Lauburua mahai jolasa kalean


2021eko uztailaren 19an
Zenbat orduz aritu ote gara familiartean eta lagunartean mahai jolasekin jolasean. Triviala, partxisa, antzara jolasa, dama jokoa, dominoa... denek izan dute lekua gure aisialdian. Jolas horiek denbora pasa izateaz gain, jakituria, kontzentrazioa eta abilezia proban jartzeko aukera ematen digute, baita ikasitakoak gogorarazteko ere. Hain merkatu zabalean, ordea, gutxi dira euskara tresna moduan erabiltzen dutenak. ARGIAK 1999an merkaturatu zuen lehenengo jolasa, Gure Mendea mahai jolasa, hain zuzen ere. Bide berari jarraituz, iaz bi jolas gehiago kaleratu zituen. Lehenengo «Badakit» jolasa merkaturatu zen eta ondoren, jolas honen egituraketa baliatuz «Donostiaz Badakit» egin zen.
Euskarazko mahai jolasen merkatu xumea gizendu asmoz kaleratu du ARGIAk laugarren mahai jolasa, "Lauburua". Garbiñe Ubeda eta Joxerra Aizpurua dira egileak. Euskal Herriko kontuen zein munduko gaien inguruko galderak jorratu dituzte, hots, jolas unibertsala egin dute. Edukiak lantzeaz gain, diseinuaz ere arduratu da Garbiñe Ubeda.


Zuhurtzia, zortea, sena eta abilezia

Jolasa oso sinplea da. Lau froga daude, bakoitza gaitasun bati lotua eta kolore batez bereizita dago. Gorria zortearen adierazle da, urdina zuhurtziarena, horia senarena eta berdea abileziarena. Esaterako, urdinaren kasuan, galdera motz bat egiten da hiru erantzun posibleekin eta jokalariak zuhurtzia erakutsi behar du. Adibidez: "Zein tenoretan egiten da sorgin afaria? Arratsaldeko seietan, gauerdian edo goizaldean?". Horiaren kasuan, berriz, logikarekin loturiko galdera konplikatu bat egiten da, hasiera batean erraza dirudiena baina aldrebeskeriaren bat ezkutatzen duena. Adibidez: "Zilegi al du katoliko batek bere alargunaren ahizparekin ezkontzea?" Gorria tokatuz gero, zortekoa da jokalaria. Zortea, ordea, jokalariarentzako ona ala txarra izan daiteke. Onerako bada, galderarik erantzun gabe lauki-salto bat edo gehiago aurrera egin ahal izango du. Zorte txarra badu, aldiz, lauki-salto bat edo gehiago atzera egingo du. Azkenik, kolore berdeak, abileziarekin lotua dagoenak, irudiekin jokatzen du. Galderak irudiekin lotuta daude. Frogak mota askotakoak izan daitezke, besteak beste, pertsonaia ezagunen izenak edota leku izenak dagozkien irudiekin lotzekoak.
Txanda bakoitzeko galdera edo froga bat egiten da. Gaindituz gero, hurrengo laukira salto egiten da. Gainditzen ez bada, ordea, jokalaria leku berean gelditzen da. Froga gainditzen bada ala gainditzen ez bada ere, txanda beti hurrengo jokalariari emango zaio.


Bi bertsio

Bi ibilbide egin daitezke. Bertsio laburraren helburua, lauburuaren erdigune beltzera heltzea izango da. Erdigunera lehena heltzen dena izango da garaile. Gainerakoek, berriz, jolasean jarraituko dute. Bertsio luzean, aldiz, helburua lau ibilbideetako batetik sartu, erdira iritsi eta beste batetik irtetea izango da.
Sarbide bat hautatzen denean, jokalaria sarbide horren jabe bilakatzen da. Beraz, ibilbide batean bi jokalarik topo egiten badute, jabea gailenduko da. Kasu honetan, arrotzak erdigune beltzera bueltatu eta hurrengo txanda heldu arte itxaron beharko du.


1.600 froga

Mahai jolas hau lagunartean nahiz famili giroan aritzeko aproposa da. Jolasa eta euskara uztartzen dituenez, euskaltegietako ikasleentzako eta euskara ikasteko asmoa duen edonorentzako ere aukera egokia da. Gutxienez bi jokalari behar dira jolasteko, eta lau lagun baino gehiago izanez gero, taldeak osatu beharko dira. 1.600 froga inguru dira orotara, baina guztiek ez dute zailtasun maila bera. Zailenak senarekin loturiko galderak dira, logika erabili behar baita erantzuteko. Hori dela-eta, jokalarien adinaren arabera galdera batzuk errazagoak izango dira erantzuteko.


Berritzailea

Logika eta irudiari buruzko jolas gutxi daude eta aldi berean guztiak uztartzen dituenik ez dago. Hori da hain zuzen ere "Lauburua"ren egileek lortu nahi izan dutena, jolas ezberdinez osaturiko beste jolas berri bat sortzea. Jolasak esparru anitzetako galderak biltzen ditu eta horietako asko euskal kulturari lotuak daude. Besteak beste, bertako pertsonaia ezagunei, usadioei eta lekuei egiten zaie aipu.


Dagoeneko saltokietan

Urriaren amaieran eskuragarri izango da "Lauburua" ohiko salmenta puntuetan eta baita ARGIAn ere. Jolasak 35 euro balio du eta astekariko harpidedunek bidalketa gasturik gabe jasoko dute. Pasa den urtean jolasik salduena ARGIAren "Badakit" mahai jolasa izan zela kontuan hartuta, "Lauburua"k ere arrakasta itzela izatea espero du Komunikazio Biziagoak.


Azkenak
Sail Ofiziala. Klausurako filma
Eta igande euritsu, erromantiko eta negartia iritsi zen

Eta hori, larunbata zela atzo, eta ez igandea. Kosta zitzaion egunari argitzea, aurreko egunetan baino dezente jende gutxiago zebilen kalean, eta presa gutxi nabari zen. Batzuk laster batean bai, Kursaalera eta Victoria Eugeniara gerturatu zirela, lehen areto horretan ematen... [+]


2024-09-29 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. Azken eguna.
Ezer gutxi kontatzen duten isiluneak


Aktore onenaren saria, Patricia López Arnaizentzat

Patricia López de Arnaiz gasteiztarrak aktore onenaren sari nagusia irabazi du Donostiako 72. Zinemaldian, Pilar Palomerok zuzendu duen 'Los destellos' filmean egindako lanagatik.

Eider Rodriguezen 'Bihotz handiegia' liburuko lehen narrazioan... [+]


Zezenaren tortura babesten duen dokumentalak irabazi du Zinemaldiko Urrezko Maskorra

Andrés Roca Rey toreroaren egunerokoaren hainbat pintzelkada ematen ditu Tardes de soledad zintak, besteak beste, hotelean eta hoteletik zezen-plazarako bidean eginiko elkarrizketak edo janzte aldiko uneak, eta plazan zezena nola sufriarazten eta hiltzen duen erakusten... [+]


2024-09-28 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia. 8.eguna
Ez dut sekula pelikulekin negar egiten


Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1870eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


Eguneraketa berriak daude