argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 23a
Arnaldo Otegi Sozialista Abertzaleak taldeko bozeramaileak «Berrian»: «Prozesuan nola lagundu dezakeen gogoeta egiteko unea du ETAk». Arnaldo Otegiren hitzetan, SA taldeak ez du Ibarretxeren Planaren eztabaida oztopatuko Eusko Legebiltzarrean. Otegik, bestalde, ez du Quebec-eko eredua baztertzen: «Independentziaren bidea jorratzea erabakiz gero, negoziatzeko epe bat zabaldu beharko da Estatuarekin». Hona erreferendumaz galdeturik esandakoa: «Prozesua eta galdera hitzartuz gero, ziur naiz une horretan ETAren borroka armaturik ez dela egongo». Halaber, gatazkaren konponbideaz hitz egiteko garaia da, esan du Otegik.

Gorka Knörr EAko idazkari nagusiak eta Eusko Legebiltzarreko mahaiaren lehendakariordeak «Gara»n: «Batasunarekin adostasun batera iristeko jarri beharreko oinarriez hitz egiteko prest nago, baina ezberdintzen gaituenaz ere hitz egin behar dugu». Hona Eusko Legebiltzarreko egoeraz esana: 1893ko diskurtsora itzultzen ari gara, Cánovas del Castillok Arturo Campioni esan ziona berritzen ari da, hau da: «Indarra eskubidea da».