Bidaideak: Bideko lau lagunak

  • Donostiako Kursaaleko Kubo aretoan, Bidaideak izenburupean, lau euskal artista handiren lana biltzen duen erakusketa dago ikusgai. Rafael Ruiz Balerdi, Juan Luis Goenaga eta Jose Luis Zumetaren margoak eta Remigio Mendibururen eskulturak gozatzeko aukera izango du bertara gerturatzen denak. Orain artean izan duen arrakasta dela-eta, urtarrilaren 25a arte luzatuko dute erakusketa.

2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Lau bidelagun, lau artista handi, lau lagun min elkartu ditu emozioari, keinuari, espresioari, koloreari eta formari gorazarre egiten dion erakusketak. Neurri handiko 80 obra inguruk kolorez gainezka jarri dute Kursaaleko Kubo aretoa. Bidaide hauen lanek, elkarrekiko harremanean jarrita, bakoitzaren berezko izaera indartu dute, ikuslea bereganatu eta forma bortitz eta kolore bizien zurrunbiloan murgiltzeko gonbita luzatzen duen espazio bat sortuz.

Ez da, inolaz ere, lauak elkartzen dituen lehenengo erakusketa. Harreman artistiko eta pertsonal estu baten ondorioz, urtetan zehar hainbat aldiz aurkeztu izan dituzte artelanak elkarrekin. Bidaideak zenbait urteren ondoren berriz elkartzeko proposamena izan da, iragana eta oraina parez pare jartzeko aukera ezin hobea. Badira zenbait urte Balerdi eta Mendiburu hil zirela, Goenagak eta Zumetak aldiz, lanean jarraitzen dute, gogoz eta indar handiz gainera. Erakusketak lehengo eta oraingo lanak bildu ditu, agerian utziz, batetik, Balerdi eta Mendiburuk ez dutela gaurkotasunik galdu eta bestetik, Goenagak eta Zumetak sormen momentu bikaina bizi dutela.

Ezinezkoa litzateke mota honetako erakusketa batean lau ibilbide artistikoren errepaso sakona egitea, erakusketa bana beharko lukete horretarako. Zertzeladak eskaintzen zaizkigu hemen. Erakusketa bera lau kolorez osatutako koadroa bailitzan, artista bakoitzaren ibilbidearen zenbait pintzelkada baino ez ditugu ikusiko, batzuk ezagunak, beste batzuk luzaroan gorderik egondakoak eta baita sekula ikusi gabekorik ere, azken garaietako pintzelkadak.

Joan ziren bidaideak

Hiru margolarien artean eskultore bat dugu, giltzarri lana egiten duena, hain zuzen. Bai Zumetak eta bai Goenagak Mendibururekin egin zuten lehendabiziko erakusketa eta Goenaga ez beste hirurek, Gaur taldearen sorreran parte hartu zuten 1966an.

Berezia da Remigio Mendibururen lana, klasifika ezina. Paregabeko maisua izan zen zura lantzen eta beste inork ez bezalako balio sinboliko eta mitikoa eman zion. Bere eskulturetan erabilitako sustrai eta adarrek lurrarekiko harremana, iraganarekiko lotura eta eskulangintzarekiko miresmena azpimarratzen dute. Ederra da Murru edo Argi III Zubi bezalako pieza handiek duten trinkotasuna eta indar espresiboa. Esperimentaziorako grinak, zuraz gain, beste material batzuk lantzera ere eraman zuen, beruna, brontzea, buztina eta abar. Adibide batzuk badauzkagu Kubo aretoan.

Balerdiren kasuan, 1954ko Autoerretra-tuarekin hasi eta hil aurreko azken garaietan Alacant-en egindako koadro distiratsuen bitarteko esperimentazio garai ezberdinak aurkezten dizkigu erakusketak. Natura eta paisaia etengabeko erreferentzia dira Balerdiren ibilbide guztian zehar. Aipagarriak dira, besteak beste, 1975az geroztik gorderik egon diren Jardines Claros II eta III, puntilismoaren teknikak erabiliz egindako neurri handiko bi olioak. Informalismoa, espresionismo lirikoa, argizari eta pastelen garaia, kolore distiratsu eta bortitzez lehertzen diren azken urteetako lanak... azkarregi amaitu zen ibilbide oso baten zenbait aipamen baino ez ditugu ikusiko; askoren ustez, Europako ekintza-pintore onenetariko bat izan denaren margolan interesgarri batzuk.

