Datorrela Asterix!


2007ko otsailaren 21ean

Oso maite dut Asterix, hain txikia baina ausarta!, erromatar harroputzei "irmo eta tinko" aurre egiten. Banako heroi gisa baino gehiago, bere herriaren patua miresten dut. Egunero nabil indar berezi hori eman diezagukeen edabe magikoaz galdezka. Esan gabe doa, edabe horrek euskal herritarren adostasuna gehitzea ekarri beharko lukeela, %60 inguruko gehiengoa %75eraino-edo igotzea. Hona hemen ezinbesteko osagaiak:

Ezinbestekoa PP-k bere politikarekin (eta PSOEk politika-ezarekin) jarraitzea, abertzaleak gehitzen ari omen dira-eta. Bejondeiela, eta mila esker! Are gehiago, independentziaren alde "Erakundea" baino gehiago ari omen dira egiten. Bat-batean goizean esnatu eta gauean ohaide izan duzun munstroaz ohartzean, izututa, betiko alde egitea izan liteke independentzia. Cuevas eta Rouco Varela eta Jesus Cardenal eta Jimenez de Parga eta Rodriguez Ibarra eta Fidalgo ("Basta Ya"ko manifestari) eta Anson... ohe-lagun? Horiek ordezkatzen duten guztiarekin "elkarbizitza adiskidetsua"? Utikan, ez gara masokak! Hobe dibortzioa ezkon-bizitza txarra baino.

Ezinbestekoa, abertzaleen artean, batzuk gogortzea eta besteak biguntzea, ea hurbildu eta behingoz erdibidean topo egiten dugun. Alegia, hilaren 28an lehendakariak "irmo eta tinko" hitz egin zuen Legebiltzarrean. Biba zu, jauna! Egungo euskal gobernuak eta osatzen duten alderdiek bide horri eustea eta koherentziaz, epelkeriarik gabe, ezkutuko interes edo morrontzarik gabe... jokatzea erabakigarria litzateke, bai bake-bidea eta bai burujabetasunaren bidea egiteko.

Ibarretxe espetxera joateak ere asko lagunduko luke. Poztuko nintzateke. Ez gaizki ulertu, ez baitiot hori opa. Baina herri-kontsulta bezain krimen larria egiteagatik itzalera joateko prest dagoen lehendakariak (boto asko irabazteaz gain) Herri honi duintasun-maila dezentea emango lioke. Ez gaude ohituta. Lezio handia litzateke.

Ezinbestekoa, bestetik, ezker abertzale "zorrotzenak" bere ertzak leuntzea, diskurtsoa gozatzea, pazientziaz, diplomaziaz eta malgutasunez hornitzea, eta ez jardutea ilargiari zaunkaka amets maximalistekin itsututa. Zazpi txori batera harrapatu nahian, ea ihes egiten digun eskuan ditugun hiruretako batek! Zeren, ondo pentsatuta, Arnaldo maitea, hemen irabazita... oraindik... Gabon zahar gaueko mahats-aleak bakarrik dauzkagu!

Ezinbestekoa pin-pan-pun dabiltzanak ere armak trukatzea, badira-eta estrategia eraginkorragoak, etikoagoak, estetikoagoak... Opariak eskatzeko aroan gaudenez, egizue, kortsikarren bidetik, "ekarpen garrantzitsu bat" indar-metaketan laguntzeko.

Baikor naiz, baina beldurtxoak ere baditut. Materialki ongi samar bizi gara gehienok, baina zamatuta (batzuetan premia errealak ase ezinik, eta askotan kontsumismoaren esklabu). Norberekeriak jota, zentzu kolektibo urriaz, gizartearen zati handi bat desmobilizatuta dago. Pasiboak nahi izan gaituzte: hemen erreferendum gehiago egin behar zen eta lehenago. Orain gizarte-erantzun indartsuen beharra datorkigu ziur asko, baina prestaturik eta hezita ote gaude? Dena den, Ibarretxeren -eta besteen- plana kalera gehiago jaitsi beharra dago. Ez da nahi, ala ezin da? Katekesi politikoan, behintzat, zero.

Bukatzeko. Emazteak sarri esaten dit euskaldunok fededunei predikatzen ematen dugula denbora, eta horrela "bertan goxo" geuretarrekin. Arrazoi du! PSOEren (eta PP-ren) jarraitzaileak irabazi behar ditugu, eta horretarako alferrik beldurra, hobe maitasuna... baina hain da hitz arraroa politikan!


Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude