argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
2021eko uztailaren 19a
Manolo Arozena bertsolariaren ustez, «Txapelketetan emaitza onak lortu nahi badituzu, zeure buruarekin lan handia egin behar duzu. Bertso eskolan ikasita ere, bertsolariak bakarrik lan handia egin behar du (...)». Hitzok «Berria»n argitaratu ziren.
Joxean Agirrek esanak dira hauek «Beterriko Liburua»n: «Nekea eta sormenaren artean badago halako harreman ‘arraro’ bat: gehiegi deskantsatzen baduzu, moteldu egiten zara, ez dago sormenik».
Aldizkari berean Patxi Zubizarretak zera zioen: «Uste dut idazleok irakurketaren apologia egiten dugula, eta seguruenik idazketaren apologia egin beharko genuke gehiago».
Dionisio Amundarainen hitzak dira hauek «Zabalik»en jasoak: «Gizarteak egin behar die presioa agintariei euskararen aldeko gauzak egin ditzaten, behetik gorakoa izan behar du presioak, inork goitik beherako inposiziotzat har ez dezan».
Anjel Alkainek «Berria»n: «Teatroetako ateak bi metrokoak badira, ezin da lau metroko piezarik sartu».