Kolore eztanda

Goenagak eta Zumetak erakusketarako bereziki egindako neurri handiko koadroei aparteko garrantzia eman zaie, atzera begirakoa bigarren mailan utziz. Badira bai, aurreko garai eta esperimentazioen berri ematen duten lanak, baina, dudarik gabe, lan berriak dira protagonista.

Hor dauzkagu Goenagaren hasierako lan ilun eta lauak, 70eko hamarkadako Zelatun edo Belarrak serieak, material ezberdinekin egindako esperimentazioak eta abar. Lurra edo natura bera izan dira sarri Goenagaren lanen oinarri nagusia. Koadro askotan, itxurazko abstrakzioaren azpian gorderik dagoen erreferentzia figuratibo horrek, naturan izan du jatorria.

Aurreko urteetan egindakoari merezitako aipamena egin arren, Bidaideak erakusketan egungo Goenaga da protagonista nagusia. Badirudi Kobazuloko margolaria zena aldatu egin dela. Udan, eguzki galdatan margotutako koadroak ikuslea harrapatzen duen izugarrizko indarra dute. Sekula ez bezalako kolore biziak eta espresionismo bortitza erabili ditu eztanda baten pareko diren azken lan hauetan.

Antzekoa da Zumetarekin gertatzen dena. Bere ibilbidean zehar igarotako etapa ezberdinen berri ematen digu erakusketak, besteak beste, Papiroak, Grisen garaiko zenbait lan eta abar. Baina, Goenagaren kasuan bezala, erakusketarako egindako koadro erraldoiak dira jaun eta jabe; Zumeta, bere margolari bizitzako garairik hoberenetako batean dagoela argi uzten duten lanak. Neurri ikaragarriak erabili ditu, ia horma pinturak diruditen koadroetan. Lerro beltzez egindako marrazkiak hartu duen lekua azpimarragarria da, baina batez ere, bat-batekotasuna, bizitasuna eta indarra dira lan hauetan aipatu beharreko ezaugarri nagusiak.

Ibilbide paraleloak

Erakusketaren osagarri gisa bideo batzuk ere eskaintzen dira. Artista bakoitzaren ibilbidearen berri ematen duten elkarrizketa eta dokumentalez gain, badira artelanak sortzeko momentua jasotzen duten irudiak ere. Bertan, erakusketan dauden zenbait lanen prozesu osoa eta, egileen ahotik, sormen prozesu horren garrantzia ezagutzeko aukera eskaintzen zaigu.

Emozioa, materia espresio bide bezala erabiltzea, sortzeko ekintzak berak duen garrantzia, artea ulertzeko modua, naturarekiko lotura estua... asko dira lau bidaideek elkarbanatzen dituzten ezaugarriak. Erakusketak ez du orden kronologiko edo biografikorik jarraitzen, are gehiago, itxuraz behintzat, arte lanak orden jakinik gabe kokatuta daude. Kokapen nahasi honek, ordea, ez du ikuslearentzat kontraste handirik sortzen, bakoitzak bere bidea egin arren, lauek ibilbide paraleloak jarraitu baitituzte. Beraz, oraindik bada nahiko denbora artelan eta artista handi hauekin gozatzera Donostiara inguratu nahi duenarentzat.

Zumeta eta Goenagarekin lanean
Kubo aretoan ohikoa denez, oraingoan ere erakusketarekin batera hitzaldiak eta tailerrak prestatu dituzte. Besteak beste, Bernardo Atxaga eta Pedro Manterola izan dira hitzaldietan; arte tailerren ardura berriz, Goenaga eta Zumetaren esku dago.

Haur, gazte nahiz heldu, mota guztietako jendeak izan du bi margolari handi hauekin batera margotzen aritzeko aukera. Goenagaren hitzetan, hasieran guztien jarrera antzekoa izaten da, "paper zuriak guztiak izutu egiten ditu. Horregatik, margotzen hasi aurretik, orria pixka bat zikintzeko esaten diet nik, beldur hori kentzeko".

Hiru ordu irauten duen tailerrean artistak berak gidatuta erakusketan zehar bisita bat egiten dute taldeek, ondoren bideoko zenbait irudi ikusi eta azkenik margotzeari ekiten diote areto barruan eta, eguraldi txukuna bada, baita kanpoan ere. Tailerren helburua, jendea margoarekin harreman zuzenean jartzea da eta ahal dela, Goenagak berak dioen bezala, "oso lotuta etortzen den jendea, hiru orduren buruan margoaren bidez pixka bat askatzea".

Partehartzaileentzat nahiz artistentzat oso esperientzia positiboa eta interesgarria izan denez, erakusketarekin batera, tailerrak ere urtarrilaren amaierara arte luzatuko dituzte.

Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude