Nagoen lekutik: Iraila, aldaketa garaia


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Eguraldia aitzakia ederra izaten da edonon elkarrizketa bat hasteko, beste nolabait hasi eta zer esan handirik ez dagoenean ere solasaldiari segida emateko balio izaten du. Uda honetan eguraldiak funtzio hori baino zerbait gehiago bete du, beroa hizpide izan da eta lehortea kezka. Albiste izaten jarraitzen zuen galipota beltzari eguzkiak gorritutako bazterrak gehitu zaizkio.
Sekulako beroa egin du, bizi garen lekuan aspaldian ez bezalakoa. Bazirudien aurten sagarrak arbolean erreko zirela eta patatak lur azpian egosiko. Intxaurrondoek zuzenean intxaur saltsa emango zutela eta mahastiek mahaspasak, baina ez da horrelakorik gertatu. Kalteak handiak izan dira, nekazaritzan eta abeltzaintzan ur faltak ondorio larriak dakartza. Arrantzan, Prestigeren hondamendiak lehendik oso ondo ez zegoen egoera gehiago okertu du... lehen sektorean bizi direnak naturarekin harreman klase bat dute eta gainontzekook beste bat. Eguraldi iragarpenak biharko "eguraldi ona" esaten duenean nabarmen geratzen da hori. Guretzat ona dena besteentzat desastrea izan liteke eta alderantziz, guretzat kaxkarra dena baserritarrentzat mundiala.



Oporretatik buelta

Uda oporrekin lotzea da normalena, eta oporrak bidaiekin. Eguraldiarekin egin berri dugun komentarioa erabil liteke hemen ere, ondorioz, oporretatik buelta, izenburua ez litzateke egokiena. Batetik jende asko udan ez delako inora joaten edo hilabeteotan egiten duelako lan gehien. Ikasturtearen hasierak markatzen du milaka eta milaka lagunen bizimodua, derrigorrezko hezkuntzari, 0-3 adinekoena gehitu, 16tik gorakoena, guzti hauen gurasoak, irakasleak, garraioak eta abar.
Esan liteke irailak ziklo natural bati amaiera eman eta udazkenean sartzen gaituela baina era berean ziklo kultural bati hasiera ematen diola. Gehienen bizitzan urteko lehen "trimestrea" ez da urtarrila, otsaila eta martxoak osatzen dutena, uda amaieratik Gabonak bitartekoa baizik. Denbora neurtzeko irizpide zehatz eta zientifiko ugari egon badago, hasi segundo zati txikienetik eta argi urte luzeenera, baina bakoitzak beste erreferentzia pertsonalizatuagoak erabiltzen ditugu.
Udak, urte sasoi bezala hiru hilabete izaten ditu, halere nik data biren artean kokatzen dut ia beti, bata Irungo alardea eta Hondarribiko alardea bestea. Tradizioaren izenean eman genezakeen irudirik penagarrienetako bat da gurea, berdintasuna gauza sinbolikoetan lortzea zaila bada gainontzekotan ia ezinezkoa dela pentsa liteke. Bidasoa inguruko kontuekin ari garenez, ibaiaren beste aldea "l'autre cote" izan zela ezin ahaztu. Frantziako hiriburutik, Paristik, zikoinak haurrak ekartzen zituela sinesteari uko egin eta Radio Paris erdi klandestino hura entzutera pasatu ginen. Irratsaio haren ondoren, zuetariko askok "El correo del oyente" gogoratuko duzue, han beste askoren artean Paco Ibañezen abestiak eskatzen zituzten, haietako baten sintoniak honela zioen: "...la música militar nunca me supo levantar...", horregatik izango ote da alardearena ez ulertzea? Ez dut uste!


Ziabogak adostu ezinik

Irailaren lehen bi igandetan Kontxako estropadak izaten dira. Denboraldi luze eta gogor baten helburua gehienentzat Donostia da. Talde asko bertan lehiatzearekin konforme dira, baina punta puntakoek bandera amesten dute. Denetan preziatuena eta lehiatuena izateaz gain, polemikoena ere bera izaten da urtero. Uraren tenperatura asko igo da aurten Bizkaiko golkoan, 25° neurtzera iritsi omen dira, arraunean egiteko horrek ez du eragin handirik baina lehorreko bileretan giroa hori baino askoz gehiago berotzen dela diote. Arraun kontuak moketadun bulegoetan itsas zabalean baino arriskutsuagoak dira, atzaparrak eta ipurtaldea tostan izorratzen dira, baina buruhausteak askoz ere lehenago hasten dira.
Kirol ikuskizuna eskaini nahi eta "espektakuloa" eman da sarritan. Herri arteko lehiakortasuna herrikideen arteko haserrea bihurtu zen, Pasai Donibanen esaterako Koxtape eta Donibanekoen artean gertatutakoa negargarria izan zen. Irunen eta Hondarribian Alardeen ondorioz sortutako boikotaren parekoak jasan zituzten askok. Azken boladan Pasaiako herritik datozen "notiziyak", onak dira behintzat. Elkartu eta berriro talde bakarra ateratzeko gauza izan direlako.
Hasi aurretik gauzak zehaztu nahi eta ados jarri ezin. Araudiak, egutegiak, txapelketak, fitxaketak, beti bada zerbait. Estropada egunetan , talde bakoitzak zeukan guztia emanda Astillero izan da aurtengo txapelduna. Traineruak oso gureak zirela sinistuta egon ginen, geu onak gara baina ez beti onenak. Jende saiatua eta bizkorra badago munduan zehar... arraunean, aizkoran, segan eta beste hainbat jardunetan, ez gara bakarrak. Besteei erakutsitakotik norberak ikastea beti da aberatsa. Bizitza honek ziaboga asko ditu eta hauetako bakoitza ezberdina da.



Konturatu orduko urria

Perretxiko zaleak lurrera begira ibili eta gero orain ehiztariak zerura begira daude. Bietatik egiten duenik ere bada noski. Urtero bezala Zinemaldiak ere bete ditu hainbaten agendak. Pelikulen artean, Julio Medem zuzendariarenak sortu duen polemikak ondoriorik ekarriko du. Hemengo zinetan arrakastatsu suertatzen ari da. Larruzko pilota harrizko hormaren kontra den filmean batzuk harrizko pilota larruzko hormaren aurka ikusi nahi dute, ez hori bakarrik, herri honetan pilota bera borobila dela ukatuko lukeenik badago eta! Alardea eta arrauna konflikto iturri bezala aipatu ditut, bietan festa giroko arazoak konpondu ezinik bagabiltza, besteetan jai daukagu!
Hego haizeak uso pasea ekarriko duen ez dakit baina birusak behintzat ailegatu dira gurera, ni uste gabean harrapatu naute. Geroztik, eztarriko min, eztul, begi malko, muki eta doministikurik ez zait falta. Tarteka erdi gaixo egotea ona da norberaren osasuna baloratzeko. Esne beroa, limoi ura, eztia, antibiotikoak... ia denetarik hartu dut katarroa pasatzeko. Txikitako usainak gogora ekarri dizkidan "bisbaporu" ere erabili dut, sendatu ez nau sendatu baina potoari begiratuta nola idazten den betirako ikasi dut: "VICKS VapoRub". Aurrerantzean askoz erabiliagoak diren hitzak, lehoia eta leihoa adibidez, ez ditut hain erraz idazterakoan nahastuko!


Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude