Jentil fedegabeak eliz ondoan

Leaburu-Txarama herriko inguruetako kondairak dioenez, Torreko harkaitzetan jentilak bizi omen ziren. Inguruetako etxeren bat ere, jentilek euren babeslekutik botatako harkaitzekin eraiki zuten. Elizatik ehun metrora, frontoiaren goialdean daude harkaitz hauek. Orain dela urte gutxi arte txabola bat ere ba omen zegoen bertan.

Jentilak euskal mitologiako erraldoiak dira. Kristautasunaren aurreko edota kristautasunaren hasierako gizakia da jentila. Jose Duesok Roger argitaletxean ateratako Euskal Mitologia liburuan, jentilak ez ditu gaiztotzat edo areriotzat hartzen: "fedegabeak izango ziren jentil horiek, baina onak ere bai". Txirritak "Gure aurreko guraso zaharrak" bertso sortan, ordea, etsaitzat hartzen ditu:

Behin Leaburu-Txaramara iritsita harreman estua duten bi herrien (Leaburu eta Gaztelu) mendi bideak ezagutu nahi izan ditugu. Eliza aurrean dago herriko plaza. Bertatik beherantz eskailera batzuk daude. Etxe berri batzuen tartetik abiatuta hasi dugu zirkuitua. Belauntzara doan errepidera berehala iritsi gara. Autobus geltokitik eskuinera hartu dugu iparraldean Uzturre eta hegoaldean, laino tartean, Otsabio mendiak ikusiz. Ekialderantz goaz. Berehala gara bidegurutze batean. Beheko bidea hartuz gero Gaztelura zuzenean iritsiko gara. Guk gorantz hartuko dugu, ur biltegirantz, markatuta dagoen bidea da eta horrela, menditik iritsiko gara Gaztelura. Utzi dugun bideak ekarriko gaitu itzulerakoan. Ur-biltegiaren gainean gaude konturatzerako eta eskuinerantz hartuko dugu, gora jo beharrean. Miru gorria ikusi dugu gure gainean, baratzean txorimaloa, artoa, belar-meta. Aurrera joan ahala, pinua eta pago biluztuak topatu ditugu.

Gorantz, altuera irabaziz, goazen bezala pinuz inguratuta gaudela konturatuko gara. Non ote daude jentilek ezagututako pagadi handi haiek? Pinuak gazteak dira, gainera.

Poliki, poliki, dagoeneko, Akotegako inguruetan gaude. Bertatik, tartekatuz, zelaigune batzuk ikusten ditugu eta, dagoeneko, garoa edo iratzea bilduta dagoela ikusi dugu. Oraingoz ordu-erditxo bat besterik ez dugu egin. Urkiak dauzkagu parez pare. Garai bateko mugarri naturalak dira zuhaitz hauek. Urki hauek gazteak dira. Ez da luzaz bizi den zuhaitza eta partzelak mugatzeko jarrita egongo dira, ziurrenik ere.

Pinudiaren erdian "mesedez itxi" kartelarekin dagoen langa bat gurutzatu ostean, alertze tartean, harkaitzak ikus daitezke mendiaren azalean, txertaturik.
Harkaitz lekua beti da ingurune aproposa mitologiarako, zuloak ere ugariak baitira bertan. Langak zedarritutako pentagrametan behi zintzarrien hotsak, notak, garamatza aurrera. Eskinosoa ere parte hartu nahian bezala, hor dabil, ohiturari jarraiki, basokideei gure presentzia arraroaren abisu eman nahian. Ezkurrak gordetzen ari ote da negurako?

Txabola zaharraren ondoren, eskuineko bidexkari helduko diogu Erroizpe mendiaren azpialdera, Ixkino bezala ezagutzen den parajerantz. Uzten dugun bidea Erroizpe mendira doa eta, bertatik, Berrota lepora iritsi ondoren, 810 metro dituen Laarte gailurrera irits daiteke. Kondairak dioenez, Laarte edo Almitxuri izeneko mendian aurkitzeke dagoen urrezko meatze bat dago. Baina bere kokalekuaren sekretua hilobira eraman omen zuen gaztelutar batek.

Gure bidean aurrera goazela Gazteluko baserriak ibarrean ikusiko ditugu. Ordubete eskasean gara bertan, maldan behera, Gaztelun. Hormigoizko bidean jaisten ari garela, uraren soinuak ongi etorria egiten digu. Garo metak ere begien bistan ditugu.

Behin Gaztelun, ibilbide osoa Erroizpe eta Laarte mendien maldetan dagoela ohartuko gara. Itzulerako bidea ere malda berean izango da, beheragotik izatea.

Garai batean kontrabandoa egiten zuten Nafarroarekin eta Iparraldearekin. Artoa eta irina, besteak beste. Gaztelu herria mendian txertatua dago, Erroizpe mendiaren magalean Nafarroarekin muga egiten eta oso aproposa zen, toki estrategikoa, lan horietarako. Gazteluk izena eta armarria, dirudienez, Irumugarrieta eta Uli artean nafarren inbasioetatik defendatzeko egin zen gaztelu edo gotorlekuari zor dizkio. Gaur egun gazteluaren arrastorik ez dago. Baserri giroko paraje honi nekazaritzak eta artzaintzak eman diote gaur egun duen ondo kontserbatutako itxura. Baserrietxe bikainak daude, bertan. Udaletxea XIX. mendekoa da. Udaletxearen ondoan dago harraska, ondo baino hobeto kontserbatua. Bi ehorzketa leku daude elkarrengandik gertu. Brontze Aroko hilobi kobazuloa (Txipiriko kobazuloa) eta gaur eguneko kanposantua, ondo kontserbatutako eraikin neoklasiko eta guzti.

Gaztelutik Leaburu-Txarama aldera joateko, hilerrirantz edo turismo karteletik eskuinerantz hartuko dugu. Asfaltoa bukatzen denean langa bat pasa eta ordura artekoa bidezidor bihurtuko da. Gaztelutik Leaburu-Txaramara ordu erdi pasatxo dago. Maldan behera lasaitasun ederrean itzultzeko aukera izango dugu. Bidean topatu dugun bertako amona batek Gazteluko ostatua martxan zegoeneko kontuak argitu dizkigu. Jende asko ibiltzen omen zen orduan. Babarrun janak egitera inguratzen zen jende gehiena. Tartean Kataluniatik asteburu pasa etorritakoak izaten ziren, paraje ederrak ikusi eta herri txikien xarma ezagutzen.

Akordatzerako iritsi gara Leaburu-Txaramara bidean Torreko harkaitzaren ikuspegi ezin hobea izan dugularik. Behin Torreko harkaitz inguruan harkaitz lekuko landaretza dagoela ikusi dugu: pagoaz gain, artea eta endalaharra.


Azkenak
2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Mendebaldeak Kongon dituen hainbat enbaxada jo-mugan hartu dituzte M23ren kontrako protestetan

Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude