argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2021eko uztailaren 19a

Antonio Altarriba, Carlos Aurtenetxe, Miguel Sanchez-Ostiz, Pedro Ugarte, Agustin Vicente eta Iban Zaldua dira Euskadi Literatura Sariko finalistak, gaztelerazko literatura alorrean. Alor honetan eta besteetan Euskadi Sarien irabazleen izenak urriaren amaieran ezagutuko dira eta sari banaketa azaroaren 18an burutuko da.

Ur Teatrok Rafael Alberti poetaren «Sobre los ángeles» lanean oinarritutako «Sonámbulo» lana taularatuko du lehenengo Cadizen eta hilaren 25ean Getxo Antzokian.

Esteban Elizondok Bartzelonako Unibertsitatearen Sari Berezia eskuratu du «Organo Erromantikoak Euskal Herrian eta Nafarroan (1856-1940)» ikerketa lanarengatik.

Iñaki Zabaletaren «110.Street-eko geltokia» izeneko lana berrargitaratu du Elkarrek. Hauxe da euskal literaturan argitarapen gehien izan dituen lana. Izan ere, 25. edizioa da honakoa. Lehenengoa 1985ean kaleratu zuen Susak.

Antonio Mercero lasartearrak «Manolito laubegi»n oinarritutako telesail bat errodatzeari ekingo dio hilabete honetan.

Jon Mikel Euba artista bilbotarrak Murtziako Parraga Zentroak antolatzen duen tailer artistikoa zuzenduko du abenduan. Espainiako hamar gazte izango dira aukeratuak parte hartzeko.Tailerraren lehenengo atalean zenbait film eskainiko dira. Bigarrenean, bideo bat errodatuko dute.

Anarik eta Pettik elkarrekin landutako «Anari ta Petti» diskoa kaleratuko du Metakek azaroan, «Pil Pil Sessions» bilduman.