Zuhaitz etxeko


2021eko uztailaren 27an

Zuhaitzek beti izan dute txokoren bat etxe bueltan. Orain ere edozein motatako etxea eraikitzen dela ere natur zaletasunaren aitzakiarekin beti jartzen da zuhaitzen bat. Aitzakia diot, zeren jeneralean inolako iritzi egokirik gabe aukeratzen baita zein zuhaitz aldatu: neguan hostaila galtzen duen edo ez, zer eite duen -»uxea, zabala eta moztaka, handia...», dagoen lur motara egokituko dena, ur asko beharko duen edo ez, neguko hotzetan iraungo duen edo ez... Arrazoi estetikoetan ez bestetan oinarritzen dira etxe inguruetan jartzen diren zuhaitzen aukeraketa gehienak. Bide zidor motza! Zuhaitza eroso bizi ez bada bere onenean ezin azalduko da eta estetika kaskarra erakutsiko du...
Etxeko atari-aurreko zuhaitzetan toki nabarmenena izango duena nor izango den erabakitzeko atakan nago bada neroni ere udazken honetan. Etxearen hegora, eguzki-putzutan biziko da, itsasoko gallego-haizeak zeharka baina gogotik joko du, buztin lurretan elikatu beharko da eta ura erruz izango du, uda parteko eguzki galdatik etxea babestu behar du eta neguan ondo behetik jotzen duten eguzki izpiek etxea zer edo zer epeltzea nahi dudanez hostaila galtzen dutenetakoa behar du, etxea bera baino dezentez garaiagoa eta eite dotorekoa behar du naturak, eraikuntza samur, gailen eta nagusi azal dadin. Autoktonoa eurasiarra alegia, natura bera eta gizakiaren zapalkuntza besterik sustatzen ez duten inolako erlijio erritoekin zerikusirik ez duena, azal gozokoa sarritan elkar hartu beharko bai dugu eta behor eta ahardi jendearen igurtziak ere gozo har ditzan.
Aukera egina dut, noski, zelkoba (Zelkova carpinifolia). Armenia, Azerbaijan, Georgia, Iran eta Turkian bizi ohi da. Xarmaren (Carpinus betulus) tankerako hostoa eta hostaila du, ahanzturaren zakuan zokoratua daukagun zumarraren bestengusua da, lasai utziz gero 35 bat metro haziz etxearen aldean zer edo zer izango da eta hiruzpalau mende biziko da, udazkenak su dotorea pizten dio hostaila berdeari, neguan izango da ederrena: muarrotutakoen tankeran enbor moztaka eta behetik gorako adarje ugaria agerian izango baitu, eguzki gozoaren galbahe.
Georgiako ekialdeko Napareuli herriaren ondoan dagoen Babaneuri Erreserba Naturala zuhaitz honi emana izateak ere zer esana izan du aukeraketan...


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude