Nora Palmitano: «Batzuk ez dira konturatzen Zestoan ere euskara arriskuan dagoela»

  • Zestoako Udaleko Hizkuntza Normalkuntzarako teknikaria dugu Nora Palmitano. EAEko hainbat herritan bezalaxe, euskararen normalizazio plan bat dute Zestoan. Eta horixe izan dugu hizpide nagusi, baita herritarrak berak ere.

2021eko uztailaren 12an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zertan da normalizazioa Zestoako herrian?
Zestoan euskara da nagusi arlo askotan: ahozko harremanetan, transmisioan, familia giroan... Beste arlo batzuetan, berriz, bestela da kontua: batez ere hizkuntza idatziarekin lotura duten arloetan. Lan munduan ere, gaztelania da nagusi lan harremanetan, nahiz eta lankideen artean euskaraz egin. Arlo formaletan, esan dezagun, gaztelania da lehen hizkuntza. Lan munduaz ari garenean, oraingoan enpresa munduaz ari gara batik bat. Izan ere, merkataritzak -dendak eta beste-, lan munduari loturik dagoen arren, euskara du zerbitzu hizkuntza, baina ez lan hizkuntza, fakturak eta abar gaztelaniaz egiten dituzte eta.

Noiz abiatu zen euskararen normalizazio prozesua Zestoan?
Normalizazio lanak eta euskararen aldeko ekimenak aspalditik datoz. Garai bakoitzean ekimen zenbait izan dira: ikastola dela, herri-eskola dela, herri aldizkaria, euskaltegia, bertso eskola... hainbat ekimen izan dira, garaian garaikoa. Eta administrazioa euskalduntzeko txanda ere iritsi zen halako batean. Aro berri hori aurreko legegintzaldian hasi zen, Euskara Zerbitzua eratu zenean Udalaren babesean. Horrekin batera, herrian, Euskararen Aholku Batzordea sortu zen. Euskara Zerbitzuak Udalaren euskalduntze plana abiaraztea du helburu eta Aholku Batzordeak, berriz, plan horri laguntzeko asmoa du, herri mailan. Herri mailako plana abian da, beraz.

Nola uztartzen da zuen plana Euskara Biziberritze Plan Nagusiarekin?
Normalizazio prozesua abiatu zenean, artean ez zegoen EBPNrik, hasierako txostena ez bada, hau da, ondoko hamar urteetarako helburuak ezartzen zituen txostena. Urrats metodologikorik ez genuen, eta plana gauzatzeko baldintzak zein izango ziren ere ez genekien. Kontu berriak dira. Gu, aldiz, lehendik ari gara lanean: Zestoako Aholku Batzordeak lau urte beteko ditu martxoan. Alde horretatik, aurretik ari gara lanean... Ordurako, zenbait lan eginda zeuden Zestoan lehendik ere, baina loturarik gabekoak. Zestoan egiten den lan handia plangintza baten barruan kokatzen saiatzen ari gara: plan integrala egiten, alegia. Euskararen aldeko lana ez da hasi Euskara Zerbitzuarekin. Lehendik dator.

Elkarteak ala norbanakoak saiatu dira euskararen aldeko lanean?
Bietarik da: elkarte formalak eta ez-formalak ari izan dira lanean -horretan oso herri bizia da Zestoa-. Eskolak zenbait ekimen bideratu ditu. Euskaltegia sortzeko, zenbait lagunek jardun dute lanean. Bai Euskarari izan zenean, taldea osatu zen, eta Egunkaria itxi zutenean ere berehala sortu zen herri batzordea. AEK eguna delarik, batzordea eratzen da. Korrika Zestoatik pasatzekoa dela? Batzordea antolatzen da... Elkarteak eta norbanakoak, denak saiatzen dira, noiz batzuk, noiz beste batzuk.

Zertan zarete oraintxe?
Euskararen Aholku Batzordea osatu genuenean, diagnostikoa egitea genuen lehenbiziko lana, erarik xinpleenean eta zientifikotasunik gabe izan bazen ere, baina hutsuneak non ziren seinalatu, behintzat. Horren arabera, lehentasunak ere agindu genituen eta horiei ekin genien. Bigarren urtea bukatzerako konturatu ginen herri mailako plangintza behar genuela, lanak egitura globala har zezan. Ordurako, Kontseiluak abian zuen Bai Euskarari akordio prozesua eta Jaurlaritza EBPN udaletara hedatzeko ereduak aurkezten ari zen. Guk sakon aztertu genituen biak eta konturatu ginen guk aurretik zehazturik genuen plana oso-osorik sartzen zela beste bien baitan. Eta Zestoak zituen ezaugarriak kontuan harturik, bi planak uztargarri zirela, eta uztartu egin behar zirela. Eta hori ere egin genuen. Plana gauzatzen ari gara orain. Planak hiru urte irauten du eta urtean urteko kudeaketa planak egin behar ditugu... Iaz, herri hizkeraren azterketa egin genuen, argitalpenak ere egin ditugu, irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko kanpainak, toponimia normalizatzeko ekimenak, udal administrazioko erabilera plana, Bai Euskarari akordio prozesua...

Nola ekarri zenituzten batera kanpotik zetozkizuen bi plan horiek?
Gure azterketaren arabera, EBPNk arloz arloko helburuak zehazteko tresnak eskaintzen zizkigun, baita jarraipena egiteko ere. Gainera, diru laguntza eta sostengua. Kontseiluak, bestalde, arloz arloko gizarte eragileengana iristeko metodologia zehazturik zuen; adibidez, enpresa munduan sartzen laguntzen zuen, Bai Euskarari kalitate agiria bitarte. Gainera, Bai Euskarari kanpaina egin zenean Zestoako herriak eman zuen erantzuna ere baloratu genuen. Ondorioz, bi planek elkar ongi osatzen dutela iritzi diogu. Eztabaida politikoa zegoela bagenekien, jakin, baina guk zera erabaki genuen: eztabaida politikoa politikariek egin dezatela -hori ez da Euskararen Aholku Batzordearen lan esparrua-, bi planak tresna ezinbesteko ditugu normalizazio bidean.

Jarrera indargune, jarrera ahulgune
Nora Palmitano euskara teknikariaren arabera, bi eratako jendea dago Zestoan. "Batetik, euskararen alde lan egiteko prest dagoen jende multzoa. Horiek prest dira euskara plana aztertu, proposamenak egin eta aurrera egiteko. Bestalde, ekintza puntualetan laguntzeko prest dagoen jendea ere badugu. Eguneroko bizimodua euskaraz egin nahi duen jendea ere bai... Jendeak konpromisoa bizi du, dela euskararen aldeko ekintzak asmatzen, dela etxeko epelean euskara indartzen". Horrekin batera, txanponaren beste aldea. "Beste zenbait lagunek ez du uste euskararen aldeko lanean saiatu beharrra dagoenik. Aurreko batean ere galdetu zidaten: 'Hemen denok euskaraz egiten dugu, zein da zure lana?'. Horiek, euskara Zestoan salbu dagoela uste dute. Ez dira konturatzen lanak dituztela euskaraz irakurtzen, edo ohar txiki bat idazten hasi eta laguntza behar dutela, edo hiztegira jo behar dutela, ziurtasunik batere ez dutelako". Edo gaztelaniaz bizi direla arlo formaletan. Jendearen jarrera indargune da Zestoan, eta ahulgune. "Euskaldun dira baina ez dira konturatzen Zestoan ere euskara arriskuan dagoela".


Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude