazkanoren Urte ilunak, Victor eta Mauro Azkona anaien El mayorazgo de Basterretxea (1928) film mutua eta 80ko hamarkadako ordezkari gisa, Juanma Bajo Ulloaren El reino de Victor eta Laurence Boultingek burututako Gernika arbolaren espiritua (1987) izan dira aukeratuak.


Esperimentaziorako gunea.

Urtea amaitu baino lehen jarri zen martxan Adunako Zubitxiki industrigunean (Gipuzkoa) Asvinenea arte eszenikoen txokoa. Arte eszenikoetarako sustapen gune eta laborategia izan nahi du Asvineneak. Horretarako bertan eszenatokia, baliabide teknikoak eta tailerra jarri dituzte. 17 kidek osatutako kultur elkarte moduan sortu da gunea eta ateak zabalik ditu interesa duen edonorentzat. Txotxongiloak, ikus-entzunezkoak... landuko dituzte bertan. Eta euren xede nagusia arte eszenikoak bultzatu eta esperimentaziorako gune bilakatzea da.


Jazza kalean.

Urte berriko martxoa bitartean jazza Gipuzkoako hainbat herritako kaleetara aterako du Xpression!!! plataforma sortu berriak. Plataforma honek dituen egitasmoen artean Jazz kalea izena duena martxan baitago dagoeneko. Errenteri, Donostia, Tolosa, Beasain edota Usurbil izango dira zirkuituak bisitatuko dituen guneetako batzuk. Eta bertan hainbat artista berrik hartuko du parte. Izan ere, hori baita plataforma honen helburuetako bat, artista berriei ezagutarazteko aukera ematea. Horrez gain, plataformak arte plastikoen Boemius eta arte eszenikoen Eszen zirkuituak prestatzen ditu, hain zuzen ere, artisten arteko elkartrukaketa sustatzeko.


Pailazo nola izan

Ikasi egiten den lanbidea da pailazoarena. Hori erakutsi digu behintzat Jose Ignazio Ansorenak Elkarren eskutik kaleratu duen Pailazoen eskuliburuan. Bere ibilbidean ikasi dituenak bildu ditu Ansorenak eta pailazo izan nahi duenak, pailazo talde bat prestatu nahi duenak edota saioak antolatu nahi duenak nola egin ikas dezake bertan. Orain 500 urte sortutako lanbidea da pailazoena, belaunaldiz belaunaldi landutakoa. Hori dela eta historiari ere errepaso egin nahi izan dio Ansorenak. Baina pailazoak ez lirateke ezer euren musikarik gabe eta pailazoen musikaren adibide gisa, Txirri, Mirri eta Txiribitonen berrogei kantu aukeratu ditu Piterrek liburuan.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude