Irak inbadituz dolarrak euroa ahuldu nahi zuen


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Kaliforniako Sonoma State University -«Terminator» lehendakari duen estatuko 21 unibertsitateetako bat- ez da ikastetxe handia baina ezaguna bai AEBetan. Goiburu erakargarri bat dauka: «Unibertsitate Txikia, Ideia Handiak». Eta erakunde horren proiektuen arteko bat da Project Censored.
Proiektu honetan ari diren ikasle eta irakasleek komunikabide amerikar handiek asko lantzen ez dituzten edo espresuki estaltzen dituzten informazio lerroetan ikertzen dute. «Zera dago Project Censored-en sustraian: masa komunikabideek porrot egin dutela herritarrei beren bizietarako eta beren botoetarako garrantzia duten erabakiez informazioa ematerakoan». Interneten dauzkate ikerketa lerro eta materialak ipinita, eta urte bakoitzeko ikerketa lerro nagusiak urtekari banatan biltzen dituzte.
Une honetan zabalik dituzten 25 ikerketa lerroen artean 19.ak titulu erakargarri hau darama: «US Dollar vs. the Euro: Another Reason for the Invasion of Iraq». Izenburu erakargarri honek gure arteko egunkarietan behin edo behin aipatu izan den hipotesi bat gogorarazten digu; alegia, dolarraren eta euroaren arteko borroka izan daitekeela Iraken inbasioa esplikatzeko arrazoi nagusietako bat. Sonomako unibertsitateko ikasle eta irakasleek ordea hiru dokumentu interesgarrirekin ilustratu dute posibilitate hau: «The Sierra Times», «Feasta» eta «The Nation» aldizkarietako analisiekin.


«Iraken bekatu ezkutua»

Nixon presidenteak 1971n hartutako erabakiarekin hasi zen dena: urrearen estandarretik apartatu zuen dolarra, eta hau bihurtu zen petrolioaren salerosketarako neurri bakarra, baita munduko merkataritza osoarena ere. Erabaki horrekin, beste herrialde guztiei sekulako abantaila atera zieten AEBek. Izan ere, beraiek bakarrik inprimatzen dituzte billete berdeak (nahi adina gainera), eta moneta kontrolatzearen poderioz munduko edozein produktu bezala beren zorrak ere oso merke erosi.
Arazo berri bat daukate ordea euroa sortu denetik. Dolarrak nagusi izaten segitu du Ameriketan eta Asia urrunean, baina euroa lekua kentzen hasi zaio Europaz gain Sobietar Batasun ohia, Asia zentrala, Ekialde Hurbila eta Afrikan. Horregatik hartu zuten hain gaizki amerikarrek Irak 2000. urtean bere petrolio salmentak eurotan egiten hastea.
Adituek diotenez, dolarraren balioa baino %40 gehiagotan dago kotizatuta, eta hau AEBen defizit komertzial izugarriari lotuta dago. Euro-guneak askoz defizit ttikiagoak ditu, eta munduko merkataritzan gero eta zati handiagoa hartzen du. Denbora pasa ahala euroa egonkortzen ari da, eta gainerako herrialdeei dolarra ez den beste txanpon bat eskaintzen die salerosketetarako.
«The Sierra Times» aldizkari alternatiboan William Clarkc-ek «Iraken kontra datorren gerraren benetako arrazoiak» ipini zion izenburua bere ikerketari 2003ko otsailean, eta hau zioen bertan: «Nazioarteko ordenuaren sekretu zikinetako bat zera da: planetako gainerako herrialdeek AEBei hegemonia galarazi diezaioketela denek batera dolarra beren estandarra izateari uko egiten badiote. Hau da Amerikaren Akilesen orpoa». Eta gaineratu zuen: «Iraken bezala nazioarteko kontsentsuaren kontra jokatzen segitzen badu, beste guztiek herrialde delinkuente gisa ikusiko dute».
Zortzi hilabeteren buruan, Project Censored-ekoei beren ikerketa eguneratzen lagundu die William Clark-ek, eta Irakeko gertakizunek eta mundu osoan indartu den antiamerikanismoak bere tesiak sendotu dituztela uste du berak. Petrolioa ekoizten duten herrialdeei epe laburrean eurora pasatzeko tentaldia hoztu badie ere, beste aldetik Europa, Errusia eta Txinaren arteko aliantzaren posibilitateak indarra hartu du. Clark-ek datozen gerrak petrolioaren eta petrolioa ordaintzeko monetaren inguruan izango direla segurutzat jo du, eta hori saihesteko munduko herrialde nagusien arteko akordioa behar dela dio: horiek dolarra eta euroa parekotasunean ipini behar dituzte munduko erreserba moneta legez, eta aurrera begira Asia urruneko yena eta yuana ere bai.
2003ko urtarrilean Irlandako «Feasta»n «Petrolioa, moneta eta Irakeko gerra» izeneko artikulua idatzi zuen Coilin Nunan-ek. Orain, analisia eguneratzen lagundu die Project Censored-ekoei. «Artikulua idatzi nuen garaian teoria hutsa zen esatea Irak petrolioa eurotan saltzen hasteak zerikusiren bat zuela AEBek bere kontra prestatzen zuen gerrarekin. Gaur ere teoria bat da, baina ez du indarrik galdu Bushek egin dituenak ikusita: Irak inbaditu, han bere agintea ezarri eta iragarri du munduan petrolioa berriz saltzeko gai denean hori dolarretan bakarrik eginen duela».
Baina gainera, teoria horren beste ezaugarriek indarrean jarraitzen dute. AEBen defizit komertzialak handitzen segitzen du. Petrolio ekoizle gehiago ari dira eurora pasatzea aipatzen, tartean Indonesia eta Malaisia. Eta Iran aurrerago doa oraindik, bere salerosketak dolarretatik euroetara pasatzeaz gain eurobonoak erosten ari baita. Bera da gainera beste petrolio ekoizleak gauza bera egitera animatzen ari dena. Eta galdetzen du Coilin Nunanek: «Amerikarrak Iranen erregimena aldatu beharraz hain gogor mintzo direnean, gertakizun hauek kontutan hartu gabe ulertu behar al da? Hala dirudi, komunikabideek ‘terrorismoaren kontrako gerra’ eta dolar-euro gaiaren arteko harremana nola baztertzen duten ikusita».
Project Censoredekoen ikerketa eta argudio sendoak ikusita, europar bat kezka honekin geratzen da: eta Irakeko inbasioa Europaren kontrako gerra baldin bada?


Azkenak
2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude