Frantziatik, ipar gorria?


2021eko uztailaren 21ean
Aurreko irailaren 26an «Le journal du Pays Basque»k biloa laztarazteko moduko lerroburuaz agertu zuen III. Inkesta Soziolinguistikoak Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan jasotako datuek erakusten duten egoera: "L'euskara agonise", euskara hilzorian. Ez da lehenbiziko aldia, ikerketa batek Iparraldeko euskararen egoera latzaren argi gorriak pizten dituena: 1996an Europaren Batasunak sustaturiko Eurosomaic proiektuak, bai eta UNESCOk 1996 eta 2001ean egindako desagertzeko arriskuan dauden munduko hizkuntzen bi atlasek ere, euskara Frantziako Estatuan bizirik irauteko ia aukerarik gabeko hizkuntza gisa jaso zuten.

Izan ere, Iparraldean bizi diren 55.000 bat euskal hiztunek (populazioaren %24,7k) ez dute inolako babesik, ez eta euskarak ezein status juridikorik ere, Frantziako Administraziotik. Hizkuntz eskubideen errekonozimendurik ezak luzera ekarri duen ondorioa norbanakoen hizkuntz eskubideen urraketen kasu puntualak baino latzagoa da: mendeetako baztertze ofizial horrek euskara bera, bai eta haren hizkuntz komunitatearen biziraupen soziokulturala ere, arrisku bizian jarri ditu. Egun, Iparraldean hizkuntz komunitatearen zati handi bat adinduek osatua da eta gazteen artean euskararen galera tasa handiak daude: 65 urte baino zaharragoen %35,5 euskaldunak dira, baina 16 eta 24 urte bitartekoen %12,2 baino ez. Azken hamar urteotan 14.500 euskal hiztun gutxiago daude eta, gauzak horrela, hurrengo urteetan euskaldunen kopuruak ttipiagotzen jarraituko du.

Baina Frantziak ez du horren aitzinean orain artioko jarrera aldatu. Hautatutako integrazio errepublikarra, Baxoken hitzetan, "oroz gainetik linguistikoa" izan da eta egun, frantsesa ez beste hizkuntzazko jatorrizko hiztun elebakarrik ez egotea XVI. mendean hasi zen xede politiko baten ondorio zuzentzat jo behar dugu. 1992an, Frantziak Konstituzioaren 2. artikulua aldatu zuen "le français est la langue de la République" esaldia sartzeko, eta artikulu horretan berean berdintasun printzipioa aldarrikatzen badu ere, frantsesa ez beste hizkuntzei ez zaie ezein lege babesik ematen. Haien erabileraren tolerantzia (ez osoa) baino ez dago. Frantziak ez die bere baitako hizkuntz komunitateei haien biziraupena bermatzen, alderantziz ere, irauteko ezinbertzeko eremua -eskola- ukatu egiten die. Oroitzekoa da, adibidez, 2002an, Conseil d'Étatek eremu publikoko eskoletan murgiltze bidezko hizkuntza erregionalen irakaskuntza elebiduna debekatu zuela.

Baina Iparraldeko euskal hiztunen eskubideen urraketak ez dira legez kontrakoak, ez baitoaz Frantziako legeek aitortutako ezein eskubideren kontra; baina gutxiengoen oinarrizko eskubideen nazioarteko estandar guztien aurka jotzen dute. Izan ere, 2001eko abenduan, Nazio Batuen Erakundearen Eskubide Sozial Ekonomiko eta Kulturalen Batzordeak Frantziari haren baitako gutxiengoen eskubideei dagokienez nazioarteko gutxienezko estandarrak betetzeko gomendioa egin zion eta, horrekin batera, erregio zein gutxiengo hizkuntza eta kulturak bizirauteko eginahalak gehitzeko eta hizkuntza horiek irakatsi eta irakaskuntzako hizkuntza izan daitezela neurriak har zitzala. Batzordeak erran zuenez, Frantziako errepublikak hiritarren berdintasuna ustez legez bermatzeak eta herritar oro berdinak direla adierazteak ez du erran nahi "gutxiengoek izateko eskubiderik ez dutenik".

Izan ere, egun, Europan paradoxa handia dugu: Europako Batasunean sartu nahi duten estatuei gutxiengoen eskubideen babeserako nazioarteko estandarrak betetzea eskatzen zaien bitartean, Batasuneko kide osoa den Frantziak bere gutxiengo nazionalen eskubide kulturalei bide ez emateko jarrera irmoan segitzen du.

Lehengo lepoko buru, joan den urriaren 4an, Frantziako Hizkuntza Gutxituen I. Jardunaldiak antolatu ziren Parisen eta Jean-Jacques Aillagon Kultura eta Komunikazio ministroak azaldu zuenez, Gobernuak ez du inolako asmorik Konstituzioaren 2. artikulua aldatzeko eta, bertako hizkuntza gutxituen status eta babes ofizialaren eskaeren aitzinean, errealitatea nahasi eta konponbidea zaildu baizik ez zuen egin Estatuaren lurraldean mintzatzen diren hizkuntza guztiak zaku berean sartuz: altsaziera, korsikera, euskara, katalana, bretoiera eta okzitaniera ez ezik, berber edo tamazight, arabiera, aramiera, romaniera, yidishera eta bertako hizkuntz komunitate historikoak ez diren hizkuntza guztiak. Halako anabasan ofizialtasunez solastea erokeria da. Berehalako babes ofizialik ez da lortuko, garbi da, baina Bernard Cerquiglianyk, ministroaren ordezkariak, aitortu bezala, Frantziako hizkuntzak zuzenbide positiboan agertzea bai.

Berriki, Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatuta, ez dakigu zer haize berri helduko den Iparraldera Parisetik, abian den deszentralizazio prozesuan euskal hizkuntz komunitatearendako benetako babesa eta herritarren eskubideen zinezko bermea edo, itxurazko onarpen ofizial baten itzalpean, laxokeriaz eta eraginkortasunik gabe, galbidean jarri den hizkuntz komunitatearen geroa bermatzen ez duen eredua. Ez dakigu ipar gorriak euskarari gogor jotzen segituko ote dion Frantziatik edo haize-kirri berria mugituko ote den hizkuntzak behar duen arnasa emateko.


Azkenak
Oasiaren ondorena

Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]


Euskararen Eguneko manifestu bat

Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]


Frantziara eta Espainiara bidean

Azaroaren erdialdean ARGIA komunikabidearen efemeridearen bitartez gogoratu dut espainiar selekzioan jokatzen jarraitzeko ukoa duela 25 urte egin nuela. Efemeride horrek atzera begiratzeko eta hausnarketa egiteko aukera eman dit.

Nazioarteko Kirol lehiak herrialdeen arteko... [+]


2024-12-20 | Hainbat egile*
Pornografia gaztetan

Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?

Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]


Gizon bati espetxe zigorra ezarri diote, Donostian emakume bat bortxatzen saiatzeagatik

Gipuzkoako Auzitegiak urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, emakume bat bortxatzen saiatzeagatik. Epaiketa asteazkenean egin zuten, eta, hasi aurretik, gizonak gertakariak onartu eta akordioa erdietsi zuen Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin, zigorra... [+]


2024-12-20 | Hala Bedi
Okupazioaren aurkako neurri berriari ezetz esan diote Gasteizen, hainbat gaztetxek eta kolektibok deitutako elkarretaratzean

Gaur, behin betiko bozkatuko da okupazioaren aurkako lege-aldaketa kongresuan. Atzo, Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute hainbat gaztetxeetako kideek; aldarrikatu dute "okupazioaren aurkako kriminalizazio oro gelditzea, eta okupazioaren aurkako neurri... [+]


2024-12-20 | Uriola.eus
Bilboko Loraldia Festibalaren 11. edizioarako sarrerak salgai daude

2025eko martxoaren 10etik 30era Loraldia Festibalaren 11. edizioa ospatuko du Loraldiak, Trikua esnatu da lemapean. Programazio artistikoak proposamen anitzak eskainiko ditu Bilbon, diziplina ezberdinak uztartuko dira eta 100 sortzailetik gora bilduko ditu. Loraldiak jada... [+]


2024-12-20 | Euskal Irratiak
France 3 Euskal Herri katearen berri saila, berriz ere murrizturik

France 3 Euskal Herri telebista katea apalduz doa. Kate horretako kazetari eta langileek jakin berri dute berriz ere programazio eta finantzaketa apaltze bat pairatuko dutela. Egun oroz, zazpi minutuko berriak eman izan dituzte, baina iragan udatik bi minutuz murriztu zieten... [+]


Hedabideen iruzurrak
Preso siriarra askatzen duten CNNren bideoa: iruzur salaketak

Bideoak erakusten du nola CNN telebista kateko nazioarteko buru Clarissa Ward kazetaria ari den sartzen Siriako kartzela sekretu batean, eta nola grabatzen den preso bat askatzen duten unea.


2024-12-20 | Gedar
Eraso faxista Irungo Lakaxita Gaztetxearen aurka

 Eraikin osoan zehar egin dituzte margoketa faxistak. Erasoa salatzeko, protesta bat antolatu dute larunbaterako.


2024-12-19 | Leire Ibar
Frantziak hizkuntza gutxituen aurka darabilen “linguizidioa” salatu dute

Hizkuntza gutxituei begira Frantziaren jarrera salatzeko prentsaurreko bat egin dute Parisen hainbat diputatuk. Frantziako hizkuntza gutxituen kontrako azken erasoek protestak eragin dituzte Korsikan, Katalunian eta Martinikan. Régions et Peuples Solidaires mugimenduak... [+]


2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langile batzuk soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


Gabonetan sortzen den kutsaduraren %57 oparien ondorioz da

Ikerketa baten arabera, Frantziako Estatuan 6,3 milioi tona CO² isuriko dituzte herritarrek Gabonetan, eta opariak dira horren erantzule nagusiak: %57. Oparien artean, gehien kutsatzen dutenak aparatu elektronikoak eta bitxiak dira, metal eta mineralen erauzketaren... [+]


Ernaik dio bere kontrako operazioa egon izana frogatzen dutela Jaurlaritzaren aurka aurkeztutako helegiteen lehen ebazpenek

Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]


2024-12-19 | Leire Ibar
Garraio publikoa garestitzearen aurka mobilizatu dira Bilbon

Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama gehigarri bat” izango litzatekeela eta... [+]


Eguneraketa berriak daude