Tere Irastortza: «Zenbaitetan ez dugu gure bizitza bizi»

  • Tere Irastortza 1961ean sortu zen, Zaldibian. Beasaingo Andramendi ikastolako zuzendaria da. Bi seme-alaben ama. Idazlea da, eta poeta oroz gain. Bere lehen liburua 1980an argitaratu zuen: Gabeziak poesia liburua. Obra poetiko oso oparoa osatu du harrezkero. Bere obraren antologia Susa argitaletxearen XX. mendeko poesia kaierak bilduman dago, Koldo Izagirrek apailatua. Antologia hau Izen gabe, direnak. Haurdunaldi beteko khantoriak liburuarekin (Pamiela, 2000) ixten da. Liburu horretan Jainkoarengandik hurbil dagoen poeta gisa antzeman genuen Tere Irastortza.Aurten argitaratutako Glosak. Esana zetorrenaz liburuan (Pamiela) berriz, pertsonengandik hurbilagoa aurkitu dugu Zaldibiko poeta. Liburu honetaz, euskal literaturaz eta bere ibilbide literarioaz aritu gara berarekin. Tere Irastortza Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) lehendakaria da iaztik, hartara, zeregin honetaz ere galdetu diogu elkarrizketaren hasieran.

2021eko uztailaren 19an

Zer moduz EIEko lehendakari postuan?

Laguna dudan Andolin Eguzkitza aurreko zuzendariak kargua hartzea eskatu zidan. EIEn eragile lanetan aritzea suertatu zait eta pozik nago. Egiten dakidana egiten saiatzen ari naiz, lan talde oso ona dago. Idazleen lana eta euskal liburua oro har sustatzeko helburuz ari gara.

Zeregin honek mugatzen al zaitu idazteko orduan?

Nire idazle ibilbidean saiakera, ipuinen bat eta itzulpena ere landu ditut, baina batez ere poesia idatzi izan dut. Azken urtetan eraman dudan bizimoduak beste modu batera idaztera eraman nau, hori bai. Alegia, gazteagoa nintzela inspirazioaren zain egoteko beta izaten nuen; orain, berriz, idatzi nahi dudana buruan ondo gordeta izaten dut paperera eraman baino lehen.

Glosak. Esana zetorrenaz liburuaren azalean pertsona baten silueta agertzen da, testu zaharren artean. Azaldu iezaguzu liburuaren azala?

Liburuaren azalean euskal literaturaren testu zahar bat azal zedin nahi nuen. Ez nekien horregatik zein izango zen gainean jarriko zioten irudia. Baina gustura geratu naiz. Silueta bat agertzen da hitzen artean, eta silueta hori ere denok daramagun errainua izan daiteke, kasurako, nik neronek daramadan errainua izan daiteke.

Nondik nora Glosak. Esana zetorrenaz liburua?

Idazleak hizkuntza baliatzen duenean beste batzuek esan dutena jasotzen du. Ez dut uste ezer ezerezetik sortzen denik, inspirazioa besterik gabe datorrenik. Glosa hitzak beste pertsonen -edo kasurako idazle batzuen- ekarria adierazten du. Bigarrenik, eta bestalde, euskarazko aurreneko hitzak glosetan agertu ziren; beste hizkuntza askotan bezala. Historian zehar glosak baliatu izan dira testu zail bat ulergarriagoa egiteko, testua ulergarriago egiten duen ohar ttipia da glosa. Finean, nire poemak mundu ulertezin hau ulertzeko lagungarri nahi nituzke eta horregatik deitu diot Glosak nire liburuari, poema horiek mundualdi batean txertatuta daudela adierazteko.



Liburu baten isuri poetikoa taxutzean berebiziko garrantzia du bere eraikuntzak. Liburu hau hiru ataletan eraiki duzu. Lehena Ateraldi entziklopedikoak. Idatzian zetorrenaz da. Zertan datza?

Poema liburu hau idatzi nuenerako oso urrun sentitzen nintzen hainbeste aipatzen den hipertestu eta meta-literaturaren adiera "literarioaz". Liburuaren humusa ezin da testu literarioez bakarrik osatu, egunero edo bizimodu normalean aurkitzen ditugun beste testuez ere baliatu naiz, beraz. Batetik, esate baterako, aipatzen ditudan anatidoak edo gamma-izpiak entziklopediaren nire irakurketatik datoz. Bestetik, badut inpresioa, sinestarazi digutela zientzia oso gauza arrazionala dela, nahiz eta deskubrimendu edo tesi gehienetan badagoen irudi bat, metafora batean egon daitekeen bezalaxe, zientzian batzuk besteen ondorioetatik abiatzen direlako hori adierazi nahiz, isildua edota estalian uzten bada ere. Poesiaren bidez, testu horien azpian dauden irudiak, lurperatutako metaforak, agerian jarri nahi izan ditut.



Oharkabean zetorrenaz. Edo ilunaren eta beldurraren in-bertsioak da bigarren atala. Nola osatu duzu berau?

