argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
2021eko uztailaren 19a
Ismael Manterolak honakoa idatzi zuen «Gara»n: «Inoiz ez dago San Telmo berritzeko dirurik beste zerbaitek kentzen baitio, behin ere ez dago premiazko proiektuen zerrendaren lehendabiziko tokian. Baina enpresa pribatu bati, Real Sociedad S.A.ri, futbol zelai berria emateko dirua bazegoen (...)».

Fito Cabralesek honakoa zioen «Diario de Navarra»n: «Arrakasta musika munduan duintasunez egotea da. Disko baten 200.000 ale saltzea eta desagertzea, disko honetan eta hurrengoan 30.000 saltzea baino errazagoa da».

Jon Sanchez Bilboko kultura zinegotziak zera adierazi zuen «nontzeberri» web gunean arte eszenikoei buruz: «Askotan ez dira errentagarri egiten Aldundiaren edo Jaurlaritzaren diru-laguntzak ez dagoelako gure arteko komunikaziorik. Administrazioa askotan oso ‘autista’ da eta gauzak planteatzean ez du kontuan hartzen kanpoan egiten ari dena».

Juanjo Mena BOS-eko zuzendariak «Berria»n: «Espainiako Gazte Orkestrako musikarien %30 euskal herritarrak ziren, EGO sortu arte».