Ez maitatu gehiegi Txernobilek hilko duen jendea


2021eko uztailaren 27an


Bielorrusian Gulag espetxe sistemak funtzionatzen du oraindik, Espainian Inkisizioak bezala. Horretaz zalantzarik ez du izanen Yuri Bandazhevsky doktorea han nozitzen denaz zerbait irakurtzen duenak.

Amnesty International-ek babestu nahi (eta ezin) duen doktore hau 2001eko ekainetik dago presondegian. Anatomi-patologian mediku aditua, 1990ean Gomel hiriko ikastetxe nagusiko errektore izendatu zuten. Gomel inguruko eskualdean gogor eragin zuen Txernobilgo leherketak, eta mediku pediatra eta kardiologoa den bere emaztearekin batera zesio-137ak haurrengan dituen ondorioak aztertu zituen: bihotzeko arazoak, kataratak, zaharkitzea... Eritasun horien eta hartutako irradiazioaren arteko lotura kuantifikatzeko modua aurkitu zuen.

Herri txiki eta lasaiago bat utzi eta Gomelera joatean »33 urteko sasoiko gizona zen» eginbehar garrantzizkoak eman zizkioten. Batetik, Bielorrusiaren lurralde zabalak ukitutako kutsaketa nuklearraren ondorioak ikertzea eta bestetik arazo berriei aurre egingo zioten medikuak hezitzea. Azkar bihurtu zen Gomelgo institutua mundu osoan begi onez ikusitako ikerketa lekua, eta Ukraina eta Errusiatik (hauek ere Txernobilgoa nozitzen segitzen dute) etorritako sendagile asko hemen birziklatu ziren.

Laborategian eta batez ere haur eta helduekin (gaisoekin bezala autopsietan) ikasitakoak eraman zuen Bandazhevsky zesio-137aren eraginak bereziki aztertzera. 30 urte inguruko biziraupena duen zesio honek gogor hondatzen ditu kutsatutako zelula egiturak, eta azkenean organismoa heriotzera eramaten du. Giltzurrunak, gibela, bihotza eta birikak zesio-137ak nola suntsitzen dituen esplikatzeko «izotz puskak urtzea bezala» gertatzen dela esaten zuen.

Ez zen Bandazhevsky ikerketa hauetan zebilen bakarra. Elkarlanean zituen Bielorrusiako Irradiazioen Segurtasun Institutua (buru V.B. Nesterenko zuela) eta beste asko. Eta guztiek zientzia mailan argitzen zutena, demografiak ere azkar baieztatu zuen: herrialdean heriotza tasa milako 12 bazen, kutsatutako eskualdeetan milako 24koa zen, eta lekurik txarrenean milako 26koa.

Azkar egin zuen topo Bandazhevskyk gobernuaren eta osasungintza publikoaren arduradunekin. Txernobil ondorengo egoera definitzerakoan, haurren leuzemia eta tiroideetako minbizia aipatzen zituzten soilik. Azkar hasi ziren kutsatutako lurrak berriro goldatu eta landu beharra aldarrikatzen, kutsaduraren eraginentzako dirulaguntzak gutxitzen eta nola edo hala Bielorrusia bertako janariz hornitzeko planetan.

Oi, laborari gaixoak...

Ikerlariek alderantziz pentsatzen zuten, baina beren posizioa ahulduz zihoan. Kasurik egiten ez zietela ikusita, Bandazhevsky, Nesterenko eta beste ikerlari batzuen artean herritarrei gutxieneko aholku batzuekin laguntzen saiatu ziren. Liburuxka bat banatu zieten inguru kutsatuetako gurasoei, horrelako eskariekin: «Haragia denbora luzez eduki ezazue ur gazitan; ahal bada ozpin pittin bat erantsi. Ura askotan aldatu. Grasak dauka irradiaktibitate gutxien. Patatak hobe egosita frijituta baino». Heriotzera kondenatutakoentzako aringarriak.

Orduan lehendakari zen Lukaxenkori idatzi zion: «Ikaratuta gaude herritarren artean agertzen diren minbizi ugariak ikusita. (...) Ez badugu biderik jartzen herritarrek janari kutsatuak irentsi ez ditzaten, belaunaldi batzuen buruan jenderik gabe geratuko gara. (...) Gure nazioaren iraupena dago arriskuan». Gutunean zioen gainera Txernobil programako diruak oker erabiltzen zirela eta askotan (baita Mendebaldetik iritsitakoak ere) ostu egiten zituztela.

Hor hasi zen gizonaren galbidea. Eta 1999an ikerketen emaitzak publiko egin zituenean, bere heriotz kondena sinatu zuen.

1999ko ekainean »artean errektore zela» espetxeratu zuen poliziak. Ikasleak unibertsitatean onartzeko sobornoak kobratzen zituela egotzi zioten, baina aldi berean lege antiterrorista ezarri. Hango polizia eta jujeen prozedurak irakurtzekoak dira, eta frantsesez dakien irakurleak ordubete gogor bezain argigarria pasako du Bandazhevskyren aldeko komitearen agiriak ikusiz. Gizon honen kontrako salatzaile nagusiak epailearen bulegoan drogatu zutela dio gaur egun!

Presio internazionalengatik kaleratuta, berriro espetxeratu zuten 2001ean, eta sobieten garaiko KGBren metodo berak erabiltzen dituztenek jadanik lortu dute zientifikoa depresio sakon bateraino makurtzea.

Senarrarekin batera galdu zuen lana emazte medikuak ere, eta bere miseriatik ahal duen bezala laguntzen dio. Bisita urrietako batean hala esan dio senar presoak: «Egun batean entzuten baduzu nire kontrako akusazioak onartzen hasi naizela, horrek esan nahiko du jadanik hila naizela».

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
'Itoiz, udako sesioak' filma
“Itoizek eragindako emozioen bideari eutsi diogu, Juan Carlosek egin duen benetako prozesua jaso dugu”

Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.

 


Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Eguneraketa berriak daude