argia.eus
INPRIMATU
Hitz Bitan
2021eko uztailaren 27a

Octavio Cortazar «Berria»n dokumentalari buruz: «Errealitatean sakontzen duelako da maltzurra, eta batzuentzat ez da komenigarria errealitatea ezagutzea».

Iñaki Saituak esanak «El País»en: «(Antzerkiak) laguntza behar du oraindik, baina ekoizpenei dagokienean, krisia gainditu egin da. Ekoizpen asko eta kalitate handikoak egiten dira».

Edorta Kortadik zera zioen «Berria»n: «Oteiza Museoa nahaste-borrastea da: ez da ikusten nola hasi zen, zein urrats egin zituen, nola iritsi zen iritsi zen lekura».

Sonia Gonzalezek hitzok paratu zituen «Gara»n: «Idazleek ez dute konpromiso esplizitua liburuetan zertan irauli. (...) Seguruenik, norberaren konpromisoak berez islatuko dira egiten dugun guztian».

Gotzon Uribek «Berria»n: «Talde batek ibilbide bat egin behar du diskoa kaleratu aurretik. Gaur egun, azkarregi grabatzen dira zenbait disko, eta gero ez dute ondoriorik, inolako promoziorik ez dutelako».