Lazkanoko Jaunaren lurretan ibilaldia

  • Lazkao, 5.000 biztanle dituen herria da. Oraingoan 2003. urteko Kilometroak direla-eta zabaldu da bere izena Euskal Herriko txoko guztietara. Hala ere, herriak badio zer erakutsia bisitariari urteko edozein egunetan; besteak beste, Lazkao Txikiren jaioterria denak San Migel parroki eliza, Lazkano-tarren jauregia eta Bernardatarren monasterioa ditu ikusgai.

2007ko otsailaren 21ean

Lazkaoko lehenengo biztanleak Murua menditik etorri zirela dio kondairak. Muruatarren etxe horretan Muru Segur izeneko gizaki erraldoi bat sortu zen, bailarako bizilagunak izutzen zituena. Lazkanoko Jaunak borrokan akabatu zuen, ondoren bere alabarekin ezkonduz.

Agirietan jasorikoa, ordea, bestelakoa da. 1503. urteko idatzi batean dago Lazkao izenari erreferentzia egiten dion aipu zaharrena. Dokumentazio honen arabera, XI. mendean Lazkao populatua zegoen eta mende horren bigarren erdian, Diego Gonzalez de Lazcano edo de Arramendi bezalako familiak bizi ziren herrian. Urruneko garai haietatik mendez mende emandako garapenaren ondoren, herrixka sortu, menditik jaitsi eta habitat berri bat ezarri eta lurrak luberritu dira. Hala ere, ugariak dira oraindik jardunean diharduten baserriak Lazkaomendin. Lazkaoko landa eremua osatzen du gune honek eta Aizkoateko mendien luzapenean lekutzen da. Berezko balioen artean Aralarko mendi mailoaren paisaia da azpimarratzekoa.

Auzoak baditu aipagarriak diren eraikinak, esaterako, Iztueta oinetxea eta Zeberione baserria. Bertan dago San Juan Ante Portam Latinam baseliza. Lope Martinez de Isasti historialariak 1625. urtean aipatzen du baselizaren patronatua herriari zegokiola. 1770. urtean ermitak bere funtzioarekin jarrai zezan erabaki zen, inguruan zortzi baserri baitzeuden. Lazkaomendiko lurretan mendiko bide ugari dago, besteak beste, Aralarrerako sarrerak gailentzen dira.

Lazkaomenditik herri gunera jauzi eginez, herriari bisitatxoa egin asmoz, leku adierazgarrienen artean batzuk aukeratu ditugu, hala nola, elizak, Valdimedianoko jauregiak eta Beneditarren eta Bernardatarren komentuak.
San Migel parroki eliza

XVI. mendeko San Migel parrokia gurutzeriaz estalitako eta oinplano angeluzuzeneko eraikina da. Absidea erdi biribila, esfera laurdeneko ganga eta burualdean kanpandorrea ditu. Eraikitze lanek luze iraun zuten. Besteak beste, Martin Apaztegi, Domingo Aristiburu eta geroago Martin Abaria izan ziren parrokia eraikitzeko lanen arduradunak. 1664an sakristi berria eta arkupea erantsi zizkioten. Ganga, aldiz, XVII. mende amaieran eraiki zuten.

Lazkanotarren jauregia

Gaztelako arkitektura eredua jarraituz eraiki zen XVII. mende hasieran Lazkanotarren jauregia. Aurrealdea hiru gorputzetan banatzen da. Erdikoan atea dago eta albokoak dorre moduan eraturik daude. Egitura hau 1921. urtean egindako eraberritzearen ondorioa da. Lorategi batez inguraturik dago eta erdian putzu bat du.
Barrualdeari dagokionez, solairu nagusian, Lazkanotarren gelak, sukaldea eta liburutegia daude. Hirugarren solairuan banaketa aldatu da, gela eta trasteleku bezala erabiltzeko gune txikiak sortuz, eta erretiratuen etxerako egokituz.


Maria de Lazkanok sortu zuen XVII. mendeko bigarren erdialdean. Bernardatarren komentuak Santa Ana izena du. Monasterioak, beste areto batzuen artean, eliza du, nabe bakarrekoa, gurutze latinoaren formako oinplanoduna. Gaur egun, kongregazioa jantzigintza tailerreko eta liburuen enkoadernazio tailerreko lanetik bizi da. Ostatu bat eta baratzea ere baditu monasterioak.

Zelai plaza

Santa Ana komentuaren eta parrokiaren inguruan dago Zelai plaza. Eite erregulardun enparantzak etxe ilara osatzen du, besteak beste, Orobione oinetxea, apaiz etxea, Bordatxuri eta Etxarri oinetxea. Azkeneko honetan jaio zen Francisco Areso konposatzaile ospetsua.

Hirigunea

Euskadiko enparantzaren inguruan biltzen dira udal administrazioa eta gainerako herri zerbitzuak. Udala, esaterako, XVII. mendean eraiki zen eta mende honetan gehitu zitzaion maisuen etxebizitzetarako atala. Pilotalekua, aldiz, joan den mendekoa da.

