Izeba Nikole eta osaba Sabinen ondarea

  • Nikolasa Atxikallende-ren berri luze emateaz gain, Mari Karmen Aizpuru ilobak Gernikako etxean hartu gaitu. Nikolasaren oinordeko izanik, urte luzez ederki gorde eta zaindu ditu senar-emazteen objektu eta altzariak. Gernikako pisuan museo txiki bat du Mari Karmenek.

Sabino Aranaren irudia ikusi dugu parez pare Mari Karmen Aizpuruk atea ireki bezain pronto. Egongelara pasarazi gaituenean, larru beltzeko ondo kontserbatutako besaulkiak piztu digu arreta eta, bai, Mari Karmenek Sabinoren besaulkia zela esan du. Zenbat ordu pasako zituen bertan Sabinok hausnarketan? Besaulki horrek hitz egingo balu... Bada, ezin esan etxe horretako objektuek hitz egiten dakitenik, baina asko esaten dutela, bai. Mari Karmen armairu eta tiraderak irekitzen hasi da eta lehenik senar-emazteen baxera ederra erakutsi digu. Plater eta katiluek txorien irudiak dituzte; denak dira ezberdinak, denak eskuz margotuak. Lihozko mahai-oihal, zapi eta izaren txanda iritsi da gero. Gehienek «A» bikoitza dute bordaturik (Arana, Atxikallende). Manta zaharkitu eta zulatua atera du ondoren. Sabinok bere kartzelaldietako batean erabilitakoa omen da eta hori frogatzeko Aranaren espetxeko argazki bat erakutsi digu. Dokumentu mordoa ere ipini du mahai gainean: argazki zaharrak, egunkarietako errekorteak... Sabinoren gorpuarekin eta bere ondareko hainbat objekturekin bere oinordekoen eta EAJren artean izan diren tira-birak jasota dauzka Mari Karmenek. Bere osabak sortutako alderdiko kideak gogor kritikatzen ditu eta izebak jasotako tratua salatzen du.

Denborak horiztatutako paper orri hutsak ere gordetzen ditu, Sabinok eskutitzak idazteko erabiltzen zituenak. Gernikako arbolaren irudia dute izkin batean eta azpian «Gernika’ko aretxa Bizkaya’ren Lagi-Za'ra iku'rtzen dauna» idatzirik.

Egongelatik bulegora pasa gara. Sabino Aranaren bulegoa bere horretan mantendu du ilobak. Idaz mahaia, aulkiak, tintontzia... baita koadroak ere: parean azken afariko irudia eta albo batean diputatu aukeratu zutenean Gipuzkoako burukideek sinatutako dokumentua. Aranaren izena daraman kartoizko kaxa batetik kapela luzea eta larruzko eskularru zuriak atera ditu eta ondoren bulegoko kaxoiak irekitzen hasi da: egunkarietako errekorte gehiago, agiriak, eskutitzak... Eugenio Alegria bigarren senarraren dokumentu batzuk badira, zurrumurruek ziotenaren kontra, guardia zibila ez zela erakusten dutenak. Eskutitzen artean Paulina Arana Sabinoren arrebak Nikoleri 1920an bidalitakoa dago, azkenekoa seguruaski, Paulina handik gutxira hil baitzen, 1921ean. Beste eskutitz batean Luis Aranaren idazkera ere ikusi dugu, Sabinorenaren oso antzekoa, txiki eta borobila. Mari Karmenek dioenez, Nikolek ondo tratatu zituen Sabinoren senitartekoak hau hil eta gero, ordainetan babesik jaso ez bazuen ere. Paulina eta senarraren alokairua berak ordaindu omen zuen urtetan eta Paulinaren elizkizunak ere bai. Sabino Aranaren testamentuaren kopia ere, oinordeko bakar eta unibertsaltzat emaztea jotzen duena, gordeta dauka.

Mari Karmen Nikolasaren etxean jaio zen eta hau hil bitartean batera bizi izan ziren. Sarri hitz egiten omen zion Sabinori buruz, eta beti ondo. «Detaile asko zituen, beti opariak egiten zizkion». Eta , hala ere, Bilboko burgesa baserritar pobrearekin ezkondu zeneko ustea zalantzan jartzen du Aizpuruk: «Aranatarrek, Luisek bereziki, aitaren dirua gastatu zuten. Nikoleren sendiak, berriz, bazituen ondasunak, amaren aldetik, Iturritarren aldetik, bereziki». Sabinok ez omen zion dirurik utzi eta zeukan dirua Abiñako sendiko jabetza salduta lortu omen zuen.
Salara berriro itzuli eta Nikolasak ezkontzarako erabilitakoak atera ditu: zetazko mantelina beltza, gona... Sabinoren heriotzean bere gorpuak zeraman zinta beltza ere gordeta du; urrezko hizkietan «Arana-Goiri’tar Sabin’eri Batzoki bermiotarra» irakur daiteke. Bisitari amaiera emateko, berriz, izebaren ezkontza-eraztuna erakutsi digu.

Sabino hil zenean bere anaia Luisek paper eta liburuak eraman zituen. Gerra Zibilaren urteetan gorriak pasa zituzten eta «Nikoleren etxea txikitu» zutela esan digu Mari Karmenek, behin gauzak leihotik atera behar izan zituztela, gal ez zitezen. Hala ere, altxor ederra zaindu du urtetan. «Nik nire esku zegoen guztia egin dut eta ni falta naizenean ere ondo zainduko dituztela bermatu nahi nuke».


Azkenak
EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak

EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]


2025-04-09 | Sustatu
UEUk aurtengo uda ikastaroen zerrenda finkatu du

UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.


ANE LABAKA MAYOZ:
“Ama izatean bizitako zurrunbiloari hitzak jartzen saiatu naiz”

Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak ‘Hezur berriak’ (SUSA, 2025) poesia liburua plazaratu berri du. Bertan, amatu aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.


“Badaude diskriminazio egoera baten zantzu nahikoak, gutxienez eskatzen dutenak Debako liburutegian ikerketa bat aurrera eramatea”

Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]


Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


Eguneraketa berriak daude