Usteak guztiz ustel

  • Urriaren 24an aurkeztu zuten Topok eta Joxemari Carrerek Helder Costaren Gizon Ustelgaitza. Politikarien gaineko hausnarketa zorrotza da bakarrizketa. Besteok ere ez gara libratzen.

2021eko uztailaren 19an
Anthoni J. Ruiz de aberastu politikaria lur jota dago. Bereak eta bi egin ditu bere ametsa betetzeko, usteltzeko alegia, baina egindako ahaleginek ez diote fruiturik eman. Auzoko komunitateko bokala, alkatea, funtzionario baten emaztearen gidaria, diputatua, ministroa, eurodiputatua... izan da, ustelkeriaren atzapar erakargarriek ez dute harrapatu baina. Zeharo hondoratuta egon arren, ingurukoek ez dute lagunduko, guztiz kontrakoa baizik. Familiak izkin egin dio eta alderdiak bota egin du. Gauzak horrela, bere bizitzari egingo dio errepaso, non tronpatu den jakite aldera.

Helder Costa antzerkigile portugaldarraren Gizon Ustelgaitzako protagonista zorigaiztokoa gorpuzteaz Joxemari Carrere ipuin kontalari eta antzezlea arduratu da. Horrez gain, berak egokitu du bakarrizketa portugesetetik euskarara. Zuzendari lanak Miguel Galindok (Topo) bete ditu eta Galindo bera egin da argiztapenaren kargu.

Elkarlana erabatekoa izan da. Carrerek Hiru argitaletxeak kaleratutako obra pasa zion Galindori, eta biek gustuko zutenez berehala ekin zioten lanari, aretoetara eramateko aukerari gehiegi erreparatu gabe. Beste helburu bat ere bazuten: hainbeste ugaldu diren stand up comedyen aurrean, antzerki monologoa berreskuratzea.

Politikariei kritika


Politikari profesionalak ditu hizpide bakarrizketak. Politikaren jokoa, koherentzia eza, estetikaren diktadura, psikoanalisira jotzea... arrapaladan agertzen diren gaiak dira, politikariei eta herritarrei halaber dagozkien gaitzak. «Handinahia, diru gosea... politikarienean ezezik, jende arruntaren buruan ere badaude», dio Galindok. «Politikarien kasua askoz larriagoa da, azken finean diru publikotik bizi baitira eta haien erabakiek gure bizitzan eragiten dute», gehitu du Joxemari Carrerek.

Agertu duten politikoa ez dagokio alderdi jakin bati, politikarien gaia jorratzean zuten interesa. Politikariari izena jartzean ere tentuz ibili dira, ez baitzuten identifikazioetan sartu nahi.

Izena ezezik, testua hurbildu dute. Bertsoak kantatzen ditu Aberastuk, baita Aita San Antonio Urkiolakoa ere. Carrerek aipatu digunez, egokitzeak baino itzulpenak eman dizikio lanak: «Hizkera kolokiala darabil testuak eta zaila da kolokialtasun hori euskaraz ematea, baina uste dut txukuna atera dela. Euskaraz ez dago garatua hizkera dramatikoa eta kolokialtasunean asmatu beharra dago». Eszenak egituratzea ere gogorra izan da, piezak ez baitu antzerki egiturarik.

Carl Saganen lagunak salbatzaile

Egoera argitu nahian, beste planetetako izakietan jarriko du esperantza Anthoni J. Ruiz de Aberastuk, kanpoan beti. «Mundu guztiak espero du zerbaitek salbatuko duela, dela loteriak dela zorte kolpe batek. Esfortzu pertsonalean oinarrituta ez dagoen zerbaiten bidez salbatuko dela uste du gainera. Eta hori da izugarriena. Nire ustez, pertsonaiak zerbait ahazten du, zirkunstantzia guztiak aztertzen ditu, baina ez du bere kontzientziarekin hitz egiten», esan digu zuzendariak.
Kontzientzia berriketan hasiko zaigun ez dakigu, baina Aberastu ezagutzeko parada behintzat izango da, datorren azaroaren 28an, Pasai Antxon.

Helder Costa
Portugaleko A Barraca antzerki taldeko kidea dugu Gizon Ustelgaitzaren (O Incorruptível) autorea. Herri antzerkiaren berreskurapenean lan egindakoa, Zé do Telhado eta O místerio da camioneta fantasma obrak ditu idatziak, besteak beste.


ASTEKARIA
2003ko azaroaren 23a
Azoka
Azkenak
2024-10-08 | ARGIA
Trenbidea blokatu zuten bakegile auziperatuek akordioa erdietsi dute

2022ko uztailean egin zuten blokeo eguna, euskal presoen egoerari "aterabidea ematea" eskatzeko. Bederatzi pertsona auzipetu zituzten.


Dislexia, sarritan antzematen ez den zailtasuna eta eskola-porrota eragin dezakeena

Irakurtzen eta idazten ikasteko prozesuan traba handia da dislexia, eta hainbat ikerketaren arabera hamar haurretik batek sufritzen du, baina maiz ez da detektatzen, eta ondorioak ditu frustrazioan, autoestimuan eta ikas-ibilbidean. “Tuntuna eta despistatua nintzela uste... [+]


Airbnb eta Bookingek ostatua eskaintzen dute palestinarrei kendutako lurretan
Ehunka etxe, hotel edo apartamentu dituzte Israelek Palestinan okupatutako lurretan. Nazio Batuen Erakundeari entzungor egiten diote.

2024-10-08 | ARGIA
‘Nafarroako Intxaurra’ kalitate-marka sortu dute

'Nafarroako Intxaurra' marka kolektibo berriak Lizarraldeako, Erdialdeko eta Goi Erriberako zortzi ekoizle biltzen ditu. Kanpaina honetan 200 bat tona intxaur merkaturatuko dituzte, Nafarroan ekoizten den intxaur kopuruaren %46 inguru.


2024-10-08 | Mikel Aramendi
Norenak ote dira munduaren akabuko uharteak?

Gurutzegramen zaletuek –eta beste inork gutxik– ezagutu ohi dute Txagos uhartediaren izena. Irla haietan handiena, Diego Garcia, aipatzen bada, gehixeago izango ginateke aditzera dugunak: ospea –ez batere gozoa– lortu du bertan dagoen base militar... [+]


2024-10-08 | Leire Ibar
Hil egin da Funesko lan-istripuan larriki zauritutako gaztea

Lan-istripu larria izan zen igandean Funesen (Nafarroa),  Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro elikagai-enpresan. 29 urteko gizona gauean bertan erietxean hil zela jakinarazi zuen Foruzaingoak.

 


2024-10-08 | ARGIA
Hego Euskal Herriko bizilagunek etxe turistikoak debekatzeko aukera izango dute, 3/5eko gehiengoz

Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez, bizilagunen komunitateek eraikin edo urbanizazio batean etxe turistiko gehiago jartzea debekatzeko ahalmena izango dute, betiere bostetik hiruko gehiengoa lortuz gero. Modu horretan, atzera bota ditu Espainiako Estatuan etxe turistikoen... [+]


2024-10-08 | iametza
Ziberespazioaren beste gobernantza eredu bat posible al da?

Manuela Battaglini datuen etikan eta pribatutasunean espezializatutako abokatua Inteneteko gobernantza ereduari buruz ariko da urriaren 17an Donostiako San Telmo museoan egingo den Euskarabildua jardunaldian.


2024-10-08 | Axier Lopez
25 herrialdetan agintzen ari dira emakumeak

Munduko estatuetako agintaritzetan dauden emakumeen inguruan Nazio Batuen Erakundeak zabaldutako datuak aletu ditu IPS hedabideak, pasa den astean Mexikon bere lehen presidente emakumezkoak, Claudia Sheinbaum ezkertiarrak, agintari makila hartu duela baliatuta. Gero eta emakume... [+]


2024-10-08 | Sustatu
.eus domeinuetako 15 terabyte gorde dituzte artxibo publikoetarako

Espainiako Liburutegi Nazionala eta Euskariana Euskadiko Liburutegi Digitala elkarlanean aritu dira, bigarren urtez jarraian, .eus domeinuko eduki multzo handi baten bilketan. 13.000 domeinutan, orrialde sorta handiak biltegiratu dituzte, informazioko 15 terabyte guztira. Baina... [+]


Segundo Hernandez preso anarkistaren senide Lander Garcia
“Harrotasun antifaxista, esker ona, poztasuna, amorrua… sentsazio gazi gozoak bizi ditugu prozesu honen amaieran”

Segundo Hernandez preso anarkistaren senide Lander Garciak hunkituta hitz egin du, Ezkabatik ihes egindako gasteiztarraren gorpuzkinak jasotzerako orduan. Nafarroako Gobernuak egindako urratsa eskertuta, hamarkada luzetan pairatutako isiltasuna salatu du ekitaldian.


Sinadura bilketa abiatu dute Aiaraldean “osasun sistema publiko eta duina” eskatzeko

Sinadura bilketa abiatuko dute Aiaraldea osoan osasun sistema “publiko eta duina” aldarrikatzeko. Hala jakinarazi dute gaur goizean Urduñako Kontsultategiaren aurrean eginiko agerraldian. Aiaraldeko hainbat herritako bizilagunak bildu dira bertan, Osakidetzan... [+]


Memoria gara

Historiak laguntzen digu ulertzen zer gertatu zen, baina baita gaur egun zer garen ulertzen ere. Nola ulertu gaur egungo mundua AEBetako sorrera eta Frantziako Iraultzaren sorrera ezagutu gabe? Nola ulertu gaur egungo Mendebaldeko hegemonia azken bost mendeetako kolonialismo... [+]


Baionako Etxepare Lizeoak sare sozial libreak bultzatuko ditu helburu pedagogikoekin

Gero eta ohikoagoa da Mastodon edo Pixelfed bezalako sare sozial libre eta federatuetan kontuak izatea. Horretarako, euskaldun gehienek mastodon.jalgi.eus, mastodon.eus edo pixelfed.eus instantziak erabiltzen dituzte. Baionako Etxepare Lizeoak pauso bat harago eman du, ikasle... [+]


Eguneraketa berriak daude