argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 16a

Juan Mari Olano, Amnistiaren Aldeko Batzordeetako (AAB) bozeramaile zena Soto del Real espetxean da jadanik, Frantziak Espainiako Gobernuaren estradizioa onartu ondoren. Olano 2002ko abenduaren 3an atxilotu zuen Baionan Frantziako poliziak, Pannecau kale ezaguneko jatetxe batean bazkaltzen ari zelarik. Harrezkero, .Bordele ondoan dagoen Gradignaneko espetxean egon izan da. AABko zuzendaritzako beste 12 lagun ere espetxean dira Baltasar Garzonek 2001eko azaroan erakunde hau legez kanpo jarri zuenetik.


Helena Santesteban EAko hautagaia da Berako alkate berria Aralarrekin egindako itunaren ondoren. Aralarreko Jon Abril izango da alkateordea. Beragiñez debekatutako ezker abertzaleko plataformak gogor salatu du alkate berria egoera antidemokratikoaren ondorio dela eta udaletxean dagokion ordezkaritza izatea aldarrikatu du.