Irunberritik Aezkoara hizkuntza galduari segika

  • Eguraldia eta Nafarroan gaur egun aginte kontuetan dabilen jendea aurka izan bazituen ere, gaitz erdi, Euskal Herri osoko elkarkidetasuna bereganatzea ere lortu baitzuen Irunberriko Arangoiti ikastolak aurten. Eta hori gutxi balitz, Nafarroa Oinez 2003ko gorabeherak gertatu aurretik, ikastola honek izan zuen beste oparirik ere, Aitor Arana idazleak berari eskainitako bi liburu, kasu: Arangoiti ikastolako bi neska-mutiko protagonista dituen Irunberriko sorginak izenburuko narrazioa eta artikulu honetan hizpide izango dugun Nafarroako ipar-ekialdeko euskara. Irunberritik Aezkoaraino azterlana.

2021eko uztailaren 27an

Nafarroa gehieneko jatorrizko hizkuntza euskara dela historikoki ondo frogatua dago, baita nafarren gehiengo nagusia euskalduna izan zela XVIII. mendera arte ere. Baina horrek ez du esan nahi lurralde horretan euskaraz bakarrik hitz egiten zenik, eta hori ere historikoki frogatua dago. Euskararekin batera, gutxienez beste zazpi hizkuntza hitz egiten ziren Nafarroan »erromantze nafarra, okzitaniera, gaskoia eta antzinako frantsesa, hebreera, arabiera eta mozarabiera, eta jakina, gaztelania», eta horien guztien nondik norakoak eskaintzen ditu Aitor Aranak Nafarroako ipar-ekialdeko euskara. Irunberritik Aezkoaraino ikerlanean, euskarak Nafarroan izan zuen gainbehera adierazten duten garaian garaiko mapekin batera.
Nolanahi ere, batik bat hegoaldetik iparraldeko bidea eginez, Nafarroan aurki daitezkeen ibarren eta udalerrien euskara maila aztertzen du legazpiarrak Altaffaylla kultur elkartearen bidez plazaratu duen lan honetan, hain zuzen, Irunberri, Urraul Beiti, Erromantzatua, Gazteluberri, Longida-Agoitz, Urraul Goiti, Nabaskoze (edo Nabaskozeko Almiradioa), Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoakoa.

"Leku hauetan guztietan euskara bizirik egon da eta lehenengo hizkuntza izan da historiaren zatirik handienean", adierazi du Aitor Aranak.

Baina horrela izanik ere, badirudi Erromantzatua, Gazteluberri eta Nabaskozeko ibarraren zati handiena izan zirela euskara galdu zuten lehenengo eremuak, XIII. eta XVI. mendeen artean. Geroago, XVI. eta XIX. mendeen artean Irunberrik, Urraul Beitik eta Urraul Goitiko hegoaldeak galdu omen zuten beren jatorrizko hizkuntza. Eta hauen ondoren, XIX. eta iragan mendeetan, Longida-Agoitz eta Urraul Goitiko erdialdea eta iparraldea erdaldundu ziren, baita Erronkariko Burgi herria ere. Zaraitzuko euskara oso abiadura handian galdu zen.

Desagertzeko zorian

Beraz, hirurogei urte nahikoa izan ziren herri askotan euskara guztiz desagertzeko. Eta gainera, XX. mendetik atera gabe, Aezkoako euskara modu beldurgarrian ahuldu zen. Hau da, desagertu ez zen desagertu, baina euskaldun multzo txiki baten hizkuntza izatera pasatu bai. Eta orain, XXI. mendearen hasieran, Aitor Aranak liburu honetan ikertzen duen eskualde nafarreko euskara Zaraitzun eta Aezkoan bakarrik entzun daiteke. "Baina ez dugu geure burua engainatu behar »dio ikerketaren egileak». Zaraitzuko euskara oraindik bospasei pertsonaren ahotan entzun badezakegu ere, teknikoki hilik dago, ez duelako inork eguneroko bizimoduan maiztasunez eta komunikabide gisa erabiltzen".

Zorionez, Aezkoako euskara ahuldua osasuntsuago dago ordea, eta ibar horretako hainbat herritan naturaltasunez entzuterik badago. Horri beste datu itxaropentsu bat gehitzen dio Aitor Aranak: "Ez dugu ahaztu behar XX. mendearen amaiera aldean eta XXI.ean, euskararen sendotze eta berreskuratze aro bat bizi izaten ari garela eskualde horretan, Euskal Herri ia osoan bezala. Jende euskaltzalearen, herritar langileen eta ikastola eta ikastetxe publiko euskaldunen lan duinari esker, euskara ez da hemen betiko ezkutatu gure historia ez-euskaltzalearen eraginez. Ez da jadanik arraroa irunberriar edo erronkariar euskaldunekin hitz egitea".

Nafarroako ipar-ekialdeko euskara. Irunberritik Aezkoaraino lanean, hain zuzen ere bi leku hauen artean aurki ditzakegun ibarretako bakoitzean euskarak historian zehar izan dituen mugak ezagutzera ematen ditu Aitor Aranak, mapa eta guzti, leku bakoitzeko euskara nolakoa zen agertuz.

"Hori, neurri handiagoan edo txikiagoan »zehazten du ikerlari legazpiarrak». Izan ere, ibar hauetako euskararen lekukotzak ez dira leku guztietan berdinak".

Hau da, Aezkoako euskara bizirik dago, eta Zaraitzu-Erronkarietakoak ikerlariek azter ditzaketen lekukotza aberatsak utzi omen ditu oso testu ugari eta interesgarriekin. Baina hiru ibar hauetatik hegoaldera Irunberrirainoko euskara aztertzeko orduan, besterik omen dira gauzak eta toponimia eta hondarreko euskarara »hau da, gaztelaniaz hitz egitean leku jakin batean erabiltzen diren euskal hitzek osatzen duten hondarreko euskarara» jo beharrean dago leku horietako euskara ikertu nahi duenak, ez delako bertako euskararen idatzizko testurik geratu, "Agoizko salbuespen txikia kenduta", Aitor Aranaren hitzetan. Eta bistan da, nahiz eta iturriok oso euskara pobrea eskaini, ikerlariak ez dauka besterik eta horiekin konformatu beharrean dago.

Liburuan, dauden testuetatik asko ezagutzeko aukera ematen du ikerlariak. Testu asko daudenez, baina, aukeraketa txiki bat egin behar izan du. Nolanahi ere, irudiak ere ez ditu baztertu. Datuak eskuratu ahal izan dituen ibarretan, historian zeharreko hizkuntz mugak adierazi ditu. "Eta herri askoren kokapena ere eman dut, interesa duenak kontsulta zehatzagoa egin ahal izan dezan. Adibidez, Nabaskozeko ibarraren kasuan, Arrakas Goiti eta Arrakas Beiti (Ustaizeko auzoak) ere kokatu ditut, Bonapartaren garaian lehena euskalduna zelako".

Aitor Arana, ikerketaren egilea

Literatur sari ugari eskuratu ditu Aitor Arana legazpiarrak bere narrazio eta antzerki lanekin, besteen artean irakurleek eurek ematen duten Liburu Gaztea 2002-2003 saria, 2002ko Txomin Agirre eta Toribio Altzaga sariak. Baina aspalditik dago idazle hau Nafarroako ipar-ekialdeko euskaraz kezkatua, eta berari esker dauzkagu Zaraitzuko hiztegia. Zaraitzuera-Euskara Batua Euskara Batua-Zaraitzuera eta Zaraitzuko euskara. Zaraitzuera ikasteko liburua.


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude