Itxi gabeko zauria

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gaskoiko golkoko (Hegoaldean Bizkaiko golkoa deitua) arrantzari esker bizi direnek Erika petrolio-ontziaren hondamendia ezagutu zuten orain lau urte. Erikaren eskarmentua ezaguturik, ez zuten espero Madrilgo agintariek Prestigeren horren kudeaketa txarra egingo zutenik. Urte bat igaro ondoren, Ipar Euskal Herrian begi-bistakoak dira ondorioak. Arrantzaleek lan zaila eta zikina egin dute. Galipota biltzen aritu ziren bitartean eguneroko soldata irabazi ahal izan zuten. Gaitz erdi! Kalteak gero etorri ziren. Lehena, arrainaren gutxitzea. Halaber, Kantauri itsasoan ez zen horrenbeste arrain zikinik jaso izan egundaino eta arrainaren salneurria %30 apaldu da. Bigarrena, arrantzaleek uda ondoren bildu ohi dituzten algek edo itsas gorbelek ez dute engoitik balio. Gorbelen bilketa arrantzaren lan osagarria da bertako arrantzaleentzat. Donibane Lohizuneko flotaren 15 ontzi, txikienak, lan horretan aritzen dira udazkenean eta neguan. Urteko soldataren %40 inguru irabazi izan dute lan honen bidez. Hendaiako Sobigel enpresak erosten zituen gorbelak. Aurten, gorbelak garbi-garbiak izan ezean ez erostea erabaki du enpresa honek. Gorbelak ehunetik ehunean garbi izan behar dira eta galipotaren arrastoek alferrikakoa bihurtu du langintza hori. Botiketarako erabiliak izaki ez dute zikin ñimiñorik onartzen. Orotara, arrantzaleek 300.000 euro galdu dute urte honetan. Hartara, 15 arrain-ontzi horiek Baionako portua blokeatu dute berriki. Ekintzaren ondorioz eta ordainean 100.000 euro jaso dute gobernuaren aldetik.

Polmar plana fini

Ekainean, turismoaren etorrerarekin, Frantziako Gobernuak Polmar plana bertan behera utzi zuen eta diru laguntzak ere bai. Katastrofeen kasuak bermatzeko plana da Polmar. Gobernuak ez omen zuen garbi jokatu, ordea. Parisko metroko afixek «
Euskal Herriko hondartzak inoiz baino garbiagoak!» zeudela zioten. Gobernuaren kanpainan gezurrak besterik ez omen ziren aireratu. Hondartzak garbitu zituzten, baina labarrak eta kalak zikinak daude oraindik ere. Hendaiatik Sokoarako labarrak ikusi besterik ez dago. Itsasoan barrena, berriz, orban handiak dabiltza harat-honat: 10 eta 20 metroko orbanak. Fuel-xafla dira, asko, finak eta luzeak. Gaileta modukoak badaude bestalde. Hauek lodiak.

Hala ere, Frantziako Gobernua Prestigeren hondamendiari aitzi egiterakoan nahiko ondo aritu zela diote Iparraldean. Erikaren esperientziak Prestigerenari oldartzeko balio izan bide zion. Frantziako Armadak arrantzaleen koordinazio lana erraztu zuen hegazkin eta gerraontzien bitartez. Lan isila, baina handia izan zen. Halaber, Frantziako zientzialari eta adituek Hego Euskal Herrian hondamendiari eusteko erakutsitako gaitasuna goraipatu dute, Eusko Jaurlaritzaren eta gizartearen erantzukizun mailak eta kemenak txundituta utzi ditu.

Itsasoa gero eta zikinagoa

Alta bada, itsasoa gero eta zikinagoa dago, fuel-olioz gain, plastikoz, botilaz eta egurrez gainezka. Lur ertzak gero eta hondatuagoak petrolioaren isuriengatik. Ez da zikinkeria bakarra, ordea. Kutsadura kimikoa ere badago, are txarragoa. Ameriketatik datozen ontziak egunero dabiltza gure itsasoan. Azidoa dakarte. Konparazione: Bilbon deskargatu eta Baionara doaz beste gai bat hartzera. Gai kimikoak ezin dira nahastu ordea. Gai baten arrasto ñimiñoak bestea hondatuko bailuke. Bilbon ez dago ontzien tankeak garbitzeko tresneriarik, ezta Baionan ere. Itsasontzi berriek auto-garbiketarako sistema dute eta utzikin toxikoak gordetzeko tanke berezi bat, gero portuko tanketan hustu egiten dutena. Holako gutxi dago haatik. Ontzi gehienek ez dute tanke hori. Gehienek tankeak garbitu ahala beren hondarrak -gasak, azidoak- itsasora botatzen dituzte. Ez dira begi-bistan ageri, baina ur handietan nahastu eta kalte izugarria eragiten dute gure gorputzean. Kutsadura honi ibaietatik datorrena gehitu behar zaio, lantegiek isuria. Itsasoko kutsaduraren %70 lurretik heldu da. Egungo eredu eta sistema ekonomikoak ezin izan dio garaian garaiko izurrite honi aurre egin orainokoan.

Frantziako (UMP) eta Espainiako (PP) Gobernuen arteko harremanen lekukotasun bat azkenik. Alderdiok esparru edo ideologia berekoak diren arren, frantsesek oso gaizki pasa dute Prestigeren kudeaketaren karietara. Frantziako politikoek ez zuten kritika gogorrik egin publikoki hedabideen aitzinean, hondamendiaren errua sinplifikatu eta orokortu zuten. Espainiar agintariek egin zezaketen guztia egin zutela erran zuten hitz goxoz. Espainiako Gobernuarekiko itxurak gordetzeko moldeak besterik ez dira izan ordea. Mikrofonoak eta kamerak itzalitakoan izugarrizko egurra eman diete agintari espainiarrei. Anartean, Akitaniako eskualdeko dozena bat herrik Prestigeren aferari buruzko salaketa ezarri du Estrasburgoko Auzitegian parte zibil gisara, Madrilgo gobernuaren erantzukizuna eskatu du. Herriek ez dute itxurarik maite ezta aise barkatzen ere.

Jose Arocena, itsasoko kazetaria: "Arrantzaleek merezi zuten 'Le sale boulot' liburua"
Prestige Le sale boulot argazki liburuaren egilea zara. Nondik nora liburu hau?
Erikaren petrolio-ontziaren urperatzeak ekarri zuen hondamendiari buruz ez zen deusik egin, ez zen lekukotasun grafikorik argitaratu. Itsasoan ari garen kazetariak kezkatuak ginen. Prestigeren katastrofea gertatu zenean Erikak utzi zidan arantza atera nahi nuen eta lekukotasun grafiko hau burutu dut arrantzaleen gorazarre gisa. Arrantzaleek egin duten lan alimalea ez dadin ahantzi nahi nuke.

Prestigeren hondamendia erakusten duten 2.000 argazki dituzu. 200 liburuan daude. Miarritzen erakusketa bat paratu duzu, bestalde.
Bai. Miarritzeko Itsas Museoan. 70x50eko 22 argazkiz osatutako erakusketa zabalik dago irailaren 23tik datorren urtarrilaren 4ra. Aurrerantzean, erakusketa bera Parisko Senatuan zabaldu nahi nuke, ahalegin horretan ari naiz. Hegoaldera ere eraman nahi nuke, baina itsasertzeko herrietako areto txikiagoetan jartzeko.

Kostu handiko lana egin duzu. Irabazpen gutxi horretatik, beraz?
Irabazpenik batere. Liburuaren gastuak estaltzeko doi-doia. Dirurik ez badut galtzen, kontent. Arrantzaleek lan hau merezi dute ordea. Pentsa, arrantzaleek beraiek 20 liburu erosi zituzten eta Sextanek Prestigeri buruz osatutako txostenarekin batera igorri zizkieten Frantziako diputatuei. Horrek poz handia eman dit.

Diru laguntzei esker
Arrantzaleek 300.000 euro galdu dute urte honetan. Hartara, 15 arranontziek Baionako portua blokeatu dute berriki. Ekintzaren ondorioz eta ordainean 100.000 euro jaso dute gobernuaren aldetik.


Azkenak
2024-11-26 | Ahotsa.info
Paris 365
15 urte pobreziari aurre egiten Iruñerrian, eta inoiz baino beharrezkoagoa

Paris 365 elkarteak 15 urteurrena ospatu zuen larunbatean Geltokin. 15 urte gosariak, bazkariak eta afariak egunean euro baten truke zerbitzatzen urteko 365 egunetan horren beharra duten guztiei. “Atsedenik gabe”, azpimarratu nahi izan zuten bezala. Horrez gain,... [+]


2024-11-26 | Sustatu
Kabi@ 2024 Durangoko Azokan: Eremu digitala pentsatzen eta garatzen

Durangoko Azokaren alor digitala da Kabi@ espazioa eta egitaraua. Aurtengo edizioan, abenduaren 5ean eta 6an izango dira Kabi@ko ekitaldiak, Azokaren lehen bi egunetan (gero 8ra bitartean iraungo du). Ekitaldiak banatuko dira Durangoko Bizenta Migel Liburutegiaren eta Landako... [+]


2024-11-26 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko haur eskolak galdegiteko manifestaldia egingo dute abenduaren 11n

“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.


2024-11-25 | Leire Ibar
Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.


2024-11-25 | Euskal Irratiak
Alokairuak mugatzeko legea indarrean jada, Lapurdiko 24 herritan

Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]


'Superbotereak' liburua
Eskola-proiektuak izango dira mintzagai asteazkenean, Larraulen

Larraulgo eskolan da hitzordua, azaroaren 27an, 17:30ean. 'Superbotereak' liburuaren egile Koldo Rabadan ez ezik, hitzaurrea idatzi duen Nora Salbotx eta hainbat kide izango dira mahaiaren bueltan: Ainhoa Azpirotz (Hik Hasi-ko koordinatzailea), Irati Manzisidor... [+]


Lan istripu hilgarrien gaineko datuak estaltzea leporatu dio LABek Nafarroako Gobernuari

Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.


2024-11-25 | ARGIA
Nazio auzia “erdigunean” ipintzeko eskatu du EH Bilduk, “jauzi” bat egin eta estatusaren eztabaida abiatzeko

Jendetza elkartu da Bilboko Casillatik abiatu den manifestazioan, Nazioa gara aldarrikatzeko. Buruan, EH Bilduko Mahai Politikoko kideak joan dira, eta atzeraxeagotik jarraitu diote ERC, BNG, CUP, Compromis eta Mes Per Mallorca alderdietako kideek. Ikurrinak, Nafarroako ikurrak... [+]


Gobernuarekin kritiko den ‘Haaretz’ egunkaria itotzeko neurriak hartu ditu Israelek, hura desagerraraztea helburu

Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.


2024-11-25 | Jon Torner Zabala
EHUko errektoretzarako bozketaren atarian
Bengoetxeak eskatu du Ferreiraren hautagaitzaren “jardunbide irregularrak” ikertzeko

Asteartean, hilak 26, egingo dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak. Kanpaina nahasia izaten ari da, eta, horren erakusgarri, Joxerramon Bengoetxearen taldeak eskatu izana "ustez Eva Ferreiraren hautagaitzako pertsonek edo ingurukoek egindako ekintzak eta kanpainako... [+]


2024-11-25 | Leire Ibar
Fronte Zabala itzuliko da boterera Uruguain, bost urteren ostean

95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Eguneraketa berriak daude