Aipatu ditugun eraikinez gain, hirigune inguruan bada beste zenbait eraikin esanguratsu, esaterako, San Prudentzio baseliza. Hirigunetik 100 metrora dago, garai batean Ataun eta Olaberrira joateko bideak elkartzen ziren lekuan. Herriko jatorrizko parrokia izan zela esaten da. Murugarren historialariak, bere jatorria 1479. urtean kokatzen du. Ermitaren patronatua hiritarrei zegokien. Jende asko azaleko gaixotasunak eta garatxoak sendatzera ere joaten da. Horretarako lanparako olioa etxera eramaten dute eta olio berria uzten dute eskaintza gisa. Kontakizunen arabera, gaixotasunak eta garatxoak sendatzeko bada beste modu bat ere. Txanpon batekin igurzketak egin behar dira eta gero, txanpon hori ermitako atabakan bota.

Baserritik industriara
Goierri eskualdean kokatutako Lazkao herriak 11,4 kilometro koadroko hedadura du. Iparraldetik Beasain eta Ordiziarekin egiten du muga, eta hegoaldetik Idiazabal eta Ataunekin. Ekialdetik, berriz, Zaldibirekin eta mendebaldetik Olaberriarekin. Bost mila biztanle inguruko udalerria Aralar mendiaren magalean eta Agauntza ibaiaren ertzean lekutzen da. Historian zehar jarduera ekonomikoak nekazaritza eta abeltzaintzari lotuak egon dira. XVIII. mendeko datuen arabera, baserriz zegoen osatuta hein handi batean. Era guztietako barazki eta fruituak lantzen ziren, bai etxerako baita abereentzako ere: garia, artoa, sagarrak, lekaleak, barazkiak, arbia, alpapa... Inguruko mendietan, Urbaraundin eta Iruremendin esaterako, egurra ateratzen zuten eraikin, gurdi, ikatz eta abar lortzeko. Kobre meategiak ere baziren Aralar mendian. Basoan, berriz, ehiza ugari egiten zen: azeriak, erbinudeak, basurdeak, oreinak... Ibaietan ere arrantza asko egiten zen.

Industri sektorearen ahulezia zela-eta, XX. mendeko Lazkaoko nekazaritzak garrantzia hartu zuen. Industri jarduera hiru lantegitara mugatzen zen, aroztegi mekanikoak, eta gurdiak eraikitzeko eta ferrak egiteko lantegiak. 1936ko Gerra Zibila arte egoerak bere horretan jarraitu bazuen ere, iraultza demografikoak aldaketa ekarri zuen. Lazkao Gipuzkoan bederatzigarren postuan kokatu zen hazkunde demografikoaren arabera. Aipatu hazkundea bi faktoreren ondorio izan zen: hazkunde naturala eta inmigrazioa. Euskal ekonomiaren bilakaerak Espainian gainbeheran zeuden hainbat eskualdetako milaka lagun erakarri zituen Euskal Herrira. 1970eko hamarkadatik aurrera egoera egonkortu zen eta biztanleria 5.000 inguruan finkatu zen. 1975ean industri sektore sendoa zuen herriak, guztira 27 lantegi eta 1.098 lanpostu.

Gaur egun, nekazaritza eta abeltzaintza beste maila batean gelditu dira. Jarduera horiek Lazkaomendira mugatzen dira eta biztanleriaren %2 bakarrik aritzen da lanotan. Demografia ikuspegitik egonkortu eta herri industriala eta modernoa bilakatu da Lazkao.

Jose Migel Iztueta, Lazkao Txiki

Lazkaomendi auzoko Abalin baserrian jaio zen Lazkao Txiki (1926-09-15) bertsolaria. Hala zioen berak auzoari buruz:


Lazkaomendi auzoa da au
eta Lazkao erria.
Eta kantari asi naizena
Abaliñe baserria.
Zu izan ziñan nere sortetxe
babesa eta tokia,
palazio bat etzera baiña
neretzat berdingabia.


Bederatzi urterekin entzun omen zituen lehendabiziko aldiz bertsolariak. Garai hartarako Lazkaomendira bertsotara etorriak ziren Uztapide eta Zepai. Jendaurreko lehen saioa Gorputz egunez egin zuen Legorretan. Hamazazpi urterekin, berriz, Lazkaoko jaietan aritu zen Saiburu eta Basarri kantu lagun zituelarik. 1950. urtean Tolosan bertsolari gazteentzat antolatutako txapelketa batean parte hartu eta lehenengo saria irabazi zuen. 1967. urtean jokatutako Euskal Herriko Txapelketan, laugarren postuan geratu zen Uztapide, Xalbador eta Lopategiren jarraian. Jendaurreko bere azken bertsoa, 1993ko urtarrilaren 24an izan zen, Aita Santiago Onaindia eta Alfonso Irigoienen omenaldian.


Azkenak
Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBetako John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBetan jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Jaurlaritzaren Parisko egoitzaren historia: Gestaporen atzaparretatik berriz EAJren eskuetara

Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude