Ez da gauza bera


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ez da gauza bera zinemara umeekin joatea edo zinemara umerik gabe joatea. Are gehiago, zinemara umeekin joateak ez du zerikusirik zinemara umerik gabe joatearekin. Esan liteke umeekin zinemara joatea zinemara joatea ere ez dela. Beste zerbait da. Umeak telebista handia ikustera joaten dira. Etxean zine txikia edukita. Umeekin zinemara joaten denak bakarrik ikus dezake ze alde dagoen umeekin edo bakarrik joatearen artean.

Umeekin joaten denak badaki zinema aretoa ez dela beste mundu batera eramateko gaitasuna duen areto isil, ilun eta misteriotsua. Zinema aretoak toki bizi bihurtzen dira umeekin joanez gero. Inork ez ditu filmak umeek bezala bizi. Batere lotsarik gabe jarraitzen dute zine-ekoizleek proposatutakoa: orain barre algara, orain oihua, orain ikara, orain poza.

Baina bada beste detaile bat hemengo aretoetan umeen zinema eta umerik gabekoa bereizten dituena. Bi mundutan banatuta daude: umeekin joanez gero zinemak euskaraz hitz egiten du (Walt Disney jaunaren oinordekoak tartean ez direnean, gutxienez; bidali beharko lukete ordezkariren bat euskaraz egindako pelikulek zenbat jende, beraz, ondorioz, zenbat diru mugitzen duten ikustera. Aldatuko lukete beraien politika kalkulagailua eskutan hartuta ume bakoitzeko euskaraz ez dakien zenbat helduk erosten duen sarrera kontatuko balute), eta umerik gabe joanez gero euskara ez den beste edozein hizkuntzatan. Umeekin edozein film ikustera joaten gara, euskaraz bada. Edo euskaraz delako. Umerik gabe, nekez.

Umeak ere konturatzen dira horretaz, jakina. Eta handia izatea beste ilusiorik ez duten garai horretan bakarrik joan nahiko dute. Handien zinemara. Euskara ez beste edozein hizkuntzatan hitz egiten duen horretara.

Txikitan pelikulak euskaraz ikusten zituzten oroimena izango dute handitan erdaraz ikusten dituztenean. Ez dago gaizki. Okerragoa da handitan txikientzako pelikulekin euskaraz aspertzen garela gogoan hartzea.

Ez da gauza bera Xabiertxo txikitan ezagutu izana edo Xabiertxo zahartu eta gero ezagutu izana. Are gehiago, txikitako Xabiertxok ez du zerikusirik zahartu ondorengo Xabiertxorekin. Esan liteke bi liburu desberdin direla. Liburu batek bost zentzumenetatik lau behintzat kilikatzen ditu: ikusmena, usaimena, entzumena eta ukimena. Lau horietatik hiruk salatzen dute garai batekoa eta berritua ez direla gauza bera. Entzumenean ez da alderik antzemango. Beste hiruretatik liburu berrargitaratuak ikusmena engainatuko du errazen sentimendu guztiak begietatik abiatzen ditugun garai hauetan. Usaimena eta ukimena, ordea, nekez. Eta liburua zentzumen guztiekin irentsi behar da. Arrastoa utziko badu.

Seigarrenak esaten dit guretzat majikoa zen «Txiki»ren marrazkiak ere ez dituela erakarriko oraingo irakurleak. Gaur egungo edozein Xabiertxorentzat Xabiertxo irakurtzen ari den Xabiertxorena ez da magia. Hori baino askoz ere gauza zailagoak egiten ditu aspalditik Doraemonek.

Guretzat magia zena ere apurtu egin zaio orain. Ostu egin digute azal magikoa zuen liburu batekin txunditzen ginela kontatzeko aukera. Politagoa zen oroimenean.

Ez da gauza bera Zinemaldia gaztetan edo Zinemaldia zahar deitzeko gazteegi eta gazte deitzeko zaharregi zaren adin honetan. Are gehiago, gaztetako Zinemaldiak ez du zerikusirik beste adin honetakoarekin. Esan liteke Zinemaldi desberdinak daudela adin desberdinentzat. Baina akaso, hori gehiegi esatea izango da. Gaztetan denbora izaten da nahi adina film ikusteko. Dirua falta. Geroxeago, alderantziz.

Denbora faltak agenda erabiltzen erakusten digu. Han apuntatzen ditugu egin beharrekoak eta denbora izaten dugunean egin nahi ditugunak.

Film bati buruz denek zerbait esan dutenean film hura ikustea edo film ezezagun bat ikustea gauza bera ez dela jakin arren, aurtengoan hainbeste hauts harrotu dituen filma ikustea etxeko lanen artean apuntatu dut. Pena gaztexoagoa ez izatea, download eta streaming eta horrelakoen artean eroso sentitzeko. Forrester Research-ekoek esan dute garai batean diskoekin gertatu zen bezala gertatuko dela hemendik oso gutxira musika konpaktoekin eta DVDko filmekin ere. Eta musika eta zine ekoiztetxeak serio pentsatzen ari direla download eta streaming zerbitzuak erabiltzea beraien produktuak Internet bidez zabaltzeko.

Ez da gauza bera film bat zinema aretoan edo ordenagailuan ikustea. Baina horixe bera esaten genuen telebistaz eta ez zaigu pelikulak alokatzea baino irtenbide hoberik geratu zinemara umeekin joatea tokatzen zaigunoi.

Azken batean, gauza bera ez izateak ez du esan nahi bata hobea eta bestea okerragoa direnik. Gauza bera ez izateak horixe besterik ez du esan nahi. Ez dela gauza bera.


Azkenak
2025-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk

Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.


2025-03-04 | Gedar
Bilbon eta Iruñean, hiru ikastetxetara sartu da Polizia

Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.


Down sindromea eragiten duen kromosoma gehigarria ezabatzea lortu dute laborategiko zeluletan

Down sindromea eragiten duen 21. kromosomaren kopia gehigarria ezabatzea lortu dute ikertzaile japoniar batzuek laborategiko giza zeluletan. Erabilera klinikotik urrun dagoen arren, sindrome hori tratatzeko aukera berri bat ireki du esperimentu honek. PNAS Nexus aldizkarian eman... [+]


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istilu handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


2025-03-03 | Ahotsa.info
Iruinkokoa, Iruñeko iñauteri euskaldunen bersignifikazioaren aurka

Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.


Eguneraketa berriak daude