Idatzian zetorrenaz irakurri ahal izan dudan zerbaiten interpretazioa da; Oharkabean zetorrenaz atalean garaiz interpretatu ezin eta irakurri gabe utzitako ondorioak islatu ahal izan ditut. Sarri behatz artetik hondarrak bezala egiten digute ihes besteen esperientziak, esperantzak edota egonezinak. Gure bizitza une zenbaitetan ez dugu bizi, lotuegi gauzka bizimoduak bizitzeko. Haatik, halako batean, bizipen eta irudi horiek gogoratu egiten dituzu eta oharkabean behatzetan geratu diren hondar-arrastoek iratzarri egiten zaituzte; bere gisara pizten zaituzte. Hainbatean, horretaz konturatzeko ere gauzak inbertitu behar dituzu. Inbertsio hitzak bi zentzu ditu gutxienez. Bat ekonomikoa da: orain gastatu gero irabazteko edo arriskatu gero ez galtzeko. Bestea, gauzak atzekoz aurrera jartzea da. Hondarrari begiratu ordez behatzei begiratzea. Hori da bigarren ataleko poemetan apur bat egiten dudana, beste modu batez begiratzen dut.

Ibileran. Esateko zegoenaz da hirugarren atala. Ibileran idatzitako poemek osatua, beharbada.

Hauxe esaten da beti: «Dagoeneko esan beharreko guztia esana dago». Baina inor ez da isiltzen. Orduan, badago zer esanik, esateak berak asetzen ez bagaitu ere, apur bat osatzen gaitu, eta hitzak dira gure urratsak. Badira gure aurretik norbaitek ireki dituen bideak, baina kontua da norberak egin behar duela aitzina bide horietan. Bidea da agertzeko dagoena, ez bakarrik norabidea, are gutxiago helbidea bakarrik. Hitz hauek dira nire urratsak, eta bidean nik sortutako erretenak.

Bidean bide, nor du Tere Irastortza poetak liburu honetan bidaide eta gogaide?

Nor ez du poetak bidaide eta gogaide?, galdetuko nuke nik. Nik hizkuntza asko baliatzen dut idazteko. Tradizioarekin, gogoratzen ditudan hitzekin eta pertsonekin idazten dut, maite dudan jendearen oroitzapenekin. Lehen bi atalen ondoren, hirugarrenean, ibileran idazten dudala esatean, esan nahi dut ez dudala bakarrik idazten beste batzuen poesiekin, besteen literaturarekin alegia, baizik eta, nolabait, denok garela literaturarako gai. Halaber, ibilian esatean, literaturan orainaldiak garrantzi handia daukala adierazi nahi dut, ez dela gure aurretik izan den literatura -edo bestela ere ikasi duguna- soilik kontuan izan behar, baita bizi izan duguna ere, esperientziaren bidez ikasia ere funtsezkoa izaki.

«Poesia idazten segitzen dut, poesiak bizitzen laguntzen didalako»
Irudikatu dezagun literatura paisaia gisa. Nola dakusazu euskal literaturaren paisaia?
Niri ibaia duten paisaiak gustatzen zaizkit. Euskal literatura gizentzen doan ibaia da niretzat. Ur sorta xume batetik sortutako ibai bat. Gaur egun ibai zabala da eta bere inguruan zuhaitzak eta txoriak daude. Idazleok egiten dugunaren inguruan bizia sortu da, bazen garaia eta poztekoa da horregatik.

Idazle gisa berriz, paisaia horretan zure burua?
Irudiak irudi, ziurrenera, ibaian gora doan amuarraina izango nintzateke, harripean arrautzak erruten dituen amuarraina. Urak dakarrena hartzeko uraren aurka borrokan ari den amuarraina, halaber.

Gabeziak liburua gogoan, hona Koldo Izagirreren hitzak: «Maitale urrundu edo ezezagun bati mintzo zitzaion Tere Iratzortza». Zer aldatu da poeta harengandik egungora?
Aldatuko nintzela pentsatzen dut, ez daukat hogei urte-eta! Ziurrenik, galdu dudan gauza tristeena inozentzia izango da. Gainerako pertsona guztiak bezala aldatuz joan naiz, ez hainbeste literaturari dagokionean, literatura finean eta funtsean, norbera beste norbait izateko aukera delako, besteekin norberezkoa egitekoa. Alde horretatik liburu guztietan urruneko maitale gordea dago, askotan oso gertu dagoena.

«Obra oparoa, anitza, estilo ezberdinekoa, baina ingurutik baitaratzen ditu bere bulkorik jasoenak» dio ere Izagirrek.
Urteen joan-etorrian, batzutan harritu egiten naiz poesia idazten segitzeaz, nire burua horretan ikusteaz. Gaztea edo gazteago nintzenean, poesia herrialde azpigaratuen literatura mota bat zela esaten zen, edo modan zegoen hori esatea. Orduan, epe motzeko bizitza ematen zitzaion poesiari. Nik baina, poesia idazten segitzen dut, poesiak bizitzen laguntzen didalako, baita nire poesiak beste batzuei apur bat bizitzen ere lagunduko dielakoan.

Formak eta gabeziak
«Denbora asko behar izan nuen poemei forma emateko. Banan-banan poemak idazten ez dut ohikoa baino denbora gehiago behar izan. Bai poemak aukeratzeko eta liburuari forma oso bat emateko. Esanahiari eutsiko dion formari ere adierazi nahi bat atxikitzeko. Gustura geratu naiz. Halaber, urte luze hauetan, nire lehen liburuari eman nion izenburua berreskuratu edota salbatu nahian idatzi dut. Alegia, `gabeziak’ sentituko ez bagenitu, ez genuke literaturarik egingo».


Azkenak
2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


Eguneraketa berriak daude