argia.eus
INPRIMATU
Hitz Bitan
2021eko uztailaren 19a

Lucia Lacarraren hitzak dira hauek «Nabarra»n jasoak: «Hainbat dantzari ez dela bizi izan konturatzen da gero. Posible da baleta eta bizitza uztartzea, posible eta beharrezkoa».

Xabier Gereñok zera adierazi zuen «Jakin»en: «Euskaraz literatura serioa egin gura badugu, behetik hasi behar dugu lehenik».

Montxo Armendarizek hauxe zioen Zinema Independenteko Ourenseko Jaialdian: «Zinemagintzara inbertsio pribatua bideratzeko ekimenak behar dira. Egun diru-laguntzen bidez egin daitezke soilik filmak».

Jon Benitok ondorengo hau idatzi zuen «Berria»n: «Idazle gazteak zaharrak dira hemen, azkarregi zahartu dira. Ardurak, inportantziak, ‘obrak’ eta sariek irentsi dituzte».

Jon Sarasuak Ahozko Inprobisazioa Munduan Jardunaldiei buruz «Gara»n: «Euskara izan da nagusi jardunaldiotan. Euskara beste hizkuntzetara itzultzen dute eta etorri direnak ohitu dira hizkuntza nagusia gurea izatera. Ez dut uste topaketa askotan gertatu denik».