FAS zinekluba: 50 urte bizirik

  • 50 urte betetzen ditu aurten Bilboko FAS zineklubak. Europan dirauen zaharrenetarikoak. Francoren garai latzetan sortua, elizari esker aireratu zituen bere zeluloidezko hegalak. Ondo aireratu ere, urte gutxiren buruan Bilboko zinemazale eta adituen topaleku bilakatu baitzen. Ikus-entzule eta diru faltak eraginda, kolokan egon zen arren, egun tinko dirau. Film onenek bezala, historia honek ere badu hamaika istorio.

2021eko uztailaren 19an

FAS zineklubaren mende erdiko historiak pelikula bat osatzeko nahikoa zenbaki, deitura eta oroitzapen emango lizkiguke: 1.700 film, milaka ikus-entzule, bazkide eta gonbidatu. Beste hainbeste izen ezagun: Diego Galan, Enrique Urbizu, Alex de la Iglesia, Santos Zunzunegui, Begoña Vicario, Aitor Mazo... aktoreak, zinegileak, gidoilariak, zine kritikoak, denak zazpigarren artearen maitale sutsuak. Eta guztiak Europako bigarren zineklub zaharrena ei den FAS bilbotarraren etxetik pasa dira.

Gure filma, edo nahi bada, zineklubaren historia 1953an abiatu zen. Dani Soloagak ondo gogoan ditu hastapeneko urte horiek: "21 urte besterik ez nituela, San Bizente parrokiako abadea, Julian Ikaza ezagutu nuen, zinemazalea zen oso eta katekesia ematean proiekzio solteak eskaintzen zituen". Eta, hain zuzen ere, Soloaga, Ikaza eta beste hiru bat lagunei dagokie Bilbon FAS zinekluba sortzearen meritua. Banakako emanaldiok asteroko bihurtzea, areto komertzialen eskaintzatik at ziren filmak ekartzea eta zinemazaleen bilgunea eratzea. Hori zuen amets lagun talde honek. Egoera baina, ez zen samurra; biltzeko kasik eskubiderik ez zen eta zentsurak estu lotuta zituen herritarren asmo eta grinak. Bideko harri koskorrak Pio 12.aren zinemaren inguruko entziklikak kendu zituen: "Bekatuzko lekuak ziren ordura arte zinema aretoak. Aita Santuak elizkoiak zineaz gozatzera animatu zituen", diosku Soloagak. Elizarekiko harreman hura nabaria izan zen lehendabiziko urteotan. Zineklubaren lehen estatutuak argi zioen: "Elizari eta Espainiari leialtasuna eta menpekotasuna zor dio, gai politikoak bazter utziz". Izenak ere eman dezake arrastorik. Fas, latinez, ongia, zuzena, da; nefas-en -zorigaitza, gaizkia- kontrakoa.

Zentsurarik gabeko emanaldiak

Eliza alde edukitzeak ordea, bazuen onurarik. Bazkidedun zinekluba zenez, erregimenak baimendu egiten zituen asteleheneko zinema bilkura haiek. Zentsuraren atzapar luzeek ere ez zuten FAS zinekluba askorik ukitu. Dani Soloagak halaxe gogoratzen du: "Hasiera batean, Julian Ikaza bera genuen aholkulari moral, ezikusiarena egiten zuen gehienetan. Hartara, nahi beste film, batzuk polemikoak oso, eskaini ahal izan genituen". "Ai no Korida", "Oktubre" eta "Potemkin akorazatua" bezalako pelikulak eman zituzten inongo arazorik gabe. Film osteko solasaldiek ere ez zuten aparteko kontrolik. "Areago, Bilboko lehenengo gotzainak, gurera etortzeko gomendioa egin zien apaizgai eta enparauei. Etorri bai, baina batzuk seko lokartzen ziren, eta gotzainak errieta egiten zien halakoetan", kontatu digu Soloagak barrez.

FAS zineklubaren martxa geldiezina zen, hortaz. 60ko hamarkada loraldi betean zen. Bazkide izateko ilara luzeak egin behar zituzten interesdunek eta filmak aurkezteko Donostia, Madril eta Bartzelonatik etortzen ziren adituak. San Bizenteko proiekzio aretoak 600 lagunentzako tokia zuen, eta leporaino izaten zen astero. 1963an gainera, Fraga Iribarnek biltzeko legedi berria jarri zuen indarrean, batzeko aukera gehiago izan zen orduz geroztik. Etorri ziren garai askeagoak, Francoren gerriko estutik libratuta. Hori bai, edozer gertatuta ere, zinemazaleek bazekiten astelehenero hitzordua zutela San Bizenten. 1981eko estatu kolpeak ere, ez zuen FAS zineklubaren jarduna eten.

Krisia

Egoera politikoa lasaitzearekin bat, bestelako buruhausteak etorri zitzaizkien zineklubeko kideei. 90eko hamarkadan batez ere. "Telebista eta bideoa etxeko ezinbesteko lagun bilakatu ziren, zineklubek ez zuten behinolako arrakastarik. Bazkideen kopurua nabarmen jaitsi zen, jendeak galdua zuen gurekiko fideltasuna", kontatu digu Juanjo Ortizek, egun FAS zineklubeko presidente denak.

Krisiak 1994-95 denboraldian harrapatu zuen bere gorena. San Bizenteko eraikina utzi eta beste leku bat bilatu zuten FASekoek. Indautxu auzoan zen Karmengo Elizaren eraikina begiz jo, bertakoekin tratua egin eta filmak asteartero emateari ekin zioten. Han baina, ez zen zineklubaren bulegoak sartzeko lekurik eta azken hauek beste toki batera eramatea deliberatu zuten. Gastuak biderkatu ziren, eta diru-sarrerak bere-berean mantendu, apal. Zineklubaren geroa kolokan zegoen, hortaz.

Konpontze aldera, batzar nagusia antolatu zuten handik bi urtera. Juanjo Ortiz izendatu zuten presidente, izena eta logotipoa txukundu eta astindua eman zioten programazioari. "Hiru ziklo itzel antolatu genituen, abonu eta eskaintza bereziak jarri eta bi urtetan, 80 bazkide izatetik 200 edukitzera pasa ginen. Zinekluba topera genuen berriz ere", diosku Ortizek. Instituzio eta elkarte pribatuen laguntza ere, ezinbestekoa izan zen: Foru Aldundia, BBK, Bilboko Udala bera...

FAS gaur egun

Egun, eta Ortizek dioskunez, "zineklubaren makineria olioztatuta dago: babes instituzional eta pribatua, errekonozimendua, banatzaile eta enparauekin harreman sendoa...". Eta ez hori bakarrik, zinemari buruzko 1.000 aletik gora dute Briñas kaleko liburutegian, Interneten ele biz dute web orria (www.cineclubfas.com) eta Bilboko ZINEBI eta FANT zinema jaialdiak antolatzen laguntzen dute. Horrez gain, Guggenheim Museoa, Artebi edota Bilboko Zine Eskolarekin elkarlanean ibilitakoa ere bada FAS zinekluba.

Eskainitako zerbitzuez gain, marka bikaina lortu dute 50 urteotan FAS zineklubekoek: "Askotan gertatu izan zaigu, jendea etorri eta galdetzea: ‘Zer duzue gaur?’, badakite-eta film onak ematen ditugula eta gurekin fio dira nonbait. Izugarria da hori , ez al duzue uste?". Ortizena da galdera. Zuek zeuek erantzun.


50 urte eta hamaika ekitaldi
Kasik bi urte daramatzate urtemugako ekitaldiak prestatzen. Baina lanak edukiko du ordaina, hil honetatik hasita ekainera bitarte izango delako zer gozatua FAS zineklubaren ospakizunetan. Abiatu, "etxean" abiatu dituzte, Karmengo proiekzio aretoan. «Casablanca» film mitikoaren kopia berritua eskaini berri dute. Dena dela, hastapeneko urte haietan aterpe izan zuten Kafe Antzokiaren altzora bueltatuko dira hilaren 9an, festa handia baitago han iragarrita. «Belarra» (Koldo Almandoz) eta «Terminal» (Aitzol Aramaio) laburmetraiak pantailaratuko dituzte, baita hainbat filmen bidez osaturiko ikus-entzunezko muntaia ere.
Hortik aurrera, denetik: mahai-inguruak (berauetan jasotakoekin liburua egiteko asmoa dute), pelikula paskinen erakusketa ibiltaria Euskal Herrian barna, film mutuak zuzeneko musikarekin Guggenheim museoan, bazkide ohiei omenaldiak... eta 50 urte luze hauetan hobekien egin dutena: astero zine onena, solasa eta gogoeta.


Azkenak
Hezkuntza politiken “noraeza” geldiaraztea helburu duen taldea sortu du hainbat irakaslek: “Burokrazia jasanezina da”

HezkuntzArtea Irakasleen Elkargunea sortu du EAEko irakasle talde batek. Hezkuntza politiken “noraeza” salatu nahi dute, politika horiek etengabeko metodologia berrietan, “burokrazia ikaragarrian” eta IKTen “erabilera zentzugabean”... [+]


2025-01-14 | Sustatu
“Dragoi Bola” maratoia, atalak Makusin ikusgai jarriko dituztela ospatzeko

"Dragoi Bola" maratoia egingo da EITBren Bilboko egoitzan datorren larunbatean urtarrilak 18; 16:00etatik 21:00etara. Motiboa da Dragoi Bola euskaraz bikoiztuaren atalak Makusi plataformara iritsiko direla, euskaraz eta doan, ostiralero atalen batzuk gehituz joango... [+]


Asier Cabodevilla (AZ Ekimena)
“Auzoa indartzen segitzeko proiektua da Jantoki Herrikoia”

Iaz jarri zuten martxan lehenengoz Alde Zaharrean Jantoki Herrikoia. Auzokoak elkartu eta mahaiaren bueltan konpainian bazkaltzea da gakoetako bat. "Auzotarrak elkarren artean ezagutu eta komunitatea sortzea da gure nahia", azaldu du AZ Ekimeneko kide Asier... [+]


2025-01-14 | UEU
Naiara Martin Gomez
“Haurrak komunitateko parte direla aitortzeko helduak atzerapauso bat eman behar du”

"Nola sustatu haurren parte-hartzea ekintza komunitarioen bitartez" ikastaroa emango du otsailean Iruñean Naiara Martin Gomezek (Elgoibar, 1982). Pedagogian graduatua da eta Atxutxiamaika Saileko arduraduna. Izen-ematea irekita dago UEUren webgunean. Ikastaroaz... [+]


Instagrameko ‘Denuncias Euskal Herria’ kontuak sexu erasoen ia 500 testigantza jaso ditu azarotik

Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]


Irungo Harrera Sarean Gautxori taldearen lana indartu da

2024ko balantzea egin du Irungo Harrera Sareak. Aurreko urtearekin alderatuta saretik migrante gehiago pasa dira, eta Gautxori taldearen harrerak laukoiztu egin dira. 6.000 pertsona inguru artatu dituzte guztira.


2025-01-13 | Gedar
Poliziaren errepresio bortitza Berlinen, Luxemburg eta Liebknecht omentzeko manifestazioan

Berlingo mobilizazio komunista tradizionala, Palestinarekiko elkartasunak markatua, bortizki zapaldu zuen Poliziak: kargak, ospitaleratutako zaurituak, atxiloketak, manifestarien inguraketa metro-geltoki batean eta abar.


Ahetzek auzapez abertzalea izanen du: Ramuntxo Labat-Aramendi

EH Bai koalizioak babesturiko Ahetzen zerrenda gailendu da bozen bigarren itzulian, joan den igandean, botoen %44 erdietsirik.


Presidente kargua hartu du Madurok, eta González oposizio burua ez da Venezuelan agertu

Irailetik Venezuelatik alde eginda egon ondotik, eta azken asteotan Hego Ameriketan kanpaina kutsuko bira egin ostean, hauteskundeetara aurkeztu zen Edmundo Gonzálezek hitzemana zuen Caracas hiriburuan agertuko zela Nicolas Madurok kargua hartuko zuen egunean. Bere... [+]


2025-01-13 | Jon Torner Zabala
Euskal Selekzioa Orain osatu da, Frantzia edo Espainiako selekzioei uko egiten dioten pilotariak babestea helburu

Lapurdiko Makean egin du Euskal Selekzioa Orain elkarteak lehenengo biltzar nagusia. Iazko udan Frantziako selekzioarekin jokatzeari uko egin ziotela iragarri zuten Ipar Euskal Herriko hamabost pilotarik osatzen dute gaur gaurkoz ekimena, zeinak helburu duen, besteak beste,... [+]


2025-01-13 | ARGIA
Gernikako entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa asteartean hasiko da

Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


Eguneraketa berriak daude