Argitalpenak


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zumalabe
Batzuen artean
Gipuzkoako Foru Aldundia
71 orrialde
12 euro



Zumalaberen margolana


Jose Migel Zumalabe Mendiburuk (1906-1992) gaztetan hasi eta bizitza osoan pintatu zuen, ogibidez beste lan batzuetan jardun arren. Bere pinturak, figuratibotik ez-figuratibora doan bilakaera plastikoan barrena, bere garaiko mundu plastikoa islatzen du eta baita bere pintura lanari zinez heldu zion gizon baten barne mundua ere. Liburu honetan Koldo Mitxelena Kulturunean aurtengo udaberrian eskaini zuten erakusketa agertzen da, lau aldi artistikotan bereizita: Modernitateko bidean (1920-1936); Izadi bizigabeak eta paisaiak (1940-1970); Abstrakziora begira (1970-1980), eta Abstrakzio geometrikoa (1980tik aurrera). Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez doazen testuak Mayi Setien, Adelina Moya, Imanol Irigoien eta Josu Landarenak dira.


Luego les separa la noche
Ixiar Rozas
Erein
91 orrialde
11,10 euro



"Sartu, korrontea dabil" gaztelaniaz


Erein argitaletxeak eskaintzen digun Ixiar Rozasen "Luego les separa la noche" nobela egile beraren "Sartu, korrontea dabil" idazlanaren itzulpena da. Ixiar Rozas berak itzuli zuen gaztelaniara 2002. urtean Euskadi Sariko finalista izatea lortu zuen bere nobela hori. Paris helmuga duen treneko bagoi batean doazen pertsonaiekin hasten den narrazio honetan, autonomia duten istorio asko tartekatu ditu idazle lasartearrak, nobelan zehar korapilatuz istorioak eta pertsonaiak. Aita hiri erraldoi hartan aurkitzeko itxaropenarekin datorren Maliko etorkin gaztea, emakume heldu erakargarria, egunero leku berean aurki daitekeen eskalea, harantz-honantz dabilen gazte biolinjolea eta beste pertsonaia asko elkar gurutzatzen doaz, gero berriro banandu egiten badira ere.


Nafarroa Europako lehen estatua
Jon Oria Oses
Gaiak
154 orrialde
13,50 euro



Nafarroako Erresuma XV. eta XVI. mendeetan


Gaiak argitaletxeak "Nafarroa, Europako lehen Estatu modernoa" tituluarekin euskaratu duen Jon Oria Osesen azterketa honen jatorrizko izenburua "Navarra es una colonia española y francesa" da, eta XV. eta XVI. mendeetan Nafarroako Erresuma Errenazimentuko gunerik gailenetako bat izan zela kontatzen du. Europako lehen estatu modernoa sortzen ahalegindu ziren garai hartako Nafarroako errege-erreginak; Nafarroa Garaia eta Nafarroa Beherea, beste euskal lurraldeak, Gaskonia, Oska Garaia eta konderri gehiago bilduko zituen erakundea, alegia. Baina Espainiak, Frantziak eta Eliza katolikoak osatutako blokeak indarrez eragotzi zien Pirinioetan oinarritutako proiektu hura burutzea.


Manuel Irujo Ollo (1891-1981) en el 20Nk aniversario de su muerte
Batzuen artean
Eusko Ikaskuntza
585 orrialde
14 euro



Manuel Irujoren inguruko lanak


Manuel Irujo Ollo politikari eta gizon sakona hil zeneko hogeigarren urteurrena zela- eta, haren bizitza eta lanaren inguruko jardunaldiak antolatu zituen Eusko Ikaskuntzak 2001eko irailean, Donostian. Hamabi historialari bildu ziren aipatu jardunaldi horietan, 1934tik Eusko Ikaskuntzako Batzorde Iraunkorreko kide, Gorteko diputatu eta II. Errepublika espainiarrean ministro izan zenaren lana eta giza ibilbidea aztertzeko. Eta hain zuzen ere hausnarketa horiek guztiak, kronologia eta bibliografia daude bilduta "Vasconia, Eusko Ikaskuntzaren Historia-Geografia Koadernoak" deitu bildumaren 32. zenbakian. Horiez gain, hogeigarren urteurreneko erakusketan aurkeztutako irudi eta txosten guztiak ere eskaintzen ditu liburuak.


Txomin ospitalean
Lisbet Slegers
Ibaizabal
28 orrialde
5,24 euro



Txomin txikiak ezbeharra izan zuenekoa


Ospitaleek ere badutela onurarik ikasteko aproposa gerta dakieke etxeko txikienentzako Lisbet Slegers-en kontakizun hau. Bertan, alai asko ikusten dugu Txomin mutikoa parkean, zerutik keinuka ari zaion eguzkiari begira. Baina horrela joateagatik egundoko kaskarrekoa hartu, eta ospitale beldurgarrian bukatzen du. Buruko mina dauka eta oso triste dago, nahiz eta amatxo eta aitatxo berarekin egon. Baina gero laguntxo bat etortzen zaio bisitan, amonak gutun bat bidaltzen dio, azkar sendatzeko esanez, eta suspertzen doan heinean ospitalean dauden beste umeak ezagutzen ditu eta elkarrekin jolasten hasten dira. Handik gutxira medikuak etxera bidaltzen du.


Eztenkadak
Juan San Martin
Itxaropena
179 orrialde



Juan San Martinek 65ean bildutako kontakizunen gatza


"Eztenkadak" idazlana "Zirikadak" izenburukoaren anaia eta "Pernando Plaentxiarra"ren lehengusua dela ohartarazten digu Juan San Martinek 1965ean Itxaropena argitaletxeak kaleratu zuen liburu honen sarreratik bertatik. Soraluze eta Eibarko herritarren umorea agertzen duten kontakizunez dago osaturik, eta Juan San Martinek haien ahotik entzun zituen eran jasoak. "Erri girua dau jabe bakarra. Ta, apainduretan alegindu barik doia, Nobel saririk espero ez dabelako", jakinarazten du egileak.


1936
Barrikadak
Patxi Zubizarreta
Alberdania
94 orrialde
11 euro



Euskal auzia ikusteko hainbat era


Bizitza espres batekin parekatzen du Patxi Zubizarretaren "Barrikadak" nobelako pertsonaietako batek, batzuetan paisaia liluragarriak zeharkatzen dituelako, baina beste batzuetan ingurune basatiak, edo gerran dauden lurraldeak. Eta barrikadaz inguraturik dagoen 80ko hamarkadako Ordiziara darama Patxi Zubizarretak bere idazlaneko Vigo-Hendaia espresa, euskal gatazkaren aurrean egon daitezkeen hainbat ikuspegiren isla eskaintzeko. Bada putzik ere axola ez zaionik, bere arazo pertsonalak konpontzen saiatzearekin nahikoa eta gehiegi duenik. Eta bada ere, alde batera edo bestera lerroturik, nahi edo nahi ez, gatazka horretan aktore nagusi bilakatu beharrean aurkitzen denik, Antton Olariagaren marrazki esanguratsuen laguntzarekin nobela honetan Patxi Zubizarretak azaltzen duen bezala. Senar mozkorraren astinaldiei betirako agur esan dien emakumea, treneko lapurreta ziztrinekin bizimodua atera nahian dabilen gizona, Ordiziako kuarteleko guardia zibila, bi borrokalariren heriotzak sortutako erantzunaren erdian gaizki egindako ekintza hausnartuz dabilen gaztea edota denetaz erruki den amona bakartia dira horren adibide.


ASTEKARIA
2003ko urriaren 19a
Azoka
Azkenak
Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


Miranderi buruzko zikloa abiatuko dute Iruñean, bere obraz eta figuraz gogoetatzeko

Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.


Apirila, zikloaren hasiera

Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]


2025-03-31 | Nagore Zaldua
Udaberrian sakura loreak eta itsas-tomateak

Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.


2025-03-31 | Jakoba Errekondo
Ohea berotzearen teknika

Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.


2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Errekauek
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]


2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Eguneraketa berriak daude