Bero-beroan


2021eko uztailaren 20an

EA-K VI. Kongresua egingo du larunbatean Bilbon

Datorren larunbatean EAk bere VI. Kongresua egingo du Bilbon eta bertan hautatuko dira alderdiaren ildo politikoa eta zuzendaritza berria. Gaurkoz, nahiko argi dago Begoña Erraztik eta Gorka Knórrek jarraituko dutela, hurrenez hurren, lehendakari eta idazkari nagusi gisa. Iruñean egin zen V. Kongresuan bi joera argi agertu ziren alderdian: Begoña Errasti, Rafa Larreina eta Joseba Azkarragak gidatutakoa bata, alderdian nagusi aritu dena, eta bestea Gipuzkoako zuzendaritzak gidatzen duena, Iñaki Galdos buru. Azken hauek ez dute ordezkaritzarik izan nazio mailako zuzendaritzan. VI. Kongresuan, V.eko zaurik itxi nahi bide dira eta sektore guztiak ordezkatuko dituen zuzendaritza hautatu. Oraingoan, ordea, berrikuntza Bizkaia aldetik etorriko da seguruenik, Sabin Intxaurraga sailburuak eta Juan Karlos Goienetxeak gidatzen duten sektoretik, hauek ere hautagaitzaren bat aurkeztuko oten duten zabaldu baita.


Egibar-Imaz, buruz buruz eta lasterketa estuan.

Kontrajarriak dira Joseba Egibar eta Josu Jon Imazen arteko lasterketaren datuak, baina badirudi EBBko lehenkakaritzako bidean oraingoz EBBko bozeramaileak aurrea hartu diola Ibarretxe lehendakariaren bozeramaileari. Egibar Gipuzkoa, Araba eta Nafarroan gailendu da eta Imaz Bizkaian eta Iparraldean. Abenduaren 31ra arte zabaltzen den hautaketaren bigarren itzulian Araba izan liteke izendapenaren giltzarrietakoa.


Urtarrilean Zorrila ordezkatzeko dantza hasi da.

Datorren urtarrilean jubilatuko da Manuel Maria Zorrilla EAEko Auzitegi Nagusiko egungo lehendakaria eta dagoeneko hasi da berau ordezkatzeko izen posibleen dantza. Jueces para la Democracia erakundeak barne hauteskundeak egin ditu eta Jaime Tapia gailendu zaio Garbiñe Biurrun epaileari. APM epaile erakunde kontserbadoreak hautagai desberdinak izan ditzake, baina badirudi Fernando Ruiz Piñeiro izan daitekeela bere hautagai nagusia. Kargu hau Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak izendatzen du maila horretan 10 urtez aritu diren magistratuen artean, beti ere epaile gisa gutxienez 15 urte badaramate. Bizi den une politikoa dela eta, ikusmira, lehia eta presio handia aurreikusten dira Zorrila ordezkatzeko egingo den hautaketa honetan.


ERC arbitro, estatutuaren erreforma helburu

Hauteskundeko biharamonean eta ERC Kataluniako politikaren arbitro lanetan, autonomia estatutuaren erreformaren nondik norakoek hartuko dute protagonismoa datozen asteotan. Eta historiaren garai desberdinetan bezala, katalan gizarteak eta euskal gizarteak bide paraleloak eraman ditzakete estatutu kontuetan. 2002an Ibarretxe lehendakariak Eusko Legebiltzarrean bere egitasmoa aurkeztu zuenean, Kataluniako estatutuaren erreforma akuilatu zuen, eta orain ikusi beharko da nola elkar elikatzen duten bi estatutuen erreformak eta bien indarrak Espainiaren errealitatean duen eragina. Oraingoz behintzat, PSOE ahul abiatzen da martxoko Espainiako hauteskunde orokorretara eta PPk izango du mamurik Espainiako herritarrak xaxatu eta sozialistak astintzeko.


Iruñeko ordenantzak aldatuta

Upn eta cdn-ren akordioa gauzatu zen pasa den ostiralean Iruñean eta euskararen ordenantza aldatzea onartu zen bi alderdien aldeko botoekin. Xedapen gehigarri bat onartu zuten, eta horren arabera Udalak testu elebakarrak ateratzeko aukera izango du. Bi alderdion arteko akordioak euskarri elebidunak baztertzeko aukera zabaltzen du hain zuzen. Besteak beste, EAk, Aralarrek, Iruñea Berriak, eta Kontseiluak kritikatu dute aldaketa. Behin betiko onartu aurretik, helegiteak aurkezteko epea zabalik da orain.


Ezabaketa eguna

Softcatalá elkarteak katalanak Interneten duen lekua neurtzeko azterketa egin du udan. Bertan euskarari dagozkion datuak ere ageri dira. Hala, euskara 40. hizkuntza da sarean eta guztira 154.709 orri ditu. Duela hiru urte, egoera hobean zen. 31. hizkuntza zen eta 36.321 orrialde zituen. Katalanak 23. lekua betetzen du, galegoak 39.a , frantsesak 3.a eta gaztelaniak 5.a.


Mugaz gaindiko elkarlana

Hizkuntza politikako gaietarako elkarlan hitzarmena sinatu zuten pasa den astean Eusko Jaurlaritzak eta Obragintza Publikoak. Eusko Jaurlaritzaren Euskara Biziberritzeko Plana eta Ipar Euskal Herriko Hitzarmen Berezia ditu oinarri egitasmo honek. Helburua, mugaz gaindiko lankidetzarako zenbait lan ildo zehaztea izan da, ez dute aurrekontu edo puntu jakinik zehaztu. Lan ildoak, sustapena, irakaskuntza, erabilera, hedapena, elkarlana eta egitura izango dira.


Hizkuntza gutxituak babesteko

Europako parlamentuak hizkuntza nazional, erregional, eta gutxituak etengabe eta botere aldaketen eraginetatik at babestea onartu du, giza eskubideei buruz egin berri duen saioaren barruan. Josu Ortuondo, EAJko europarlamentariak egin du ekarpena. Helburua hizkuntza gutxituei emandako laguntzak botere aldaketen menpe ez egotea du proposamen honek eta aurrerapauso handia izan da; izan ere, orain arte ez da Europa mailan gisa honetako oinarri legalik izan.


La Santeko presoek ezin EGA egin

Seaskako arduradunek urriaren 11n Batera plataformak deitu duen manifestaldian parte hartzera dei egin dute euskalgintza. Iaz, hezkuntzako arduradunek eta irakaskuntzako hiru sailek euskal irakaskuntzaren aldeko kanpaina egin eta aurten bitartekorik ez ematea salatu dute. Gero eta ume gehiago dituzte eskoletan eta Frantziako Hezkuntzak eta Akademia Ikuskaritzak ez dizkie adosturiko postuak eskaini. Hori dela eta oso haserre agertu da Filgi Claverie, Seaskako lehendakari berria.


Azkenak
Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBetako John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBetan jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Jaurlaritzaren Parisko egoitzaren historia: Gestaporen atzaparretatik berriz EAJren eskuetara

Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude