Pirmin Treku, dantzari baten ibilerak


2021eko uztailaren 19an
Ez da makala joan den astean hartu nuen ezustekoa. Xabier Etxabe lagun zarauztarrak idatzi zidan herriko «Txaparro» aldizkarirako Pirmin Treku elkarrizketatu zuela esanez. Zeeeeeeer? Pirmin Treku! Euskal dantzari bati buruz idatzi daitekeen istorio ederrenetakoa osatzeko nahikoa osagai ditu Pirmin Trekuren bizitzak.

Juan A. Urbeltz-en Dantzak liburuaren hitzaurrean izan nuen Pirmin Trekuren berri lehen aldiz. Bertan, Luis Iriondok honako hau kontatzen du: "1958ngo urtean, Londresko Covent Garden antzokian Tchaikovski-ren The Sleeping beauty antzesten ari zen Royal Balletaren saioa ikusten nengoelarik, programari begiratzen hasi eta... non ikusten dudan Pirmin Trecu-ren izena. Margot Fonteyn, Svetlana Bariosova eta Michael Somes dantzari famatuen ‘partenaire’ bezala ziharduen goren mailako zarauztar dantzaria".

Abizen euskalduna zuen dantzari haren nondik norakoak ezagutu nahi izan zituen Luis Iriondok, eta "gerrako umea" zela jakin zuen berehala. Pirmin Trekuren aita errepublikazalea zen eta, gerraren norabidea okertzean umeak Ingalaterrara bidali eta gurasoek Mexikora ihes egin behar izan zuten. Horrela, iritsi zen Kent-era Fermin Aldabaldetreku, 7 urteko zarauztarra. 10 urte beranduago Ingalaterrako bizitzara erabat egina zegoen gaztea zen Pirmin Treku. Baina halako batean zerbait berezia gertatu zen bere bizitzan. Royal Ballet-aren aurrekoa izan zen Sadlers Wells Ballet-aren emanaldi bat ikusi eta ordurarteko delineante asmoak alde batera utzita dantzaria izan behar zuela erabaki zuen.

Erabakia erraz hartu zuen, baina ondorengo urratsak ez ziren inolaz ere errazak izan. Baletean hutsetik hasteko zaharregia zirudien eta familiak ez zuen ulertzen bapateko kapritxo bitxi hori. Baina une horretan zerbait berezia gertatu zen. Ninette de Valois-ek, Royal Balleteko zuzendaria eta koreografoa izan zenak, Pirmin Trekuren aldeko apustua egin eta baletaren maila gorenera bultzatu zuen. Luis Iriondoren ustez Ninette de Valois-ek esperimentu moduko bat egin zuen. Baletaren historian euskal dantzariek izandako eraginaren berri zuen, eta Pirmin euskalduna zela jakinik dantzari bikaina izateko berezko dohain apartak ote zituen probatu nahi izan zuen.

Esperimentua bikain atera zitzaion Valois andereari. Dantzari aparta zen Pirmin Treku. Lana gogotik egin zuen eta urte gutxitan Royal Ballet-eko dantzari aitzindaria izatera iritsi zen. 10 urte egin zituen munduko baletaren gailurrean. Lesio batek behar baino goizago erretiratuarazi zuen Pirmin eskenatokietatik eta Portugalen, Porton, dantzari gazteak hezitzeko lanari heldu zion. Lan handia egin du bertan eta bere eskolan ikasitako hainbat dantzarik goi mailan dihardute gaur egun. Bere lana jarraituko duten ikasleak Porton utzi eta Zarautzera itzultzeko asmoa du orain Pirmin Trekuk.

Joan den maiatzaren 17an, Pariseko Palais Garnier antzokian geundela, Pirmin Treku etorri zitzaidan gogora. Netherlands Dance Theater, munduko dantza konpainia bikainenetakoaren emanaldia ikusten ari ginen. Eszenatokian, dantzari sorta bikain haren erdian, guretzat distira berezia zuen dantzari bat: Urtzi Aranburu. Donostiarra da Urtzi baina azken 12 urteetan munduan barrena dabil bere dantzarako dohain apartekin gauero-gauero milaka ikusle hunkitzen. Ez da bakarra, asko dira nazioarteko dantza konpainietan dabiltzan euskal dantzariak. Goi mailako dantzariak dira, lepo betetako antzokietan txalo zaparrada amaigabeak jasotzen dituzte eta nazioarteko dantza zaleen miresmena dute. 65 urte kanpoan egin ondoren Pirmin Treku etxera dator bueltan. Bitartean makina bat dantzari daukagu han eta hemen Pirminen lanari segida ematen.


ASTEKARIA
2003ko azaroaren 16a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Akordioa erdietsi dute haur eskoletako langileen baldintzak hobetzeko, bi greba deialdien atarian

16 urteren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak akordioa erdietsi dute astelehen iluntzean lan-hitzarmena berritzeko. Greba deituta zegoen asteazken eta ostegun honetarako, eta LABek eta Steilasek indarrik gabe utzi dituzte bi deialdiak. Asteartean mintzatuko... [+]


Bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Ekuadorko presidentea

Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.


2025-02-10 | ARGIA
Traktoreak Gasteizko, Baionako eta Tafallako kaleetan, azken protesten urtemugan

Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.


Goya sariak eta esaten (ez) diren hainbat kontu

Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.


Altzairuari eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiola iragarri du Donald Trumpek. Ez du zehaztu noiz sartuko den neurria indarrean.


Bosgarren preso trukea egin dute Hamasek eta Israelek

Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.


Carrefourren kontrako boikot eguna antolatu du larunbaterako BDZk

Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Ibaipeko autobidearen proiektua gelditzea exijitu dute ehunka lagunek Bilbon

Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.


Beltrán eta Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo hondamendiaren bosgarren urteurrenean

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


Eguneraketa berriak daude