argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
2021eko uztailaren 19a

Gerardo Markuletak honakoa adierazi zuen «Berria»n: «Poesiari, gutxienez, prosa ona izatea eskatzen diot».

Antton Olariagak «Uk» aldizkarian: «Azken batean, komikigintza zer da ba? Pobreon filmak dira».

Anjel Valdesek datuok ematen zituen «Prest!» aldizkarian: «Duela 10 urte hemen saltzen ziren 100 diskoetatik 90 kanpoan egiten ziren, 10 hemen eta 10 horietatik 7 euskaraz egiten ziren, proportzio ona. Momentu honetan jaitsi egin da, kanpoan egiten diren horiek handitu egin dira 93-94 arte eta hemen egiten diren 7-6 diskoetatik 4 bakarrik egiten dira euskaraz».

Frantxi Lopez Landatxe Koldo Mitxelena Kulturuneko zuzendariak zera zioen «El Pais»en: «Informazioa eskuratu ahal izatea berekoikeriarekin nahasten duen jendea dago eta gai dira gida turistiko bat hausteko».

Kirmen Uriberen hitz hauek bildu zituen «Gara»k: «Poesia errezitaldian, zer irakurtzen duzun garrantzitsua da, baina nola irakurtzen duzun ere bada garrantzitsu».