Itzuli? Non, nori, nola...?


2021eko uztailaren 27an

Bost bat urte bada Kanariar uharteetan izan ginela, "Congreso iberoamericano de la décima y el verso improvisado" bat-bateko kantuaren bilkuran.

Ideia handik sortu zela uste dut. Inori tokatzekotan, guri zegokigun, gazteleraz beste hizkuntza eta herri errealitate batzuk kontuan izango zituen kongresua antolatzea: egiteko ahalmenez, eta batez ere, txikiekiko ikuspuntu sentsibilitateagatik.

"Ahozko Inprobisazioa Munduan" topaketa, ez da bat-bateko kantuen elkar ezagutza bakarrik izan, globalizazio garaian, beste komunikazio mundu baten aukera ere izan da.

Kanpokoen begietatik Bertsolaritza ikusteak, geure buruaren perzepzio desberdin bat eman digula esan dugu; gehiago ere izan da: mintzaira zabaldu gabekoen arteko komunikazioa nola bideratu pentsaraztea adibidez; edo gu hizkuntza nagusi garenean, nola sentitzen garen ikusteko barne ispilua.

Euskaldunak, ohituta gaude noranahi joan eta ulertuak ez izaten. Oraingoan ordea, paperak itzulikatu dira eta besteak izan dira geurean, gu kanpoan izan ohi garena: ulertzen ez genituenak; georgiarrak, Sardinia edo Menorcakoak...

Zalantza erantzun gabeak eta pentsagaiak hona (jakinik, topaketa hauetan antolakuntza lan izugarria egin duen taldeak, honetaz nahikoa pentsatu duela »zorionak benetan zuen lanagatik!»; jakinik, baliabide arazoek nahitaezko erabakiak harrarazten dituztela. Planteamendu teoriko bat egin nahi dut; alegia, diru kontu eta abarrez ahaztuta, ideologikoki zein litzatekeen jokabide interesgarriena):

- Jardunaldi teorikoak goiz partetik. Aldibereko itzulpen sistema baten bidez, ponentziak ingelesera, gaztelerara, italierara eta euskarara (gazteleraz emanikoak ez beste) itzuli dira. Entzuleen artean, kataluniarrak (itzulpenak gaztelerara jaso zituztenak); sardiniarrak, (itzulpena italierara izan zutenak);... Geurea bezalako herri batek ez al luke hori hiper-mimatu behar? Herri txikien bat-bateko kantu jarduna azaldu nahi duen kongresuan, funtzionamoduan ere hizkuntza txikiak zaintzea ez al dago ezinbestean lotuta? Hizkuntza handiak zubi ere badirela argi izanik, noraino heltzen da txikia zaintzea, eta noraino praktikotasuna?

- Emanaldiak iluntzero; herrialde bakoitzaren errealitate praktikoa taula gainean. Ulertzen ez genituen kantu-hitzak. Ordu erdiko emanaldia luzetxo zitekeen zenbaiten ezin ulertuaren pazientziarako. Ustekabeko iritziak entzun dira: ulertzen ez ziren emanaldietan, eskertuko litzatekeela itzulpen saio txikitxo bat. Edo aktuazio denbora, komunikatzen dutenei (alegia, ulertzen genituenei) luzatu egin behar geniekeela. Komentario esanguratsuak, ulertuak ez izatearen sentimendua hain garatua dugunon ahotik. Sortu zaizkigun sentimendu eta kontraesan aberasgarriak.

Kanpokoak etxean eta gu kanpoan, gero eta maizago ematen eta emango den joera da. Bertsolariak ere, geure etxekotasunean, geure euskara txikiarekin, munduan zehar bagabiltza: Menorcan, Marokon, Toscanan, Parisen...

Galdera berriak datozkio, bertsogintza zaharrari: zer jarrera hartu behar dugu, bertsolariak geure errealitatea erakustera atzerrira goazenean (edo berdin kanpotarrak etxera datozkigunean)?

Gu atzerrian izan garenetan, bertsoak itzultzera jo izan dugu, jendea ideiaren arrasto ñimiño batekin gera zedin. Baina, merezi du bertso bat, hitz lauz eta beste hizkuntza batean ematearen deformazioak? Geure errealitatea erakusten dugu horrela?

Bertsoaren testua eta kontestua bereiztezinak direla da puri-purian dugun teoria; bereiz ditzakegu edukia eta forma? Merezi du prostituzio modu horrek?

Edo akaso pentsatu beharko genuke komunikazioa hori baino gehiago dela? Ulertzen ez gaituzten lekuetan, emanaldiaren estetika, ahotsak eta doinuak, keinuak eta komunikazioaren misterioa bera direla garrantzitsu; hitzez areagoko feeling hori.

Euskal Herriko erdal hiztunak erakartzeaz ere mintzo gara. Kuriosoa da: itzulpenaren estrategia sekulan ez dugu etxeko erdal hiztunentzat erabili. Interesgarria dateke, hemengo erdaldunentzat saio itzulpen eta guztiko batzuk egitea. Aldiz, kanpora goazela, eta a priori publikoaren jarrera zabala eta ona denean (propio emanaldi hori entzutera joaten den jendea izaki), itzuli egiten diegu. Ez al litzateke logikoagoa alderantziz: jarrera uzkurra duen etxekoari itzuli »erakutsi eta erakartzeko»; eta jarrera irekia duenari, bere horretan gozatzen utzi?

Ohartuak gara, hizkuntzak ez direla komunikatzeko bakarrik: izan daitezkeela ezkutatzeko ere (espainiar edo frantses artetik gordetzeko maiz erabiltzen dugun gisan); izan daitezke, belarriak hots exotikoz seduzitzeko; izan litezke misterioa maitatzen ikasteko; izan litezke herri bakoitzaren soinuak, sabeleko hotsak nolakoak diren jakiteko; izan litezke herri urrun bat maitatzen hasteko; eta izan litezke, hitzez bestelako komunikazio moduak badirela gogorarazteko ere.

Euskeraz iya aztu zait eta/ erderarikan jakin ez... Txirritak ez zuen asko usteko baina, pentsatzen hasi beharra daukagu itzulpen kontuez.


Azkenak
2024-09-29 | Bertsozale.eus
Eneritz Artetxe Eizagirre nagusi Hondarribian
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena jokatu da gaur Hondarribiko Itsas Etxean. Artetxe, saioa irabaztearekin bat, final-laurdenetara sailkatu da.

Sail Ofiziala. Klausurako filma
Eta igande euritsu, erromantiko eta negartia iritsi zen

Eta hori, larunbata zela atzo, eta ez igandea. Kosta zitzaion egunari argitzea, aurreko egunetan baino dezente jende gutxiago zebilen kalean, eta presa gutxi nabari zen. Batzuk laster batean bai, Kursaalera eta Victoria Eugeniara gerturatu zirela, lehen areto horretan ematen... [+]


2024-09-29 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. Azken eguna.
Ezer gutxi kontatzen duten isiluneak


Aktore onenaren saria, Patricia López Arnaizentzat

Patricia López de Arnaiz gasteiztarrak aktore onenaren sari nagusia irabazi du Donostiako 72. Zinemaldian, Pilar Palomerok zuzendu duen 'Los destellos' filmean egindako lanagatik.

Eider Rodriguezen 'Bihotz handiegia' liburuko lehen narrazioan... [+]


Zezenaren tortura babesten duen dokumentalak irabazi du Zinemaldiko Urrezko Maskorra

Andrés Roca Rey toreroaren egunerokoaren hainbat pintzelkada ematen ditu Tardes de soledad zintak, besteak beste, hotelean eta hoteletik zezen-plazarako bidean eginiko elkarrizketak edo janzte aldiko uneak, eta plazan zezena nola sufriarazten eta hiltzen duen erakusten... [+]


2024-09-28 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia. 8.eguna
Ez dut sekula pelikulekin negar egiten


Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


Eguneraketa berriak daude